Jesus yaio zan (eu)

From Sorapedia
Revision as of 18:57, 12 October 2016 by Jcao (talk | contribs)
(diff) ← Older revision | Latest revision (diff) | Newer revision → (diff)
Jump to: navigation, search
Izenburua Jesus yaio zan
Egilea/k Ezezaguna
Hizkuntza Euskaraz
Iturria Isabel Kerejeta
Partitura sakatu hemen
Entzuteko sakatu hemen


Letra

Jesus yaio zan bainan lenagotik
aritu zan Profetaren agotik
bazetorrela Jesus mundura
dontzella eder baten erraietara,
erraietara.


Azalpenak

Abesti hau Resurrección María de Azkuek jaso zuen Soraluzen, eta Cancionero Popular Vascon[1] argitaratu beste hiru abestirekin.

Jesus yaio zan abestia Isabel Kerejetari hartu zion; baita beste bi ere: Asko lagunengandik eta Nik baditut iru tatxa.

Isabel Kerejeta Irunekoa zen, baina Soraluzen hogetabost urte pasatxo eginda zituen Azkuerekin egon zenerako.


Erreferentziak

  1. Cancionero Popular Vasco. Resurrección María de Azkue. Sancho el Sabio Fundazioa (Gasteiz)