«Historia. Markinako lurraldea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    6. lerroa: 6. lerroa:


    ==Markinako lurraldea==
    ==Markinako lurraldea==
    Bigarren milurtekoa hasterakoan, hiribilduak eta probintziak ez ziren oraindik eratuta; Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Errioxa… izenek esparru geografikoak izendatzen zituzten, besterik ez. Mariano Ciriquiainen arabera, gizarte egiturak bi ziren<ref>La formación de las villas en Guipúzcoa. Mariano Ciriquiain-Gaiztarro (Revista de Administración Local 1947).</ref>. Alde batetik auzune edo herrixkak ziren, batez ere abeltzaintzan aritzen diren borda gutxi batzuk biltzen zituztenak. Eta gero "bailarak" ziren.  
    Bigarren milurtekoa hasterakoan, hiribilduak eta probintziak ez ziren oraindik eratuta; Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Errioxa… izenek esparru geografikoak izendatzen zituzten, besterik ez. Mariano Ciriquiainen arabera, gizarte egiturak bi ziren<ref>La formación de las villas en Guipúzcoa. Mariano Ciriquiain-Gaiztarro (Revista de Administración Local 1947).</ref>. Alde batetik auzune edo herrixkak ziren, batez ere abeltzainen borda gutxi batzuk biltzen zituztenak.


    Bailara hauek partzuergoak izaten ziren. Urte eta mendetan abeltzainak elkarrekin batu ziren, eta egiturak sortu, larreak eta mendiak ustiatzeko. Denborarekin bailara hauek oso zabalak izan ziren.
    Eta gero "bailarak" ziren. Bailara hauek partzuergoak izaten ziren, larreak eta mendiak ustiatzeko. Urte eta mendeen ostean bailara hauek oso zabalak izan ziren, dozena bat Gipuzkoa osoan.


    [[Fitxategi: Hiribilduak_00._Gipuzkoako_bailarak.jpg | thumb | 600px | center | Gipuzkoako "bailarak", hiribilduak sortzen hasi baino lehen (Mariano Ciriquiainen arabera)]]
    [[Fitxategi: Hiribilduak_00._Gipuzkoako_bailarak.jpg | thumb | 600px | center | Gipuzkoako "bailarak", hiribilduak sortzen hasi baino lehen (Mariano Ciriquiainen arabera)]]


    Soraluzeko abeltzainak ingurukoekin elkartu ziren, beraien partzuergoa sortzeko. Eta gerora ''Markinako lurraldea'' izena eman zioten, Gipuzkoa eta Bizkaia arteko muga lausoan geratzen zelako<ref>Izena ''marca'' berbatik dator, latinez mugaldea esan nahi duena.</ref>.
    Soraluzeko abeltzainak ingurukoekin elkartu ziren, beraien partzuergoa sortzeko. Eta gerora ''Markinako lurraldea'' izena eman zioten, Gipuzkoa eta Bizkaia arteko muga lausoan geratzen zelako<ref>Markina izena ''marca'' berbatik dator, latinez mugaldea esan nahi duena.</ref>.


    Lurralde edo partzuergo hau gaur eguneko Soraluze, Elgoibar, Markina eta Eibarren esparruetan zabaltzen zen, gutxi gora behera.  
    Lurralde edo partzuergo hau gaur eguneko Soraluze, Elgoibar, Markina eta Eibarren esparruetan zabaltzen zen, gutxi gora behera. Bi eskualde bereizten ziren: ''Marquina de Suso'' (goiko Markina), Eibar eta Markinako udalerriak hartzen zituena, eta ''Marquina de Yuso'' (beheko Markina), Soraluze eta Elgoibar hartzen zituena.
     
    Lurralde honetan bi eskualde bereizten ziren: ''Marquina de Suso'' (goiko Markina), Eibar eta Markinako udalerriak hartzen zituena, eta ''Marquina de Yuso'' (beheko Markina), Soraluze eta Elgoibar hartzen zituena.


    [[Diccionario de Gorosabel (eu) | Pablo Gorosabel]] historialariak lurralde honen jatorria partzuergoa zela berresten zuen:
    [[Diccionario de Gorosabel (eu) | Pablo Gorosabel]] historialariak lurralde honen jatorria partzuergoa zela berresten zuen:
    24. lerroa: 22. lerroa:


    ==XIII. eta XIV. mendetako egoera==
    ==XIII. eta XIV. mendetako egoera==
    XIII. mende bukaerako testuingurua aldatzen hasia zen. Markinako lurraldearen erabilera aurrekoa zen, abeltzaintza, baina kapareen presio izugarriak sufritzen hasi zen: abere lapurketak, suteak, hilketak...
    XIII. mende bukaerako testuingurua aldatzen hasia zen. Markinako lurraldearen erabilera aurrekoa zen, abeltzaintza, baina jauntxoen presio izugarriak sufritzen hasi zen: abere lapurketak, suteak, hilketak...


    ===Kapareen tropeliak eta leinu gerrak===
    ===Jauntxoen tropeliak eta leinu gerrak===
    XIII. mende bukaerako krisiak, Izurri Beltzarekin bukatu zena, kapareen egoera okertu zuen. Alde batetik, egoera ekonomikoa okertu zenez; zergetan eta petxetan<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Petxa Petxa]. Wikipedia (euskaraz).</ref> lehen baino gutxiago jasotzen zuten. Bestetik, eta Izurri Beltzaren eraginez menpeko asko hil zirenez, bizirik geratzen zirenak beren lurretan mantentzeko betebeharrak arindu behar izan zizkieten.
    XIII. mende bukaerako krisiak, Izurri Beltzarekin bukatu zena, jauntxoen egoera okertu zuen. Alde batetik, egoera ekonomikoa okertu zenez; zergetan eta petxetan<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Petxa Petxa]. Wikipedia (euskaraz).</ref> lehen baino gutxiago jasotzen zuten. Bestetik, eta Izurri Beltzaren eraginez menpeko asko hil zirenez, bizirik geratzen zirenak beren lurretan mantentzeko bizi baldintzak arindu behar izan zizkieten.


    Gainera, Gaztelako erregeek ordezkari bana ezarri zuten Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, eta hauen eragina gero eta handiagoa zen, kapareen kaltetan.  
    Gainera, lurraldeak estuago kontrolatzeko, Gaztelako erregeek ordezkari bana ezarri zuten Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Eta hauen eragina gero eta handiagoa zen, jauntxoen kaltetan.  


    Diru iturriak estututa, kapareek herritar arrunten aurka hasi ziren: beste kapareen menpekoak eta hiribilduetan bizi zirenak. Azkenean elkarren aurka aritu ziren.
    Diru iturriak estututa, jauntxoek herritar arrunten aurka hasi ziren: beste jauntxoen menpekoak lehen eta hiribilduetan bizi zirenak gero. Azkenean, elkarren aurka aritu ziren.


    Aurki, lehenagotik kapareen artean zeuden multzoak trinkotu ziren, eta bi taldetan lerratu iren: oinaztarrak eta ganboatarrak. Herritarren kontrako tropeliak nahikoak ez zirela, leinuak elkarren aurka ere aritu ziren: leinu gerrak<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Leinu_gerrak Leinu gerrak]. Wikipedia (euskaraz).</ref>..
    Aurki, lehenagotik jauntxoen artean zeuden multzoak trinkotu ziren, eta bi taldetan lerratu iren: oinaztarrak eta ganboatarrak. Herritarren kontrako tropeliak nahikoak ez zirela, leinuak elkarren aurka ere aritu ziren: leinu gerrak<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Leinu_gerrak Leinu gerrak]. Wikipedia (euskaraz).</ref>..


    ===Markina inguruko giroa===
    ===Markina inguruko giroa===
    40. lerroa: 38. lerroa:
    Esateko, 1323. urtean Bizkaiatik etorritako bidelapurrak Bergaran sartu zirela, Juan Sánchez Marroquín de Salcedo zaldunak erasotu eta garaitu zituen<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Istoria_de_las_bienandanças_e_fortunas Istoria de las bienandanças e fortunas]. Lope Garcia de Salazar.</ref>.
    Esateko, 1323. urtean Bizkaiatik etorritako bidelapurrak Bergaran sartu zirela, Juan Sánchez Marroquín de Salcedo zaldunak erasotu eta garaitu zituen<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Istoria_de_las_bienandanças_e_fortunas Istoria de las bienandanças e fortunas]. Lope Garcia de Salazar.</ref>.


    Eta 1337. urtetik aurrera Juan de Avendaño kapare durangarra jo ta sua aritu zen, ikara eta izua Bizkaia osoan zabalduz. Eta Bilbon erahil zuten arte ez zen geratu (1356).  
    Eta 1337. urtetik aurrera Juan de Avendaño kapare durangarra jo ta sua aritu zen, ikara eta izua Bizkaia osoan zabalduz. Bilbon erail zuten arte (1356) ez zen geldirik geratu.  


    Markinako lurraldean lau hiribildu sortu ziren, baina biren hiri gutunak galdu ziren. Gorderzen direnek ederki asko jasotzen dute egoera.
    Markinako lurraldean lau hiribildu sortu ziren, baina biren hiri gutunak galdu ziren. Gordetzen direnek ederki asko jasotzen dute egoera.  


    Elgoibarrekoak, esateko, halaxe dio:
    Elgoibarrekoak, esateko, halaxe dio:
    50. lerroa: 48. lerroa:
    Eta Markinako hiri gutunak, berriz:
    Eta Markinako hiri gutunak, berriz:


    ::(hiri gutuna eskatu zuten) ''Gipuzkoako lurraldekoek Bizkaiako lurraldera lapurtzeea eta ebastera sartu nahi zutelako…''
    ::(hiri gutuna eskatu zuten) ''Gipuzkoako lurraldekoek Bizkaiako lurraldera lapurtzera eta ebastera sartu nahi zutelako…''


    Beste hiri gutunetan ez bezela, Soraluze, Elgoibar eta Eibarkoetan zera jasotzen da, hiribilduak zerkak (harresiak) eta torreak behar zituztela. Zeozergatik izango zen!
    Beste hiri gutunetan ez bezela, Soraluze, Elgoibar eta Eibarkoetan zera jasotzen da, hiribilduak zerkak (harresiak) eta torreak behar zituztela. Zeozergatik izango zen!


    ===Burdinolak eta kapareak===
    ===Burdinolak eta kapareak===
    Burdin ekoizpena sustatzeko asmoz, Alfonso XI.ak hainbat foru<ref>Forua. Arautegia, legea.</ref> eman zizkien burdinolei, zaharrak zein berri. Jarduera libre zen, edozeinen eskura, zegokion zerga ("albalá") erregeari ordaindu era gero.
    Burdin ekoizpena sustatzeko asmoz, Alfonso XI.ak hainbat foru<ref>Forua. Arautegia, legea.</ref> eman zizkien burdinolei, zaharrak zein berriak izan. Funtsean, jarduera libre zen, edozeinen eskura, zegokion zerga ("albalá") erregeari ordaindu era gero; ez zen beste inoren baimenik ezta inori ezer ordaintzeko beharrik. Jauntxoek, beren eskubideen kalterako zelakoan, ez zioten kasurik egin.
     
    1335. urtean Goi-Markinako<ref>Marquina de Suso.</ref> burdinolei ere forua eman zien, baldintza berberetan<ref>Fueros de Ferrerías de Cantabria, Vizcaya, Álava y Guipúzcoa. Luis Miguel Díez de Salazar (Anuario de historia del derecho español 1989).</ref>. Bertan jasotzen denez, Lastur, Mendaro eta Ego Goi-Markinako olagizonek demandan egin zioten erregeari, mugan eta eremuan ari zirela, jende gaiztoen artean, kalte asko eta handiak eragiten zietela. Erregeak zaindariak jartzeko baimena eman zien, eta behar zuten meatza eta egurra, eta burdimola berriak egiteko ere, eta behin zergak ordaindu eta gero irabazi osoak burdinolen jabeentzat izango zirela azpimarratzen zuen erregeak, eta inola ez kapare edo monastegienak, eta hauek ezin zutela irabazi horiek bahitu.


    1335. urtean Goi-Markinako<ref>Marquina de Suso.</ref> burdinolei ere forua eman zien, legeztatzen zituela zergak ordaindu eta gero<ref>Fueros de Ferrerías de Cantabria, Vizcaya, Álava y Guipúzcoa. Luis Miguel Díez de Salazar (Anuario de historia del derecho español 1989).</ref>.


    Bertan jasotzen denez, Lastur, Mendaro eta Ego Goi-Markinako olagizonek demandan egin zioten erregeari, mugan eta eremuan ari zirela, jende gaiztoen artean, kalte asko eta handiak eragiten zietela. Erregeak zaindariak jartzeko baimena eman zien, eta behar zuten meatza eta egurra, eta burdimola berriak egiteko ere, eta behin zergak ordaindu eta gero irabazi osoak burdinolen jabeentzat izango zirela azpimarratzen zuen erregeak, eta inola ez kapare edo monastegienak, eta hauek ezin zutela irabazi horiek bahitu.
    ==Eta ostean, hiribilduaren sorrera==
    Gehiago jakiteko, sakatu [[Historia. Hiribilduaren sorrera (eu) | ''hemen'']]





    18:32, 12 iraila 2022(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Aurretik, hiribildu berrien garaia

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen


    Markinako lurraldea

    Bigarren milurtekoa hasterakoan, hiribilduak eta probintziak ez ziren oraindik eratuta; Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Errioxa… izenek esparru geografikoak izendatzen zituzten, besterik ez. Mariano Ciriquiainen arabera, gizarte egiturak bi ziren[1]. Alde batetik auzune edo herrixkak ziren, batez ere abeltzainen borda gutxi batzuk biltzen zituztenak.

    Eta gero "bailarak" ziren. Bailara hauek partzuergoak izaten ziren, larreak eta mendiak ustiatzeko. Urte eta mendeen ostean bailara hauek oso zabalak izan ziren, dozena bat Gipuzkoa osoan.

    Gipuzkoako "bailarak", hiribilduak sortzen hasi baino lehen (Mariano Ciriquiainen arabera)

    Soraluzeko abeltzainak ingurukoekin elkartu ziren, beraien partzuergoa sortzeko. Eta gerora Markinako lurraldea izena eman zioten, Gipuzkoa eta Bizkaia arteko muga lausoan geratzen zelako[2].

    Lurralde edo partzuergo hau gaur eguneko Soraluze, Elgoibar, Markina eta Eibarren esparruetan zabaltzen zen, gutxi gora behera. Bi eskualde bereizten ziren: Marquina de Suso (goiko Markina), Eibar eta Markinako udalerriak hartzen zituena, eta Marquina de Yuso (beheko Markina), Soraluze eta Elgoibar hartzen zituena.

    Pablo Gorosabel historialariak lurralde honen jatorria partzuergoa zela berresten zuen:

    Hasiera batean, bailara osatzen zuten herri edo biztanleek elkarren arteko erkidegoa zuten mendiei eta gainerako lurrei dagokienez, baina egoera hori bertan behera utzi eta desagertu egin zen hiribilduak sortu horren ondorioz udal mugak ezarri zirenean.


    XIII. eta XIV. mendetako egoera

    XIII. mende bukaerako testuingurua aldatzen hasia zen. Markinako lurraldearen erabilera aurrekoa zen, abeltzaintza, baina jauntxoen presio izugarriak sufritzen hasi zen: abere lapurketak, suteak, hilketak...

    Jauntxoen tropeliak eta leinu gerrak

    XIII. mende bukaerako krisiak, Izurri Beltzarekin bukatu zena, jauntxoen egoera okertu zuen. Alde batetik, egoera ekonomikoa okertu zenez; zergetan eta petxetan[3] lehen baino gutxiago jasotzen zuten. Bestetik, eta Izurri Beltzaren eraginez menpeko asko hil zirenez, bizirik geratzen zirenak beren lurretan mantentzeko bizi baldintzak arindu behar izan zizkieten.

    Gainera, lurraldeak estuago kontrolatzeko, Gaztelako erregeek ordezkari bana ezarri zuten Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Eta hauen eragina gero eta handiagoa zen, jauntxoen kaltetan.

    Diru iturriak estututa, jauntxoek herritar arrunten aurka hasi ziren: beste jauntxoen menpekoak lehen eta hiribilduetan bizi zirenak gero. Azkenean, elkarren aurka aritu ziren.

    Aurki, lehenagotik jauntxoen artean zeuden multzoak trinkotu ziren, eta bi taldetan lerratu iren: oinaztarrak eta ganboatarrak. Herritarren kontrako tropeliak nahikoak ez zirela, leinuak elkarren aurka ere aritu ziren: leinu gerrak[4]..

    Markina inguruko giroa

    Markinako lurraldean ere ez zen girorik. Gainera, erregeen ordezkarien eraginetik urruti zegoen, "inoren lurretan" hain zuzen[5].

    Esateko, 1323. urtean Bizkaiatik etorritako bidelapurrak Bergaran sartu zirela, Juan Sánchez Marroquín de Salcedo zaldunak erasotu eta garaitu zituen[6].

    Eta 1337. urtetik aurrera Juan de Avendaño kapare durangarra jo ta sua aritu zen, ikara eta izua Bizkaia osoan zabalduz. Bilbon erail zuten arte (1356) ez zen geldirik geratu.

    Markinako lurraldean lau hiribildu sortu ziren, baina biren hiri gutunak galdu ziren. Gordetzen direnek ederki asko jasotzen dute egoera.

    Elgoibarrekoak, esateko, halaxe dio:

    (elgoibartarrek) mendi eta eremuetan sakabanatuta bizi zirela, eta gizon batzuek gaitz eta kalte handiak eragiten zietela, eta lurrralde hartako kapareek eta beste gizonek, babestuta izateko, hiribildu bat sortu, populatu eta harresitu nahi zutela…

    Eta Markinako hiri gutunak, berriz:

    (hiri gutuna eskatu zuten) Gipuzkoako lurraldekoek Bizkaiako lurraldera lapurtzera eta ebastera sartu nahi zutelako…

    Beste hiri gutunetan ez bezela, Soraluze, Elgoibar eta Eibarkoetan zera jasotzen da, hiribilduak zerkak (harresiak) eta torreak behar zituztela. Zeozergatik izango zen!

    Burdinolak eta kapareak

    Burdin ekoizpena sustatzeko asmoz, Alfonso XI.ak hainbat foru[7] eman zizkien burdinolei, zaharrak zein berriak izan. Funtsean, jarduera libre zen, edozeinen eskura, zegokion zerga ("albalá") erregeari ordaindu era gero; ez zen beste inoren baimenik ezta inori ezer ordaintzeko beharrik. Jauntxoek, beren eskubideen kalterako zelakoan, ez zioten kasurik egin.

    1335. urtean Goi-Markinako[8] burdinolei ere forua eman zien, baldintza berberetan[9]. Bertan jasotzen denez, Lastur, Mendaro eta Ego Goi-Markinako olagizonek demandan egin zioten erregeari, mugan eta eremuan ari zirela, jende gaiztoen artean, kalte asko eta handiak eragiten zietela. Erregeak zaindariak jartzeko baimena eman zien, eta behar zuten meatza eta egurra, eta burdimola berriak egiteko ere, eta behin zergak ordaindu eta gero irabazi osoak burdinolen jabeentzat izango zirela azpimarratzen zuen erregeak, eta inola ez kapare edo monastegienak, eta hauek ezin zutela irabazi horiek bahitu.


    Eta ostean, hiribilduaren sorrera

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen


    Erreferentziak

    • La evolucion del hábitat y el poblamiento en el País Vasco durante las Edades Media y Moderna. Álvaro Aragón Ruano (Domitia, 2011).
    • Erdi Aroko euskararen historia kanpotik eta barnetik (Historia apur bat). Urtzi Reguero Ugarte (Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 2021).
    • La formación de las villas en Guipúzcoa. Mariano Ciriquiain-Gaiztarro (Revista de Administración Local 1947).
    1. La formación de las villas en Guipúzcoa. Mariano Ciriquiain-Gaiztarro (Revista de Administración Local 1947).
    2. Markina izena marca berbatik dator, latinez mugaldea esan nahi duena.
    3. Petxa. Wikipedia (euskaraz).
    4. Leinu gerrak. Wikipedia (euskaraz).
    5. Gogoratu Bizkaia eta Gipuzkoa, probintzi modutan, askoz beranduago eratu zirela.
    6. Istoria de las bienandanças e fortunas. Lope Garcia de Salazar.
    7. Forua. Arautegia, legea.
    8. Marquina de Suso.
    9. Fueros de Ferrerías de Cantabria, Vizcaya, Álava y Guipúzcoa. Luis Miguel Díez de Salazar (Anuario de historia del derecho español 1989).