Bilakaera urbanistikoa. Hastapenak (eu)
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Gainontzeko herri eta hiriek moduan, Soraluze sortzerakoan bertako inguru naturala zein ordurako gizakiak egindakoak erabakigarri izan ziren: ibai eta errekak, bideak, existitzen ziren eraikinak...
Erromatarrak: galtzada eta ibia
Kristo aurreko I mendean erromatarrek Soraluze inguruaz jabetu ziren. Hurrengo mendeetan Kortazar mendigainean defentsa lerro bat antolatu zuten[1].
Kortazar mendia oso puntu estrategikoan zegoen, Iruña-Veleiatik[2] itsas-ertzerako galtzadaren gainean: Iruña-Veleiatik irten, eta Kruzeta mendilepoa zeharkatuz Aramaio bailaratik Arrasate ingurura heltzen zen, Garagartza auzoan mansio edo etapa bat zegoela; handik Deba ibaia jarraitzen Debaraino heltzen zen, Tritium Tiboricum[3] porturaino (gaur eguneko Astigarribia).
Galtzada Soraluzera iristen zen ibaiaren ezkerraldetik, gaur egunean zubi nagusia dagoen tokiraino. Bertan ibaia zabaltzen denez[4], ibia zegoen, bestekaldera zeharkarzeko aproposa.
Behin bestekaldean, ibaiaren eskumaldetik, galtzada San Roketik gora egiten zuen Elgoibar eta Debaruntz.
Ibi honen inguruan sortu zen Soraluze.
Ertaroa: erregebideak
Hurrengo mendeetan erromatar galtzada erabiltzen jarraitu zuten, eta bide berriak sortu ziren.
Alde batetik, Bizkaia alderako bidea. Ibia zeharkatu barik aurrera jarraitzen zuen; Sagar-errekara heltzerakoan mendian gora egiten zuen Irureraino, eta handik Azitainera jeisten zen.
Bigarren bidea Azkoitirakoa zen. Ibia zeharkatuz gero, ezkerrera jo beharrean, gora segi San Andresetik Pagobedeinkaturaino, era handik Azkoitira Azkarate mendilepotik.
Bazegoen adar bat Eibarra zihoana: ibia zeharkatu beharrean aurrera egiten zuen eta, Iruretik barrena, Eibarraino heltzen zen. Bigarren adarrak, berriz, ibia pasa eta mendian gora egiten zuen, Pagobedeinkaturaino, eta handik Azkoitira jeisten zen.
Honetaz gain hainbat herribide agertzen dira mapan: Osirantzurakoa[5], Erlaegirakoa, Ernizketarakoa eta Altunerakoa. Arregiako estrata ere agertzen da, Arregigoikoatik herrikaskora zihoana.
Kontrolguneak
1.343 urteko hiri-gutunak Soraluze eta Herlaibiako eremuko biztanleak aipatzen ditu. Beraz, bi inguru horietan etxeak bazirela ondoriozta daiteke. Dena dela, Herlaibiakoak sakabanatuago egongo ziren SOraluzekoak baino, eremua berbak adierazten duenez.
Horietaz gain baziren hiru eraikin garrantzitsu. Alde batetik, Arregia dorrea eta Atxuri etxea, biak ala biak errege bidearen ondoan herriko bi ertzetan. Eta Soraluzeko monastegia, 1.267 urtean aipatzen dena, gaur eguneko parrokia dagoen tokian zegoela.
Herriak
Honetaz gain, jendea bi tokitan pilatu zen.
Alde batetik ibiaren eskumaldean, bailara zabaltzen den tokian, soro luzea osatuz: Soraluze.
Eta bestetik Herlei errekaren ibian inguruan: Herlaibia.
Soraluzeko monastegia
Erreferentziak
- ↑ Kortazar mendiko erromatar aztarnak.
- ↑ Iruña-Veleia. Wikipedia (euskaraz)
- ↑ Tritium Tiboricum. Wikipedia (euskaraz)
- ↑ Ibaizabal esaten zitzaion inguruari.
- ↑ Gaur egun Osintxu.