Nik baditut iru tatxa (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Izenburua Nik baditut iru tatxa
Nik baditut iru makur
Egilea/k Ezezaguna
Hizkuntza Euskaraz
Iturria Isabel Kerejeta
Partitura sakatu hemen
Entzuteko sakatu hemen


Letra

Nik baditut iru tatxa,
asko nuke bat ere:
ardoedale, jokulari,
ez egin nai bearrik.
Ni artzen nauen dama gaixoak
errukarria bear dik.
Astan purrutan ustan Maria
a zer etxe saria!


Azalpenak

Abesti hau Resurrección María de Azkuek jaso zuen Soraluzen, eta Cancionero Popular Vascon[1] argitaratu beste hiru abestirekin. Nik baditut iru tatxa abestia Isabel Kerejetari hartu zion; baita beste bi ere: Asko lagunengandik eta Jesus yaio zan.

Isabel Kerejeta Irunekoa zen, baina Soraluzen hogetabost urte pasatxo eginda zituen Azkuerekin egon zenerako.

Azkuek berak aitortzen du Soraluzeko euskerak kutsatu zuela: iru tatxa esaten zuen, iru makur beharrean. Honenbeste urte Soraluzen pasatzeak bearrik eta asko nuke itsatsi zizkion, lanik eta aski nuke-n ordez". Agian horregatik abestia jasotzerakoan Azkuek izenburua garbitu zuen: Nik baditut iru makur jarri zion.

Bilduma bereko beste abesti batek, Mutil gazteak (ikus 119 orrialdea) izenekoak, bigarren ahapaldia berdina du, bukaeran aldaketa txikiarekin.


Erreferentziak

  1. Cancionero Popular Vasco. Resurrección María de Azkue. Sancho el Sabio Fundazioa (Gasteiz)