Bilakaera urbanistikoa. Hiri gutuna (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Osatu barik}} ::<small>''Bilakaera urbanistiko osoa ikusteko, Bilakaera urbanistikoa (eu)''</small> ==Sorrera: 1.343 urteko hiribildua== ===Hiri gutuna=== 1.343 u...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:04, 12 azaroa 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    
    Bilakaera urbanistiko osoa ikusteko, Bilakaera urbanistikoa (eu)


    Sorrera: 1.343 urteko hiribildua

    Hiri gutuna

    1.343 urtean, Algecirasen setioan zela, Gaztelako Alfonso XIk Placencia sortzeko hiri gutuna eman zuen. GUvantesek jasotzen duenez:

    Hiribildu hau Gaztelako errege Alonso XI jaunaren aginduz 1337an sortu zen, Soralucen bizi ziren Markinako gizonek, garai hartan bailarako izena, eta Herlaibia-ko tokian bizi zirenek herri hau sortzeko, Placencia izendatuz, eta hesitzeko eta eliza bertan egiteko: Logroñoko forua eman zien biztanleei, eta herriari behar zituen mugak. Eta hau dena Algeciraseko errealean 1281 aroan, 1343 urteko urriak 15ean emandako probilegioz, Gipuzkoan merino nagusia Beltran Velez de Guevara zela, probintziako jendeez errege zerbitzuan zela aipatutako plazaren setioan.

    Kaleak

    Hiribildu sortu berriak bi kale besterik ez zituen, bata luzea, hegoaldetik iparralderutz, eta laburra bestea, ekialdetik mendebaldera. Bi kale hauek hiribilduaren erdian gurutzatzatzen ziren, etxe multzoa lau bloketan banatzen.

    Kale luzeak bi izen zituen, Kalegoen eta Kalebarren. Kale laburraren goiko zatia gaur eguneko Udaletxeko aldapari zegokion, eta behekoa Abadetxe ondoko aldapari, ibaira jeisten dena.

    Orduko eliza, Soraluzeko monastegia alegia, lauki honetatik kanpo geratzen zen. Aurrean espazio publiko zabal bakarra zegoen, oso aldapatsua.

    Harresietako ateak

    Lau ate zeuden, baina hiru bakarrik aipatzen dira agiri zaharretan: Kalegoenekoa (Ormaetxea jauregiaren parean), Kalebarrenekoa (Kalebarren 7/9 zenbakien artean) eta Zubiko atea, ibaiaren gainean.

    Etxeak

    Garaiko ordenantzak agintzen zutenez, etxeak estuak eta luzeak ziren. Zabalera arautua 6 kanakoa zen[1]; hau da, bost bat metrotakoa. Beheko eta lehen solairua zituzten, eta ganbara. Alboko hormak harrizkoak ziren, eta etxaurreko beheko aldea ere harrizkoa, bertan atea eta lehio bat izaten zutela.

    Alfontso XI erregeak Juan Pérez de Loyola eta Gil López de Oñaz-en beste anai bati (anaiak, nahiz eta abizen desberdinak izan!) lur sailak eman zizkion hiribilduaren barruan, eta honek Loiola etxea sortu zuen.


    Erreferentziak

    1. Gutxi gorabehera, kana batek 84 bat zm. zituen.