Batzokia. Historia (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:45, 31 urtarrila 2022
    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Aurrekariak

    EAJ-PNV Soraluzen

    =Lehen egoitzak

    Eusko Alderdi Jeltzaileak hainbat egoitza izan ditu Soraluzen.

    Hasieran Etxaburuetan egon zen, 2. zenbakian, Daniel Múgicaren gozotegiaren gainean. Handik Baltegieta kalera pasa omen zen, eta gero Santa Ana kaleko 9 zenbakira, sarrera Galipotetik zuela.


    Egitasmoa

    Finanziazioa

    Proiektua

    Eraikuntza

    Batzokia eraikina 1932 urtean egin zuten, EAJren inguruko Inmobiliaria Nai-bat-ek sustatuta, Plaza Zaharraren albo batean eta Deba ibaiaren aldera. Arkitektoa Urbano de Manchobas[1] ermuarra izan zen.

    Aukeratutako tokiak bazuen ordea arazo bat, plaza eta ibaiaren arteko altura handia. Horregatik, Batzokiaren diseinuan bi tarte nabarmen daitezke alturan. Plaza Zaharraren mailaren azpian kubo handi bat eraiki zuten, ibaia eta ibaiertzaren gainean porlanezko zutabeak dituela. Plaza Zaharraren mailan Batzokia bera, etxe baten proporzioaz eginda.

    Estilo baskistaz diseinatuta, Abenda-etxea izena zeukan aurrekaldean, eta Euskal Herriko armarria, zazpi probintziak hartzen dituena.

    Batzokiak barruan taberna, antzokia, Ur Gain frontoia, arropazaindegia, liburutegia, ezpata-dantzarien gela, bilera gela... zituen, eta goiko solairuan atezainaren familiarentzako etxebizitza. Gainera lau terraza zituen: bata lehenengo solairuan, behe solairuan ezkerrean eta eskuman beste bi eta erreka aldera, frontoi parean, laugarrena.

    Eraikitze lanak 1933eko otsailak 26an bukatu ziren,


    Inaugurazioa

    Maiatzak 6 eta 7an inaugurazioa ospatu zuten. EAJren buru zein puntako hizlariak etorri ziren: Jesús María Leizaola, Carlos Linazasoro soraluzetarra, Polixene de Trabudua, Telesforo Monzon, Jose Antonio Agirre...

    Programa

    Ia 50 urtetako etena (1936-1985)

    Círculo Carlista

    Gerra garaian inkautatu zuten eta Kalebarren 1ean zegoen Círculo Carlista bertara eraman zuten.

    Soraluzeko Ametsa ikastola

    1970. hamarkadan, berriz, promotore batek erosi zuen, bota eta etxeak egiteko asmoekin. Ezin izan zuenez, Soraluzeko Ametsa ikastolari saldu zion eraikina, ikasle berriak hartzeko toki faltan zela eta. Eginbehar berriei egokitzeko, 1975.ean eraikina goitik behera berregin zuten: antzokia desegin, ikasgelak zabaldu... Nahiz eta goiko terraza "jan" eta leiho berriak egin, fatxada, aldiz, mantendu egin zuten. 1976.eko udaberrian ikastola berria inauguratu zuten, urte artako Euskal Jaiarekin batera.

    Berriro batzokia

    Franco hil eta gero nazionalistek aurki zabaldu zuten berriro ere egoitza, Santa Ana kaleko 6. zenbakian orduan, Uztarri taberna izandakoan. Azkenean, 1980 hamarkadan Plaza Zaharreko Batzokia berreskuratu zuten, eta 1985.tik hona han daude.

    Hamar bat urte geroago ikastola ikastetxe berrira pasa zen eta EAJ-PNV-k batzokia berreskuratu zuen. Garai bateko apaingarri bakar batzuk oraindik gordetzen ditu: armarria, balkoi nagusia, alboko terrazaren errejak...


    Erreferentziak

    1. Urbano de Manchobas Careaga. Urbipedia (gazteleraz).