«Historia. Milurte berriko aldaketak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    {{Argitaratzen}}
    {{Argitaratzen}}


    Milurteko berriarekin, ekonomia hobetzen hasi zen: teknika berriak erabiliz, nekazaritzak indar handiagoa hartu zuen: uzta hobeak jasotzeaz gain, lur berriak hartu ziren lantzeko.
    Milurteko berriarekin, ekonomia hobetzen hasi zen. Teknika eta lanabes berriak erabiliz, nekazaritzak indar handiagoa hartu zuen: uzta hobeak jasotzeaz gain, lur berriak hartu ziren lantzeko.


    Aberastasun berri honek merkataritza bultzatu zuen, eta merkataritzarekin batera Debarroko bideak berpiztu zen. Ordorioz, ibi ingurueran biztanleak bildu ziren: Herlaibia eta Soraluze sortu ziren.
    Aberastasun berri honek merkataritza bultzatu zuen, eta merkataritzarekin batera Debarroko bidea berpiztu zen. Ordorioz, Erlai eta Ibaizabal ibi ingurueran biztanleak bildu ziren: Herlaibia eta Soraluze sortu ziren.


    Aldaketa hauen aurrean kapareak ez ziren geldi geratu. Aurreko diru iturriak areagotzeaz gain (nekazaritza), iturri berriak eskuratu zituzten: bidaiarien "babesa", erroten alogera eta, batez ere, elizetako "hamarrenak".
    Aldaketa hauen aurrean jauntxoak ez ziren geldi geratu. Aurreko diru iturriak areagotzeaz gain (nekazaritza), iturri berriak eskuratu zituzten: bidaiarien "babesa", erroten alogera eta, batez ere, elizetako "hamarrenak".
     
    Bitartean, "inoren lurraldean" egotetik Soraluzeren ingurua Iruñea/ Nafarroako erresumaren eskuetatik Gaztelakoren eskuetara pasa zen, eta alderantziz; azkenean, Gaztela menpean geratu zen.
     
     
    ==Aurretik, Goi Erdi Aroa==
    Gehiago jakiteko, sakatu [[Historia. Mende ilunak. Goi Erdi Aroa (eu) | ''hemen'']]


    Bitartean, "inoren eskualdean" egotetik Soraluzeren ingurua Iruñea/ Nafarroako erresumaren eskuetatik Gaztelakoren eskuetara pasa zen, eta alderantziz; azkenean, Gaztela menpean geratu zen.


    ==Soraluzeren bilakaera==
    ==Soraluzeren bilakaera==
    ===Soraluze eta Herlaibia===
    ===Soraluze eta Herlaibia===
    XI. eta XII. mendeen artean herrixka asko mendi magaletatik ibarren hondoeTara pasa ziren. Soraluze ez zen salbuespena izan.
    XI. eta XII. mendeen artean herrixka asko mendi magaletatik ibarren hondoetara pasa ziren. Soraluze ez zen salbuespena izan.


    Hazkunde ekonomikoak merkataritzaren susperketa ekarri zuen. Ardatz nagusiak aurrekoak ziren, lehorrekoa (Santio bidea) eta itsasokoa. Eta hauekin batera, biak lotzen zituzten bideak berpiztu ziren, tartean Arabako lautadatik itsasorainokoa.
    Hazkunde ekonomikoak merkataritzaren susperketa ekarri zuen. Ardatz nagusiak aurrekoak ziren, lehorrekoa (Santio bidea orain) eta itsasokoa. Eta hauekin batera, biak lotzen zituzten bideak berpiztu ziren, tartean Arabako lautadatik itsasorainokoa.


    Erromatarren garaietan gertatu zen moduan, etxe multzo txikiak sortzen hasi ziren ibi inguruetan, zerbitzuak emateko asmoz: ibaiak zeharkatzeko laguntza, jan eta lo egiteko aukera, mandoak eta abereak artatzeko tokiak, konponketak..
    Erromatarren garaietan gertatu zen moduan, etxe multzo txikiak sortzen hasi ziren ibi inguruetan, zerbitzuak emateko asmoz: ibaiak zeharkatzeko laguntza, jan eta lo egiteko aukera, mandoak eta abereak artatzeko tokiak, konponketak...


    Soraluze aldean bi ibi zeuden, eta bien inguruerara bildu zen jendea. Bat [[Herlaibia (eu)|Herlaibia]] zen, Debarroko bidean zegoena, [[Erlei erreka (eu)|Erlai]] erreka zeharkatzen zuen ibian hain zuzen (hortik izena). Bigarrena garrantzitsuagoa zen, Debarroko bideak eta Bizkaiatik Gipuzkoarakoak bat egiten zuten ibian, Ibaizabal parajean hain zuzen.
    Soraluze inguruan bi ibi nagusi zeuden, eta bien inguruetara bildu zen jendea. Bat [[Herlaibia (eu)|Herlaibia]] zen, Debarroko bidean zegoena, [[Erlei erreka (eu)|Erlai]] erreka zeharkatzen zuen ibian (hortik izena). Bigarrena garrantzitsuagoa zen, Debarroko bideak eta Bizkaiatik Gipuzkoarakoak bat egiten zuten ibian, Ibaizabal parajean hain zuzen.


    Azken hau, Soraluze, bi mende geroago hiribildu berriaren oinarria izango zen.
    Azken herrixka hau, Soraluze, bi mende geroago hiribildu berriaren oinarria izango zen.


    ===Kapareak agintean===
    ===Jauntxoak agintean===
    XI. mende hasierako herrixken (biztanleen) autonomia asko apaldu zen. Bertan sortutako buruzagiek, herri ordezkariak zirelakoan, ondo baliatu zituzten erregeekiko harremanak. Beraien leialtasuna saritzeko (edota erosteko) erregeek hainbat mesede eman zieten kapareei, beti menpekoen kontura: zergak (zuzenak edo zeharkakoak) jasotzeko eskubidea, doako eskulan behartua, kapareen baliabide batzuk erabili eta ordaintzeko premia (errotak, esateko), agintari eta epaileak kapareak izatea... beti azpikoen kaltetan!
    XI. mende hasierako herrixken (biztanleen) autonomia asko apaldu zen. Bertan sortutako buruzagiek, herri ordezkariak zirelakoan, ondo baliatu zituzten erregeekiko harremanak. Beraien leialtasuna saritzeko (edota erosteko) erregeek hainbat mesede eman zieten kapareei, beti menpekoen kontura: zergak (zuzenak edo zeharkakoak) jasotzeko eskubidea, doako eskulan behartua, kapareen baliabide batzuk erabili eta ordaintzeko premia (errotak, esateko), agintari eta epaileak kapareak izatea... beti azpikoen kaltetan!



    00:34, 12 iraila 2022(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Milurteko berriarekin, ekonomia hobetzen hasi zen. Teknika eta lanabes berriak erabiliz, nekazaritzak indar handiagoa hartu zuen: uzta hobeak jasotzeaz gain, lur berriak hartu ziren lantzeko.

    Aberastasun berri honek merkataritza bultzatu zuen, eta merkataritzarekin batera Debarroko bidea berpiztu zen. Ordorioz, Erlai eta Ibaizabal ibi ingurueran biztanleak bildu ziren: Herlaibia eta Soraluze sortu ziren.

    Aldaketa hauen aurrean jauntxoak ez ziren geldi geratu. Aurreko diru iturriak areagotzeaz gain (nekazaritza), iturri berriak eskuratu zituzten: bidaiarien "babesa", erroten alogera eta, batez ere, elizetako "hamarrenak".

    Bitartean, "inoren lurraldean" egotetik Soraluzeren ingurua Iruñea/ Nafarroako erresumaren eskuetatik Gaztelakoren eskuetara pasa zen, eta alderantziz; azkenean, Gaztela menpean geratu zen.


    Aurretik, Goi Erdi Aroa

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen


    Soraluzeren bilakaera

    Soraluze eta Herlaibia

    XI. eta XII. mendeen artean herrixka asko mendi magaletatik ibarren hondoetara pasa ziren. Soraluze ez zen salbuespena izan.

    Hazkunde ekonomikoak merkataritzaren susperketa ekarri zuen. Ardatz nagusiak aurrekoak ziren, lehorrekoa (Santio bidea orain) eta itsasokoa. Eta hauekin batera, biak lotzen zituzten bideak berpiztu ziren, tartean Arabako lautadatik itsasorainokoa.

    Erromatarren garaietan gertatu zen moduan, etxe multzo txikiak sortzen hasi ziren ibi inguruetan, zerbitzuak emateko asmoz: ibaiak zeharkatzeko laguntza, jan eta lo egiteko aukera, mandoak eta abereak artatzeko tokiak, konponketak...

    Soraluze inguruan bi ibi nagusi zeuden, eta bien inguruetara bildu zen jendea. Bat Herlaibia zen, Debarroko bidean zegoena, Erlai erreka zeharkatzen zuen ibian (hortik izena). Bigarrena garrantzitsuagoa zen, Debarroko bideak eta Bizkaiatik Gipuzkoarakoak bat egiten zuten ibian, Ibaizabal parajean hain zuzen.

    Azken herrixka hau, Soraluze, bi mende geroago hiribildu berriaren oinarria izango zen.

    Jauntxoak agintean

    XI. mende hasierako herrixken (biztanleen) autonomia asko apaldu zen. Bertan sortutako buruzagiek, herri ordezkariak zirelakoan, ondo baliatu zituzten erregeekiko harremanak. Beraien leialtasuna saritzeko (edota erosteko) erregeek hainbat mesede eman zieten kapareei, beti menpekoen kontura: zergak (zuzenak edo zeharkakoak) jasotzeko eskubidea, doako eskulan behartua, kapareen baliabide batzuk erabili eta ordaintzeko premia (errotak, esateko), agintari eta epaileak kapareak izatea... beti azpikoen kaltetan!

    Gainera, aberatsagoak izanik, porrot egindako etxaldeak kapareek erosi eta lurjabeak bihurtu ziren.

    Poliki poliki herritarren harremanak aldatzen joan ziren, hiru maila sortuz: kapare aberatsak, lur jabe arruntak eta maizterrak. Ondorioz, kapareek herrixken jaun eta jabe bilakatu ziren.

    Soraluzeko eliza

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Ekonomia hobetzerakoan, biztanle kopurua ere handitu egin zen. Orduan eliza berriak jasotzen hasi ziren, jendeari gertuko zerbitzu erlijiosoak emateko asmoz.

    Riqueza y economía del País Vasco liburuan jasotzen duenez, Andoni de Astigarraga soraluzetarraren arabera 1215. urtean bazegoen eliza bat Soraluzen[1].

    Eliza hau erret patronatukoa zen; hortik Santa Maria la Real izena. Garai haietan nekazariak elizari hamarrenak ordaintzera behartuta zeuden: uztaren hamarrena, jaiotako abereen hamarrena… Patroiak kobratzen zituen, eta haien ordez abadeak ordaindu eta mantentzeko lanei aurre egiten zien. Hala ere, hamarrenak diru asko izaten ziren eta, gastu guztiak ordaindu eta gero, patroiari erdia edo bi herenak geratzen zitzaizkion oraindik.

    Erregeak, aurretik esan denez, kapareen leialtasuna bermatzeko mesedeak egiten zizkieten, eta horietako bat patronatua oparitzea (zehazki, bizi artean uztea) izaten zen.

    1267.eko agiri batean jasotzen denez, urte hartan Gaztelako Alfontso Jakintsu erregeak berea zen Soraluzeko monastegiaren[2] patronatua Elgoibarko Olasotarren Etxeko Jaun zen Lopez de Ganboari eman baitzion.</ref>. 26 urte geroago, 1293.eko apirilak 3an, Gaztelako Antso IVak María González de Olasori berretsi zion patronato hau (eta Olaso, Eibar eta Errezilgoa).

    XVII. mendea arte familia honek eta oinordekoek Soraluzeko elizaren patroiak izan ziren. Hau da, harrian jasotzen zen hamarrena, besteak beste, beraiek kobratzen zuten: Soraluzeko benetako jauntxoak ziren.


    Markinako bailara

    Bailarak zer ziren

    Mariano Ciriquiainen arabera, hiribilduak sortu baino lehen gizarte egiturak bi ziren[3]. Alde batetik auzune edo herrixkak ziren, batez ere abeltzaintzan aritzen diren borda gutxi batzuk biltzen zituztenak. Eta gero "bailarak" ziren[4].

    Bailara hauek partzuergoak izaten ziren. Urte eta mendetan abeltzainak elkarrekin batu ziren, eta egiturak sortu, larreak eta mendiak ustiatzeko. Denborarekin bailara hauek oso zabalak izan ziren.

    Markinako bailara

    Soraluzeko abeltzainak Elgoibar, Eibar eta Markinakoekin bat egin zuten, Markinako bailara sortzeko (gerora Markinako merindadea bilakatu zena).

    Hiribilduak sortu eta askoz geroago ere (1548) sistemak bizirik zirauen. Urte hartan Elgoibarko mendizainek Soraluzeko eta Eibarko abereak bahitu zituzten, 18 urte lehenago Soraluzek eta Eibarrek gauza bera egin zutelako Elgoibarko ganauarekin[5].

    Gipuzkoako "bailarak", hiribilduak sortzen hasi baino lehen (Mariano Ciriquiainen arabera)

    Gipuzkoako gainontzeko bailarak

    Markinako bailaraz gain, ia beste dozena bat zegoen Gipuzkoan:

    • Deba-Mutriku ingurua.
    • Markinako bailara. Gutxi gorabehera, geroko Markina, Soraluze, Elgoibar eta Eibarko udalerriak hartzen zituen.
    • Bergara ingurua: Bergara, Uzarraga (Antzuola) eta Elgeta.
    • Iraurgi bailara: Azkoitia eta Azpeitia.
    • Saiatz: Aia, Beizama, Bidania, Errezil eta Goiaz.
    • Aiztondo: Asteasu, Astigarraga, Larraul eta Sorabilla (Lasarte).
    • Bozue Nagusia: Abaltzisketa, Amezketa, Baliarrain, Ikaztegieta eta Orendain,
    • Bozue Txikia: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gainza, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Ordizia eta Zaldibia.
    • Areria: Arriaran, Itsaso, Lazkao eta Olaberria.
    • Altzania: Idiazabal, Segura, Zegama eta Zerain Gipuzkoan, Agurain, Asparrena eta San Millán Araban.
    • Urumea bailara: Hernani eta Urnieta.
    • Oiartzungo bailara: Oiartzun bera eta Irun.

    Hiribilduak sortu ahala partzuergo gehienak desegin ziren, baina arrasto luzea utzi zuten mendien ustiaketan. Hala ere batzuk, batez ere herrixka txikiak biltzen zituztenek, mende asko iraun zuten alkatetza nagusiak bihurtuta: Aiztondo, Areria, Saiatz. Altzaniako partzuergoak oraindik bizirik dirau, Urbia eta Aralarreko larreak kudeatzeko.


    Kapareen diru iturri berriak

    Erregeek emandako diru iturri sendo eta oparoetaz gain, milurte berriarekin kapareek hazkunde ekonomikoa aprobetxatu zuten diru iturri berriak eskuratzeko. Eta horrela, poliki poliki, "jauntxoak" bilakatu ziren.

    Nekazaritzaren loraldia

    Milurteko berriarekin, nekazaritza teknika berriak zabaltzen hasi ziren, eta uzta hobeak jasotzen hasi ziren. Emaitza onak ikusita, kapareek nekazaritza bultzatzen hasi ziren, lur berriak zabaltzen abeltzaintzaren kaltetan.

    Horretarako, hasiera batean mendietetako kortak erabili zituzten, zelaiak zirenak luberritzen. Eta gero, basoetako esparru berriak ere luberritu zituzten. Guztira, prozesu hau luzea izan zen, mendeak iraun zuena.

    Garapen hone ondorioz lortutako nolabaiteko aberastasunak biztanleen hazkundea ekarri zuen, atzerrira irtetzeko premia gutxiago zegoen eta.

    Bidezaintza

    Hazkunde ekonomiko orokorrak merkataritzaren susperketa ekarri zuen. Hasieran, aurreko ardatz nagusietan, lehorrekoa (Santio bidea orain) zein itsasokoa (portuen arteko kabotajea). Eta hauekin batera, biak lotzen zituzten bideetan, tartean Arabako lautadatik itsasorainokoa.

    Eta kapareak aurki hasi ziren beraien babesa eskaintzen… eta kobratzen. Ez da kasualitatea Soraluzeko baserri eta etxe zaharrenak orduko bide bazterretan sortu izanak. Debarroko bide nagusiaren ondoan Atxuri, Arregia, Espilla, Armendia, Iturbe… agertu ziren. Eta Bizkaitik Gipuzkoarako bide alboan gauza bera: Irure (Iruñako erregearen Don Celinos lehengusuak sortua, XII. mendean), Bagozkoitia...

    Herriko agiri zaharretan abizen hauek behin eta berriz agertzen dira, aurrean dauden familiak izanda. Beste abizen batzuk Egotza, Txurruka, Unamuno, Urruzkarate

    Dena dela, baserrien loraldia askoz geroago etorri zen, XV. mendetik aurrera, baina kasu honetan maizterrekin.

    Errotak

    Beste diru iturri bat errotak izan ziren. Errotak egiteko diru asko behar zenez, bi aukera ziren: edo guztion artean jaso, edo aberats batek (kapare batek) eraikitzea.

    Bigarrena izaten zen ohikoena. Gainera, erregeek emandako mesedeen artean "monopolioarena" zen; hau da, menpekoek ezin zutela beste errotarik erabili, beraien jaunarena baizik. Eta ordainetan, sortutako irinaren %4 edo 6a laga behar zuten.

    Elizen hamarrenak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Azkenik, diru iturri oparoenetakoak hamarrenak ziren. Nekazariak behartuta zeuden elizari emateko sortutako guztiaren hamarrena: uztak, jaiotako abereak…

    Baina hamarren hauek ez ziren Elizarenak, eliza bakoitzaren patroiarenak baizik; hau da, eliza sortu edota sustatu zutenenak. Patroiak inoiz herriak baziren, gehienetan kapareak izaten ziren, zuzenean (eliza beraiek sortu zutelako) edo erregeak izendatuta (jatorrizko patroia erregea izanda, patronatua kapare bat oparitzen zion, bizi bitartean). Hamarrenak diru asko zenez, elizen patroiak ziren herrietako jauntxo nagusiak.

    Soraluzeko jatorrizko eliza erregeak sustatu omen zuen, eta hamarrenak berarentzat ziren. Hauen ordez, bertako abadeak izendatzen eta ordaintzen zituzten, konponketen kargu egiten ziren eta, behar zenean, zabaltze lanei aurre egin behar zizkieten.

    Baina 1267. urtean Gaztelako Alfontso Jakintsu erregeak Elgoibarko Olasotarren Etxeko Jaun zen Lopez de Ganboari eman zion patronatua, eta XVII. mendea arte familia horrek eta oinordekoek Soraluzeko elizaren patroiak izan ziren.


    Nafarroa eta Gaztela artean

    Milurte berriaren ostean ere, aurretik gertatu zen moduan, Soraluze inguruko mugak atzera eta aurrera erabili zituzten: konkistaz, banaketaz edota ezkontzaz.

    Baina aurretik Soraluzeko ingurua "inoren lurra" bazen, milurte berriarekin inguru honetako mugak askoz zehatzagoak ziren, eskualde hauek interesa irabazimzuten seinale (zergak, soldaduak…).

    Berrehun urtetan Iruñeko erresumatik Gaztelara pasa ziren, Nadarroako erresumara gero era, azkenik, Gaztelara behin betiko. Soraluze zegoen eskualdeari Markinako merindadea zeritzon.

    Iruñeko erresuman (1076 arte)

    X. mende hasieran, Soraluze ingurua Iruña eta Asturias/ Leon erresumen arteko muga lausoan zegoen. Nafarroa zela edo Gaztela zela esateak ez du zentzurik, garai hartan ingurua oso pobrea zen, eta ez zuen inolako interesik.

    Baina X. mendean Iruñeko erregeak lanean hasi ziren mendebaldeko mugak zabaltzeko, eta XI. mendean Antso III.a Gartzes Nagusiak (1004-1035) bere azpiko lurraldeak hedatu zituen, konkistaz, ezkontzaz edo aliantzaz: 1032.erako, Iruñeko, Aragoiko, Sobrarbeko, Ribagorzako, Baskoniako, Gaztelako, Leongo eta Astorgako errege izendatu zuen bere burua. Beraz, sasoi hartan Soraluze ingurua ere bere menpean zegoen.

    Antso Nagusia hiltzean (1035), bere erresuma lautan zatitu zen. Soraluze ingurua Iruña eta Naiarako errege berriaren menpe geratu zen: Gartzea III.a Santxez Naiarakoa. Eta hau hiltzerakoan (1053), errege berria Antso IV.a Penalengoa izan zen, Normandiako Placenciarekin ezkondua.

    Gaztelara (1076-1116)

    Antso IV.aren izaera zakarrak tirabira latzak sortu zituen Iruñeko Gortean bertan.

    Orduan, Alfontso VI.a gaztelarrak, Antso V.a Ramirez Aragoikoak eta al-Muqtadir Zaragozako buruzagiak xaxatuta, eta Iruñeko noble batzuek babestuta, Raimundo eta Ermesinda anai-arrebek Antso IV.a hil zuten[6].

    Baina Nafarroako nobleek ez zuten Raimundo Iruñako erregetzat nahi izan, eta anai-arrebekmalde egin behar izan zuten.

    Orduan, erresuma banatu zuten hilketa xaxatzaileen artean: Antso Aragoiko kondea Iruñeko errege bihurtu zen, eta Alfontso VI.a Gaztelakoak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa ia osoa, Bureba eta Errioxa okupatu zituen. Ondorioz, Soraluze Gaztelako Alfontso VI.aren menpe geratu zen.

    Nafarroara atzera (1116-1199)

    Gaztelako Alfontso VI.aren seme bakarra eta oinordekoa, Antso, 1108.ean hil zen. Beste semeren faltan eta heriotzatik gertu zela, Alfontso VI.ak Urraca alaba ezkontzarazi zuen Nafarroako eta Aragoiko erregea zen Alfontso I.arekin (1109).

    Aste batzurara erregea hil zen, eta Urraca koroatu zuten. Baina hurrengo urteetan Urraca eta Alfontso andra-gizonak elkarren aurka borrokatan aritu ziren (1111-1114) eta, ondorioz, berrogei urte lehenago Alfontso VI.ak eskuratutako lurraldeak (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Bureba, Errioxa eta Soria) Alfontso I.aren eskuetara pasa ziren.

    Ordurako lehorreko zen itsasoko merkataritza pisua irabazten hasi zenez, nafar erregeek haien kontrola kapareen eskuetatik kentzeko ahaleginetan hasi ziren, zergak zuzenean kobratu ahal izateko. Erabilitako tresna hiri gutunak ematea zen; hau da, kapareen azpiko herrixkak zirenak errege menpeko hiribilduak bihurtuz. Nafarroako Antso VI.a Jakitunak hiri gutuna eta foruak[7] eman zizkien Donostia (1180) eta Gasteizi (1181).

    Aitzorrotzeko tenentzia

    XI. mendetik aurrera Nafarroako erregeek mendebaldeko lurrak tenentziatan antolatzen hasi ziren.

    Gaur eguneko Gipuzkoari dagokionez, 1025. urtean Iputzeko tenentzia ezarri zuten, batez ere Urola eta Oria bailarak hartzen zituena. Bertako tenientea Getarian zegoen. Geroago Oarsoko tenentzia ere eratu zuten, tenientea Oiartzun / Errenterian zegoela.

    Azkenik, 1148. urtean Aitzorrotz edo Burandongo tenentzia antolatu zuten[8], horretarako Debarroa Bizkaitik bereizten[9]. Tenientea Aitzorrotzeko gazteluan zegoen.

    Gutxi gora behera, Aitzorrotzeko tenentziak Debagoiena eta Debaerdikoa hartzen zuen, Durangoko barrutitik bananduta: Leintz bailara (Gatzaga, Eskoriatza eta Aretxabaleta), Arrasate, Oñati, Bergarako Ariznoa, Soraluze, Eibar eta Elgoibar[10].

    Hiru gaztelu zeuden tenentzia honetan: Aitzorrotz bera, Arrasate eta Elosua.

    Gaztelara behin betiko (1199.tik aurrera)

    Nafarroako Antso VI.a Jakituna hiltzean, honen seme Antso VII.a Azkarrak hartu zuen tronua (1194-1234). Erregealdi honetan, Aragoiko eta Gaztelako erregeek nafar lurraldea beren artean banatzea erabaki zuten eta, mende bukaeran, Gaztelako Alfontso VIII.a indarrez sartu zen Araban eta Gipuzkoan, Akitanian zeuzkan eskubideak zaintzeko aitzakiaz (Eleonor Akitaniako dukesarekin ezkonduta zegoen eta).

    Geroztik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren patua Gaztelakoarekin loturik egon da. Eta haiekin batera Soraluzekoa.

    Markinako merindadea

    Gaztelako Alfontso VIII.aren inbasioaren ostean, Markinako bailara (Deba eta Artibai arroen arteko ingurua) kontrol handirik gabe geratu zen, ez Bizkaia ez Gipuzkoa ez zirelako. Ondorioz, bertako jauntxoen lapurretak areagotu ziren, eta beraien arteko borrokak biderkatu ere.

    Inguru guzti honi Markina esan zioten (Bizkaia, Iputz eta Aitzorrotz arteko “marca” edo muga zelako). Marka hau bi aldetan antolatuta zegoen: Goiko Markina (Marquina de Suso: Eibar eta Markina) eta Beheko Markina (Marquina de Yuso: Soraluze eta Elgoibar).

    Estanislao Labayru historialariaren arabera[11] Bizkaiako merindade berria sortu nahi izan zuten, gaur eguneko Markina, Mallabia, Soraluze, Eibar eta Elgoibar esparruetan. Baina Aitzorrotzeko tenentziak, nahiz eta orain Gaztelako parte izan, oraindik pisu handia zuen, eta Soraluze, Eibar, eta Elgoibar ez ziren inoiz Bizkaian sartu.


    Erreferentziak

    • La evolucion del hábitat y el poblamiento en el País Vasco durante las Edades Media y Moderna. Álvaro Aragón Ruano (Domitia, 2011).
    • Erdi Aroko euskararen historia kanpotik eta barnetik (Historia apur bat). Urtzi Reguero Ugarte (Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 2021).
    1. Dena dela, aipatuko liburuan ez du berri honen iturririk aipatzen.
    2. Monastegia. Hamarrenak apezpikuari ordaintzen ez zizkion elizari esaten zitzaion.
    3. La formación de las villas en Guipúzcoa. Mariano Ciriquiain-Gaiztarro (Revista de Administración Local 1947).
    4. Ez dira nahastu behar haran edo arroekin, bailara geografikoekin. Ezta baserri hauzoekin ere.
    5. Trashumancia “media”, entre las sierras interiores y la costa guipuzcoanas, ¿desde tiempo inmemorial? Álvaro Aragón Ruano (Euskal Herriko Unibertsitatea).
    6. Funesko Peñaleneko arroilatik jaurti omen zuten, baina beste iturri batzuk sastakatu zutela esaten zuten.
    7. Forua = legea. Kasu hauetan, hiribilduaren barne jarduera arautuko zuen legea.
    8. Inoiz Aitzorozia edo Bidonia modutan agertu izan da (“Placencia de las Armas. Monografia”. Ramiro Larrañaga. Donostiako Aurrezki Kutxa 1970).
    9. La tenencia nabarra de Aitzorrotz en el 45. Aitzol Altuna.
    10. Ez dira aipatzen Antzuola, Bergarako Oxirondo, ezta Maia/ Elgeta ere.
    11. Historia General del Señorío de Bizcaya. Estanislao Jaime de Labayru (Bilbao 1895).