Zubiak (eu)
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
Soraluze ibi baten ondoan sortua, eta gero zubia. Betzuk bide nagusiak lotzeko, beste batzuk herri barruan mugitzeko.
Kokapena
Zubi zaharrenak
Soraluzeko zubi garrantzitsuena, dudarik gabe, zubi nagusia da. Arabatik itsasorako bideak Deba ibaia zeharkatzeko erabiltzen zuen ibiaren ondoan eraiki zuten.Soraluze herria ibi era zubi honen ondoan sortu zen. XVI menderako zubia bazegoen, XVIII mendean berria egin zuten, eta 1831ko ufalak bi uztai eruan zituenean 1843ean uztai luze eta ausart batekin ordeztu zuten. Gero, 1967 urtean gaur eguneko zubi zabala eraiki zen, azpian oraindik zubi zaharra gordetzen duela.
Beste zubi zaharra Herlaibiako zubia da. Izenak argitzen duenez, inguru horeetan Arabatik itsasorako bideak Erlei erreka ibi batez zeharkatzen zuen. XVIII menderako zubia zegoen bertan. Geroztik, bidea zabaldu, alboetan etxeak egin... garai bateko zubia errepide azpian ezkutatuta geratu da.
Deba ibaia zehakatzeko beste bi pasabide zahar ere izan dira, Gabolatseko harpasuak eta Errekaldeko harpasuak. XVIII menderako eginak ziren, eta XX mende hasieran Errekaldeko zubia eta Gabolatseko zubia egin arte erabili izan dira. Gaur egun deseginda daude harpasu hauek.
XX mende hasierako zubiak
1884 Durango-Zumarraga trenbidea egin zutenean Zeletako zubia eraiki zuten, San Andres bailarako bide nagusia errespetatzeko. Gero, zubi hau pare bat aldiz berregin izan dute, gero era zabalagoa.
1910 Gabolats eta Santa Ana, Zeletakoa
XX mende bukaerako zubiak
Mendiola industrialdea, Mendiola metalikoa, Olea, Mendizabal
Saihesbidea etaautobidea
Erlaikoa, San Martzialekoa, Larreategi, Sagar-erreka
Sokazko zubia
Gabolats eta Baltegietako bi etxeen artean, sokazko zubia egon zen. Hiru soka zituen, bat oinentzat etabeste biak eskuez oratzeko.