Sagar-errekako zubiak (eu)
Sahar-erreka | |
---|---|
Ibaia | Sagar-erreka |
Urtea | 2003 |
Mota | Porlanezkoa |
Luzeera | ¿? m |
Zabalera | ¿? m |
Altuera | ¿? m |
Erabilera | Autobidea |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
- ...
Kokapena
Historia eta azalpena
Zubi hauek Eibar-Gasteiz autobidearen parte dira.
Bi zubi paralelo dira, norabide bakoitzeko bi errai dutela. Eitzako eta Gallastegiko tunelen artean daude, Sagar-errekaren gainean.
Zubiak 2003 urtean zabaldu zituzten, Maltzaga - Bergara (iparra) tartearekin batera.
Eraikuntza
Eibar-Gasteiz autobidea eraikitzerakoan, zubiendako diseinu asko erabili zituzten. Sagar-errekako zubiek arku bakarrekoak dira, zubia eusteko, eta plataforma bat gainean, errepiderako.
Sagar-errekako lur malkarrak kontutan izanik, zubiak eraikitzen hasi baino lehen erreka tartea lurrez bete zuten, behin-behineko plataforma zabala lortu arte; eta plataforma honen azpitik errekarentzat propio pasabidea egin zioten. Lurrezko plataforma gainean aldamioak jarri zituzten.
Ordurarte, zubi mota hauek bi fasetan egiten ziren: bi aldeetatik hasita aurrena arkua jasotzen zen, eta behin arkua gogortuta gaineko plataforma gero. Sagar-errekako zubiak egiterakoan biak batera egin zituzten, arkua eta plataforma, penintsula iberikoan lehen aldiz.
Zubiak bukatuta, behin behineko lurrezko plataforma kendu zuten, erreka eta bere ingurua lehengoratzeko.
Kontuak
Zubia dagoen tokian bolera zegoen, bolo-palman[1] aritzekoa. Kantabriatik etorritako etorkinek sortu zuten, eta urtetan aritu ziren bertan... baina azkenean ahaztu egin zen.
Zubia egiteko behin behineko plataforma egin zutenean bolo-palma bolatoki hau esparrua azpian geratu zen. Ingurua lehengoratzerakoan, baina, bolatokia zein Mutxaneko putzurako bidea desagertuta zeuden.
2017 urtean, bide hau berreskuratzerakoan, bolo-palmaren kaxa[2] agertu zen atzera, puxkatuta.
Erreferentziak
- ↑ Bolo-palma. Kantabriaren estiloko bolo jokua. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Txirloak jartzeko bederatzi zulodun harria.