«Josulagunak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    49. lerroa: 49. lerroa:


    ==Loiola etxean jesuitarik ez==
    ==Loiola etxean jesuitarik ez==
    Ez daukate inolakomharremanik, nahiz eta batzuk halaexe esan jnoizm(Marcelina Pope, artikulua)
    Jakina denez, [[Loiola etxea (eu)|Loiola etxeak]] badu [[Loiola etxeko armarria (eu)|armarria]] etxaurrean. Armarriak bi armarri biltzen ditu elkarren ondoan: ezkerrean Loiolatarrena (zilarrezkoa, pertza batekin alboetan otso beltz banarekin) eta eskuman Oñaztarrena (urrezkoa, zazpi marra gorrikin).
     
    Loiolako Inazioaren famikiak antzeko armarria zeukan, baina alderantziz: Oñaz-Loiola. Eta halaxe agertzen da Loiolako dorretxean.
     
    Armarriak oso antzekoak direnez, eta josulagunak Soraluzen izan zirela jakitun, batzuk uste izan dute josulagunek ikastetxea edo egoitza Kalebarren 4an zabaldu zutela, eta armarria ordutik datorrela.
    .
     
    z daukate inolakomharremanik, nahiz eta batzuk halaexe esan jnoizm(Marcelina Pope, artikulua)


    Loiolako San inazio (14xx-15xx) baino 200 urte lehenado, Placencia de Soraljze hirivildua sorrzeko hiri-gutuna eman zuenean, bertan eman zion tokia xxx-ri, Oñaz eta Loiola familiakoa.
    Loiolako San inazio (14xx-15xx) baino 200 urte lehenado, Placencia de Soraljze hirivildua sorrzeko hiri-gutuna eman zuenean, bertan eman zion tokia xxx-ri, Oñaz eta Loiola familiakoa.

    14:46, 4 maiatza 2020(e)ko berrikuspena

    Oso urte gutxitan, baina josulagunak Soraluzen egon izan dira. Eta ez behin bakarrik, bitan baizik.

    Eta ez zen, ez, Loiola etxean, inork pentsatu duen moduan.


    Testuingurua

    1869 urtean Isabel II Espainiako tronutik egotzi zuten, modu azkarrean gainera: irailak 17an Topete jenerala armetan altxatu zen, eta 28an Alcoleako batailan altxatutakoek irabazi zuten. Idabel II erregina, artean Zarautzen uda pasa zela, deserrira pasa zen, Frantziara.

    Orduan hasi zen Espainian Seiurteko Liberala izenekoa (1868-1874). Liberalak eta progresistak agintean, nahiz eta gobernumodua garbi ez izan[1] oso argi zuten Eliza oztopoa zela herriak aurrera egiteko, eta Elizaren barruan praileak, eta praileen artean arriskutsuenak jesuitak zirela. Horregatik, hartutako lehenetako erabakia (1868ko urriak 12an) Josuren Lagundia deuseztea izan zen.

    Momentu hartan 1.284 josulagun ziren Espainian[2], horietatik 30tik gora soraluzetarrak, guztion %2,3 gutxi gorabehera. Josulagun guzti hauek 13 egoitzatan biltzen ziren[3].


    Behin behineko babesa (1868-1870)

    Urriko ebazpen haren ostean, josulagunen sakabanaketa izan zen: komentutatik alde egin behar izan zuten edo, hobeto esanda, bota egin zituzten. Nobizio eta ikasleak Landetako Poyanne-n bildu zituzten, Frantzian; baina apaiz eta koadjutoreek, hasiera batean behintzat, norberak bizimodua atera behar izan zuen.

    Une latz haietan, 1868 bukaeran bi tokitan bakarrik zeuden jesuiten komunitateak: Loiolan eta Soraluzen. Loiolan jesuita batzuk geratu ziren, izkutuan, bertako morroiak zirelakoan.

    Baina Soraluzekoa berritik hasi zen. Josefa Ariznabarreta andrereak, aberatsa eta elizkoia, behin-behineko babesa eskeini zien, agian loiba zuelako josulagun. Guztira hamaika koadjutore etorri ziren, Aita Izaga guztien buru zutela. Bizimodua aurrera ateratzeko, Josefa Ariznabarretak lagatako etxean lantegia zabaldu zuten, gehienak armagileak izan ziren eta. Bizi, berriz, etxe hartan eta beste bietan bizi ziren.

    1969 hasieran Gaztelako Aita Probintziala (jesuiten probintziaren burua) bere "ardi galduak" antolatzen hasi zen. Soraluzeri dagokionez, lau lagun eraman zituen, horietatik hiru armagileak ez zirenak (eta beraz, Soraluzen lan egiteko aukera gutxi zutenak). Eta beste lau ekarri, armagileak guztiak: Ariznabarreta (Josefaren iloba), Antonio Iturrioz, Mendiguchia eta Urdampilleta.

    Dena ez zen erraza izan Soraluzen. Esate baterako, etorri berriei ongietorria egiteko, egundoko otoruntza eskeini omen zieten; eta Aira Probintzialak diskrezio gehiagoz jokatzeko eskatu zien, giroa ez zen eta larregi nabarmentzeko. Beren artean ere tirabira garratzak izan omen ziren, kanpoko arduradunek parte hartzeko bezain garrantzitsuak behintzat. Dena dela, komunitate jarrera mantentzen gogor saiatu ziren, eta 1869an bertan bai urrarrillean bai ekainean botoak berretsi zituzten, ohiko moduan.

    1869 urtean zehar hainbat koadjutore leku eta zeregin berrietara abiatu zen, eta Soraluze jesuitez uzten ari zen. Udarako hiru jesuita besterik ez zen geratu Soraluzen: Izaga Aita, Domingo Iribe Anaia, armagintzan aritzen ari zela, eta Ariznabarreta Anai soraluzetarra, guztion arduraduna (ad omnia agirietan). Azken aipamen honek adierazten duenez, hirurak batera bizi ziren, komunitatea osatuz.

    Itxura denez, hurrengo hilabeteetan Aita Probintzialak erreserba moduan laga zituen Soraluzen, Urduñako Udalaren eskaintza (bertan ikastetxea zabaltzekoa) zertan suertatzen zen argitu arte. Eta 1870ko otsailean, ikastetxeak aurrera egin zuenean, hirurak Urduñara joan ziren, eta Soraluzen ez zen jesuitarik geratu.


    Egoitza ofiziala (1871-1878)

    Arestian jaso denez, Josuren Lagundia deuseztu zutenean hainbat josulagun Loiolan geratu ziren, izkutuan, morroiak zirelakoan. Baina 1870ko irailean Gipuzkoako Diputatu Orokorrak, Rocaverde markesak, bertatik egotzi zituen. Hilabete batzutan Azpeitian geratu ziren, bi etxeetan antolatuta.

    Gauzak konpontzen ez zirenez, 1871ko otsailean Aita Probintzialak bi egoitza sortzeko agindu zuen: 23an Soraluzekoa eta biharamunean Azkoitiakoa. Beraz, Soraluzetik irten era hamabi hilabetetara jesuitak bueltatu ziren, baina kasu honetan modu ofizialean.

    Soraluzeko egoitza zabaltzeko Josefa Ariznabarreta andereari aurretik lagatako etxea eskatu zioten, eta honek pozik asko utzi ere. Etxea ondo kokatuta zegoen, elizatik gertu eta errepidetik urrun. Bi aita eta hiru anaia heldu zirenean, etxea prest topa zuten. Honetaz gain, aldeko giroa ere topa zuten, ongile eta lagunekin; horien artean Villenako markesa, etxeko kapila antolatzekomdiruz lagundu ziena.

    Azkenean lau lagun geratu ziren Soraluzen: Aita Lasa, Aita Aurquia, Masnou Anaia eta Galarza anaia. Bigarren karlistada puri-purian zela, ahal zen zarata gutxien ateratzen saiatu ziren. Hala ere, eta gerraren gorabeheren eraginez, izengabeko mehatzuak izan zituzten, laido eta burlak pairatu behar izan zituzten, baita harrikadaren bat edo beste ere.

    Lauron profil profesionala kontutan hartiruik, ezin izan zuten armagintzan aritu, aurreko urtean bezelaxe. Bizimodua eliza lantegietatik ateratzen zuten (aitortzak, sermoiak, limosnak...). Dena dela, bide hauek ez ziren bizimodua ateratzeko nahikoak eta Aita Probintzialak dirua bidali behar izaten zien behin eta berriz. Horregatik, 1872eko urrian egoitza ixtea erabaki zuten… baina azkenean Soraluzeko egoitza 1878 urte arte zabalik mantendu zen.


    Egoitzaren bukaera (1878)

    1874ko abenduan Martinez Campos jeneralak estatu kolpea eman zuen, Seiurteko Liberala bukatuz. Eta hurrengo urtean Alfontso XII Espainiako errege jarri zuten.

    Hasiera batean, josulagunek ez zuten egoera berria begi onez ikusten, aurreko urteen garapena izango zelakoan. Baina urrengo urteetan, nahiz eta Josuren Lagundiaren deseuztapen formala mantendu, egoera lasaitzen ari zenez aurreko egiturak berreraikitzen eta jende aurrean agertzen hasi ziren: komentuak, ikastetxeak...

    1878 urtean, lasaitua hartuta, egiturak berrantolatu zituzten. Orduan desagertu zen Soraluzeko egoitza (residencia placentina).


    Loiola etxean jesuitarik ez

    Jakina denez, Loiola etxeak badu armarria etxaurrean. Armarriak bi armarri biltzen ditu elkarren ondoan: ezkerrean Loiolatarrena (zilarrezkoa, pertza batekin alboetan otso beltz banarekin) eta eskuman Oñaztarrena (urrezkoa, zazpi marra gorrikin).

    Loiolako Inazioaren famikiak antzeko armarria zeukan, baina alderantziz: Oñaz-Loiola. Eta halaxe agertzen da Loiolako dorretxean.

    Armarriak oso antzekoak direnez, eta josulagunak Soraluzen izan zirela jakitun, batzuk uste izan dute josulagunek ikastetxea edo egoitza Kalebarren 4an zabaldu zutela, eta armarria ordutik datorrela. .

    z daukate inolakomharremanik, nahiz eta batzuk halaexe esan jnoizm(Marcelina Pope, artikulua)

    Loiolako San inazio (14xx-15xx) baino 200 urte lehenado, Placencia de Soraljze hirivildua sorrzeko hiri-gutuna eman zuenean, bertan eman zion tokia xxx-ri, Oñaz eta Loiola familiakoa.

    Armarria alderantzizkoa da, Soraluzelpa Oñaz ezkerrean (pertza vi otsoekin)eta Loiola eskuman (okertutakommarrak). Kooperatoban ikus daitezke. Eta San Inaziorena (eta jesuitak jnoiz eeabilitakoa) Loiola eta Oinaz.


    Erreferentziak

    1. Sei urte horietan behin behineko hainbat gobernu, Amadeo I erregea, errejentziak, errepublika... denetik saiatu ziren.
    2. 758 apaiz, 421 koadjutore eta 522 nobizio eta ikasle.
    3. Erderaz, residencia.