Bilakaera urbanistikoa. Hastapenak (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Gainontzeko herri eta hiriek moduan, Soraluze sortzerakoan bertako inguru naturala zein ordurako gizakiak egindakoak erabakigarri izan ziren: ibai eta errekak, bideak, existitzen ziren eraikinak...

    Erromatarrak: galtzada eta ibia

    Kristo aurreko I mendean erromatarrek Soraluze inguruaz jabetu ziren. Hurrengo mendeetan Kortazar mendigainean defentsa lerro bat antolatu zuten[1].

    Kortazar mendia oso puntu estrategikoan zegoen, Iruña-Veleiatik[2] itsas-ertzerako galtzadaren gainean: Iruña-Veleiatik irten, eta Kruzeta mendilepoa zeharkatuz Aramaio bailaratik Arrasate ingurura heltzen zen, Garagartza auzoan mansio edo etapa bat zegoela; handik Deba ibaia jarraitzen Debaraino heltzen zen, Tritium Tiboricum[3] porturaino (gaur eguneko Astigarribia).

    Galtzada Soraluzera iristen zen ibaiaren ezkerraldetik, gaur egunean zubi nagusia dagoen tokiraino. Bertan ibaia zabaltzen denez[4], ibia zegoen, bestekaldera zeharkarzeko aproposa.

    Behin bestekaldean, ibaiaren eskumaldetik, galtzada San Roketik gora egiten zuen Elgoibar eta Debaruntz.

    Ibi honen inguruan sortu zen Soraluze.


    Ertaroa

    Erregebideak

    Hurrengo mendeetan erromatar galtzada erabiltzen jarraitu zuten, Gasteiz eta Gaztelatik itsasoraino. Gainera, berriak sortu ziren, Soraluzeko ibia bidegunea bihurtuz.

    Alde batetik, Bizkaia alderako bidea zegoen. Ibia zeharkatu barik aurrera jarraitzen zuen; Sagar-errekara heltzerakoan mendian gora egiten zuen Irureraino, eta handik Azitainera jeisten zen.

    Bigarren bidea Azkoitirakoa zen. Ibia zeharkatuz gero, ezkerrera jo beharrean, mendian gora egiten zuen San Andresetik Pagobedeinkaturaino, era handik Azkoitira Azkarate mendilepotik.


    Kontrolguneak

    Bideetan aurrera era atzeea zebiltzan jendea era merkatariak kontrolatzeko (eta zergak kobratzeko) hainbat kontrolgune zeuden Soraluze inguruan.

    Erregebide nagusian, itsas-ertzeea zihoanean, garrantzitsuena Arregia dorrea zen. Harkaitz baten aurrean eraikita, bidea dorrea eta harkaitzaren artean pasatzen zen eta, beraz, kontrola ezin errazagoa zen.

    Beste puntu bat Atxuri etxea zen, ibaiaren beste aldean. Aurrekoaren moduan, hau ere harkaitz baten aurrean eraiki zen (Haitz zuri > Atx zuri > Atxuri).

    Duda gehiago daude Gazteluarekin. Ibiaren gainean dagoenez, pentsatzekoa da berau gorderzeko sortu zutela. Hala ere, ez da inolako agiritan agertzen, eta ez da aztarna zaharrik gordetzen.

    Horietaz gain baziren hiru eraikin garrantzitsu. Alde batetik, eta , biak ala biak errege bidearen ondoan herriko bi ertzetan. Eta Soraluzeko monastegia, 1.267 urtean aipatzen dena, gaur eguneko parrokia dagoen tokian zegoela.


    Herriak

    1.343 urteko hiri-gutunak Soraluze eta Herlaibiako eremuko biztanleak aipatzen ditu. Beraz, bi inguru horietan etxeak bazirela ondoriozta daiteke. Dena dela, Herlaibiakoak sakabanatuago egongo ziren SOraluzekoak baino, eremua berbak adierazten duenez.

    Honetaz gain, jendea bi tokitan pilatu zen.

    Alde batetik ibiaren eskumaldean, bailara zabaltzen den tokian, soro luzea osatuz: Soraluze.

    Eta bestetik Herlei errekaren ibian inguruan: Herlaibia.


    Soraluzeko monastegia

    Erreferentziak

    1. Kortazar mendiko erromatar aztarnak.
    2. Iruña-Veleia. Wikipedia (euskaraz)
    3. Tritium Tiboricum. Wikipedia (euskaraz)
    4. Ibaizabal esaten zitzaion inguruari.