Gabolatseko zubia (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Gabolatseko zubia
Gabolatseko zubia. Iparraldetik (Pepe Oliva).jpg
Ibaia Deba
Urtea 191.
Mota Harria eta porlana
Luzeera 32 m
Zabalera 3 m
Altuera 5 m
Erabilera Ibilgailu arinak eta oinezkoak


Azalpen orokorrak

Zubi hau izen bereko harpasuak ordezkatzeko egin zuten, 1910 hamarkadan. Sasoi hartakoa da Errekaldeko zubia ere, oso antzekoa.

Gabolats eta Baltegieta (Iturburu) kaleak lotzen ditu.

Eraikitzerakoan, zubia baino pasarela zen, oinezkoentzak. Eusteko, hori bai, harrizko bi zutabe sendo ipiñi zituzten.

Dena dela, aurki plataforma zabaldu eta egokitu zuten ibilgailu arinak ere pasatzeko. Eskudela edo barandilla berriak Errekaldekoen modukoak dira.

(handiago ikusteko, gainean sakatu)


Kokapena

Loading map...


Kontuak

Bada zubiari Baltegietako zubia esaten zaiona (Gabolats eta Baltegieta lotzen dituelako), nahiz eta izen zabalduena Gabolatseko zubia izan. Dena dela, Soraluzeko Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra txostenean Baltegietako zubia Olabarrenako zubi berriari esaten zaio.


Gabolatsetik (Google 2013)

Etorkizuna

Teknikoen arabera, ufalak direnean zubi honen harrizko bi zutabeek talka egiten diete ureei eta, ondorioz, ur maila igotzen dute, arriskua handituz.

Soraluzeko Hiri-Antolamenduko Plan Orokor berriak jasotzen duenez, zubia ordezkatzeko asmoa dago. Berriak arku bakarrekoa izango zen, ez zuen zutaberik izango ertz batetik bestera.

Dena dela, ba daude beste zubi lehenetsiak dirua eskuratzen denerako: Errekaldeko pasabidea eta Olabarrenako zubia.


Erreferentziak