Kainoigile gremioa (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: Gremio hau fusilen kainoiak egiteko ardura zuen. Errotatan lan egiten zuten, uraren indarraz forjak eta barrenak mugitzeko. Florencio Josepf de Lamot (eu)|Florencio Jos...)(r)en berrikusketa, ordua: 21:08, 10 urtarrila 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Gremio hau fusilen kainoiak egiteko ardura zuen. Errotatan lan egiten zuten, uraren indarraz forjak eta barrenak mugitzeko.

    Florencio Josep de Lamot-en Mapa Topographica de Plasencia agertzen denez.

    Es el Gremio de cañonistas compuesto de 30 forjadores, 60 martilladores, 60 limadores y 40 barrenadores con instrumentos o máquinas de agua. Estos son los que hacen el cañón de una plancha de hierro y le dan unas galdas tan sutiles con tal arte y maña, que las Naciones no les han podido imitar. Motivo de que en todas partes del mundo son tan estimados.

    Irudiak oso ondo erakusten du lan egiteko era. Egur ikatza erretzen duen sutegi handiak (langile bat ikusten da egur paketea bizkarrean) lehengaia goritan berotzen duen, bi hauspotzarrez lagunduta, bakoitza bere langilearekin. Forjariek, altzairuzko mailutzarrak erabiliz, ingudearen kontra jotzen zuten beharrezko forma emateko. Limatzailea aurrekoen lana fintzen du, bere lan mahaian. Atzeko aldean bi grabatzaile agertzen dira, beraien burnizko bolen gainean makurtuta, bukatutako kainoiei zintzelatuak eta urrezko inkrustazioak egiten. (Jovellanos-ek, grabatua egin eta berrogei urteetara egindako bidaian, grabatzaileak kainoigile gramiokoak zirela idatzi zuen. Irudi hauek baieztatzen dute, hain zuzen). Kainoigileen jazkera ere ederki ikusten da: larruzko amantal handiak erabiltzen dituzte.


    Erreferentziak