Florencio Josepf de Lamot (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Florencio Josepf de Lamot
Florencio Joseph Lamot. Erretratua.jpg
Jaio Baillerbi (Flandria), 1701
Hil Soraluze, 1779
Profila Erret Lantegien kontadorea


Bizitza

Florencio Josepf de Lamot eta Gondesoone Baillerbi (Flandria) herrian jaio zen, 1701 urtean.

Euskal Herrira etorrita, Erret Lantegien ordezko kontadorea izan zen. Geroago ikuskatzailea izan zen.

1772 urterako armagilea ere bazen. Urte hartan José de García tabernariari (ardo zuriak saltzen zituen) pistolak saldu zizkion, eta honek atzera bueltatu. Florencio Josepf konforme geratu ez zenez, 1773eko urtarrilak 26an autua ezarri zion Soraluzeko alkatearen aurrean[1].

1756 urtean Mapa Topographica de Plasencia grabatua eta Descripción de las Reales Fábricas liburua argitaratu zituen.

Soraluzen hil zen, 1779ko uztailak 30an, 78 urte zituela.


Ezkontzak eta seme-alabak

Eibarko Parroki-Artxibategian agertzen denez, 1736eko urriak 11an, Josepf Antonio de Lamot jaio zen, Eibarren.

Agirian agertzen denez, Florencio Josepf de Lamot eta Markinako Bibiana Ibarlucea Echazábal anderearen semea izan zen. Aurreko urtean ezkondu omen ziren, 1735. urtean.

Itxura denez, gonazalea ere bazen, hiru urte geroago Maria Josefa de Lamot alaba izan zuelako... baina beste andra batekin, Francisca de Jauregirekin. Alabaren hil agiriak (Soraluzeko Parroki-Artxibategia, Hildakoen 4. liburua, 82 orria, bueltan) esaten duena:

En 23 de julio de 1809, murió de edad de 70 años María Josefa de Lamot, hija natural de Florencio José de Lamot y Francisca de Jáuregui. Era soltera y nació en la Villa de Murguía, en el Señorío de Vizcaya. Testó el día 8 de mayo de 1807 ante D Joaquín de Osoro en Elgóibar.

1769. urtean berriro ezkondu zen, María Ana de Laca anderearekin, markinatarra hau ere. Azaroak 13an Gorlizen ezkondu ziren ahalordez ('por poderes'). Emaztegaiaren anaiak, Manuen Andrés-ek, Florencio Josepf de Lamot ordeztu zuen. Ezkontza 17an bertan berretsi zuten Soraluzen bertan senar-emazteek, eta astebete geroago ezkontza-beilak egin zituzten. Agiriek halaxe diote (Soraluzeko Parroki-Artxibategia, Ezkonduen 3. liburua, 232 orria):

En 17 de noviembre de 1769, en presencia de mí, D. Andrés de Iraola, Cura y Beneficiado de la Iglesia Parroquial de Santa María la Real de esta Villa de Placencia, Obispado de Calahorra y La Calzada, ratificaron D. Florencio Josepf de Lamot, Vehedor de las Reales Fábricas de Armas de esta Villa, y Doña. María Ana de Laca, natural de la Villa de Marquina, del Señorío de Vizcaya, el matrimonio que hicieron constar haber contraído el día 13 del mismo mes en la anteiglesia de Górliz, del mismo Señorío de Vizcaya, por Poder especial que para el efecto dio el expresado D. Florencio Josepf de Lamot a D. Manuel Andrés de Laca, hermano de la referida Doña. María Ana; fueron testigos del mismo D. Manuel Andrés de Laca, Fernando de Unzueta y Manuel de Unzueta, y para que conste firmé. D. Andrés de Iraola.
En 24 de noviembre de 1769, yo Dn. Andrés de Iraola, Cura y Beneficiado de la Iglesia Parroquial de Santa María la Real de esta Villa de Placencia, Obispado de Calahorra y La Calzada. Velé y di las bendiciones nupciales «in face ecclesia» según el Ritual Romano, a D Florencio Jossepf de Lamot, Vehedor de las Reales Fábricas de Armas de esta Villa, y a Dña. María Ana de Laca, mis parroquianos, siendo testigos D. Manuel Andrés de Laca y Josepf de Lasúrtegui, y en fe de ello firmé. D. Andrés de Iraola.


Mapa

1756 urtean grabatu bat egin arazi zuen Madrilen, Mapa Topographica de la circunferencia de los lvgares de Plasencia y los Rea.s Almacen.s de la Fábrica izenekoa.

Hurrengo urtean, Madriletik bueltan, ale bat oparitu zion Soraluzeko Udalari, eta honek Udaletxeko aretoan esegi zuen, agiriak jasotzen duen moduan (Soraluzeko Udal Artxibategia. 1757ko irailak 29ren akta):

En dicho Ayuntamiento representó su merced dicho Sr. Alcalde cómo don Florencio Josepf de Lamot, Contador por su Magestad en estas Reales Fábricas, estante en la Corte de Madrid, se ha servido gratificar a esta dicha Villa con una mapa con un cuadro sobredorado con su cristal en todo el marco, que el subsodicho ha sacado y dado a imprenta y es que contiene las Reales Fábricas de Armas de esta dicha Villa y dicha Mapa se halla puesta en esta dicha sala del Ayuntamiento sobre el archivo de ella.
Y dicho Ayuntamiento, en vista de dicha Mapa y representación del dicho Sr. Alcalde, acordó se le escriba al referido D. Florencio Josepf de Lamot dándole gracias en nombre de esta dicha Villa por su afectuosa memoria y adelantamientos conque siempre procura manifestar su verdadero afecto en aventajar los objetos de esta dicha Villa.

Ramiro Larrañagak Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica liburuan jasotzen duenez, kopia hau Soraluzeko Udaletxean egon zen urtetan, baina gerra garaian desagertu zen.

Beste ale bat Madrilen gordetzen da, Españako Liburutegi Nazionalean. Joaquín de Yrízar bergararrak 'topa' zuen, eta Real Sociedad Bascongada de Amigos del País-en boletinean artikulu bat idatzi zuen: Un desconocido grabado de la Real Fábrica de Armas de Placencia.


Liburua

Urte berean liburua ere argitaratu zuen: Descripción y noticia distinta del origen y establecimiento, antigüedad y gobierno de las Reales Fábricas de armas de la villa de Plasencia en Guipúzcoa. Alteraciones y mudanzas que ha tenido desde el año 1583 hasta el año 1756.

Tamalez, ez da gordetzen liburu honen alerik.


Heriotza

1779ko uztailak 30an hil zen, 78 urte zituela. Hil aurretik testamentua egin zuen. Honela jasotzen da agirietan (Soraluzeko Parroki-Artxibategia, Hildakoen 3. liburua, 120 orria)

En 30 de julio de 1779, murió D. Josepf de Lamot, de 78 años, marido de Dña. María Ana de Laca; fue Vehedor de estas Reales Fábricas, recibió los Santos Sacramentos. Testó ante D Manuel Antonio de Larreategui, Escribano único numeral de esta Villa. —Su funeral con cetros se va cumpliendo, y en fe de ello, firmé. D Manuel Josepf de Iraola.


Erreferentziak

  • Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsak. 718 (1773/01/26) Demanda de Florencio José de Lamot, veedor de las Reales Fábricas de la villa de Placencia, contra José de García, proveedor de vinos blancos en la dicha villa, por devolución de pistolas. Instancia: Alcalde ordinario de la villa de Placencia.