Asko lagunengandik (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Izenburua Asko lagunengandik
Egilea/k Ezezaguna
Hizkuntza Euskaraz
Iturria Isabel Kerejeta
Partitura sakatu hemen
Entzuteko sakatu hemen


Letra

Asko lagunengandik
ala det aditzen
al degunean ari
gerala kojitzen.
An egon bearko degu
gero padezitzen,
infernuko injuri
gaiztoen sufritzen:
orra zer peligrotan
geraden arkitzen.


Azalpenak

Abesti hau Resurrección María de Azkuek jaso zuen Soraluzen, eta Cancionero Popular Vascon[1] argitaratu beste hiru abestirekin.

Asko lagunengandik abestia Isabel Kerejetari hartu zion; baita beste bi ere: Nik baditut iru tatxa eta Jesus yaio zan.

Isabel Kerejeta Irunekoa zen, baina Soraluzen hogetabost urte pasatxo eginda zituen Azkuerekin egon zenerako. Azkuek berak aitortzen du Soraluzeko euskerak kutsatu zuela.

Asko lagunengandik abesti honek bertsoa ematen du, Xenpelarrena agian.


Erreferentziak

  1. Cancionero Popular Vasco. Resurrección María de Azkue. Sancho el Sabio Fundazioa (Gasteiz)