Legionis, Biscaiae et Guipiscoae Typus (eu)
Legionis, Biscaiae et Guipiscoae Typus | |
---|---|
Egilea | Jodocus Hondius |
Urtea | 1606 |
Hiria | Amsterdam |
Tamaina | 48.7 x 35.8 zm |
Mapa zertan den
Joost de Hondt herbeheretarrak (latinez, Jodocus Hondius) Gerard Mercator-ren Atlas-a erosi zuen, mapa berriekin osatu eta 1606 urtean argitaratu zuen, Atlas izenarekin (liburu zaharren munduan Mercator-Hondius Atlas moduan ere ezagutua). Geroago bertsio txikiagoa argitaratu zuen, Atlas minor izenekoa.
Bertan lamina hau dago, Legionis, Biscaiae et Guipiscoae Typus izenekoa. Eskuz margotuta dago.
Kantauri kostaldea erakusten du, Oviedo paretik Baionaraino, eta bi itsasontzi ere. Lehorretik Zamora, Toro eta Tordesillas harrapatzen ditu.
Frantziako Liburutegi Nazionalean mapa bera dago, mugak margotuta dituenak. Hala ere, Gvipuscoae regionis typvs maparekin nahasten dute, azken hau Georgius Hoefnaglius-ek egina dela (Joris Hoefnagel), eta Abraham Ortelius-ek argitaratu zuela 1584. urtean Anberesen.
Bada hirugarren bertsioa ere, Pieter van den Keere (1571-1646) grabatzaileak egina. Halaxe dio grabatuak: Petrus Kaerius Caelavit. Azken honek Gipuzkoari buruzko azalpenak ditu atzekaldean, frantsesez.
Soraluzeri buruzkoak
Placencia inguruko herriak baino handiagoa agertzen da.
Pieter van der Keere-n bertsioan, atzekaldeko testuan, Soraluze aipatzen dute:
- Badira beste hiriak ere, Soraluze, non ikusten baitira ezin konta ahala aitzindari, errementari eta beste langile eta burdin-egile[1].
Azken mapa honetan Soraluze EZ da agertzen. Edo, hobeto esateko, Soraluzeren ikurra mapan agertzen da, baina "umezurtz", izenik gabe.
Bitxikeriak
Placencia inguruan, Eibar Bizkaia barruan agertzen da; Oxirondo eta Bergara, berriz, banatuta. Arrasate inguruan ere auzo guztiak agertzen dira. Elgeta inguruko mendietan bi herri ezezagun, Maia eta Aquiotar (Angiozar?).
Erreferentziak
- ↑ Y a aussi d'autres villes, Placence, oú se voyent infinis pioniers, forgerons & autres ouvriers & mainifauteurs en fer.