Andikokale (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Zubi nagusiaren beste aldean, Deba errekako ezkerraldean.


    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Alfonso XIk Soraluze sortzeko agindua eman zuenean, Andikokale ez zegoen esparru barruan, errekaren beste aldean zegoelako.

    Hurrengo mendeetan Errabal, Baltegieta, Errekalde... sortu zirenean, etxeak egin zutuzten zubimuturraren bi aldeetan (ikus Lamoten mapa).

    Gerora, erreka aldeko etxe haiek bota eta Errabal kalea zabaldu zuten, plaza modukoa sortuz. Izena Labaderogainen ingurutik jarriko zioten: Handiko kale, Elgoibar edota Debaren Urasandi parekoa.

    1967 urtean zubi nagusia zabaldu zuten, Andikokale eta Labaderogain modu erosoan lotzen. Mende aldaketarekin erreka aldetik Arane pasealekua egin zuten, Andikokalen hasten dela.

    Kalearen izena ez da ofiziala, eta galtzeko arriskuan dago.

    Etxeak eta atariak

    Andikokaleko etxe guztiak Errabal kalekoak dira. Zubitik begiratuta, eta ezkerretik hasita, hauek dira Andikokaleko etxeak:

    • 22 zenbakia. Arraindegia edota Liberalekoa, bertan Círculo Liberal zegoelako (liberalak, sozialistak, republikanuak eta antzekoak biltzen ziren bertan). Domeketan gramola jartzen duten martxan, neska-mutilak dantzan egiteko, agarrao... eta pertsona batek erritmoa markatzen zuen makila luze batekin, esku luzeak zaintzen zituen bitartean.
    • 15 zenbakia. Armagingoa, Felipenekoa, Angelesenekoa eta Gilanekoa. Gila taberna betidanik egon da bertan, baina 1980 inguruan lokala hirutan zatitu zuten: estankoa (gerora itxi zena), Gila taberna berria eta lokal komertziala (gaur egun Triskel denda dago, aurretik Elgoibarko Fotero okindegia). Etxe honen aurrean urtetan hartzen ziren Bergarako autobusak.
    • 17 zenbakia. Aizgain, Ugonekoa eta Txarape, azken hau izen bereko elkartearengatik, Etxea erre zen, eta berria egiterakoan, Udaltzaingoa bertara ekarri zuten.
    • 18 zenbakia. Olaizolanekoa. Gaur egun hutsik dago, aurretik gozotegia (Cruz lehen eta Olga gero), opariak (Kerizpe), brodatuak eta informatika dendak izan dira.
    • 21 zenbakia. Garatenekoa. Hau ere hutsik, aurretik Emily lurrindenda, eta Terrific ingeles akademia egon ziren.
    • 26 zenbakia. Arabakoa. Etxe hau Gipuzkoako Foru Aldundikoa izan zen, eta bertan Gipuzkoako Aurrezki Kutxa egon zen urteetan. Txokolonekora joan zirenean, Posta zerbitzua zabaldu zuten bertan. Eta hauek Santa Ana kalera joan zirenean lokala hutsik geratu da.
    • 24 zenbakia. Etxe honetan Orueta familiak abarkak eta alpargatak egiteko lantegia izan zuen urte askoan, eta hortik Abarketerokoa izena. Manuelenekoa ere esan zaio. Etxe honen aurrean urtetan hartzen ziren Eibarreko autobusak.

    Erreferentziak