Kainoigile gremioa (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:41, 12 urtarrila 2018

    Lanaren azalpena

    Gremio hau fusilen kainoiak egiteko ardura zuen.

    Lau motako langileak zituen gremioak: forjaria, mailukaria, limaria eta barrenadorea. Florencio Josepf de Lamot jaunak Mapa Topographica de Plasencian adierazten duenez, forjari bakoitzeko bi mailukari, bi limari eta barrenadore bat zegoen.

    Maisu bakoitzak beste 8 ofizial laguntzaile zituen, eta kainoigile bakoitzak bere forja eta lantegia zituen, uraren indarraz forjak eta barrenoak mugitzeko.

    Lana bukatu eta gero, Erret Lantegira eramatzen zuten, bertan aztertzeko.


    Lan egiteko era

    Florencio Josep de Lamot-en Mapa Topographica de Plasencia agertzen den irudiak oso ondo erakusten du lan egiteko era. Egur ikatza erretzen duen sutegi handiak (langile bat ikusten da egur paketea bizkarrean) lehengaia goritan berotzen duen, bi hauspotzarrez lagunduta, bakoitza bere langilearekin. Forjariek, altzairuzko mailutzarrak erabiliz, ingudearen kontra jotzen zuten beharrezko forma emateko. Limatzailea aurrekoen lana fintzen du, bere lan mahaian. Atzeko aldean bi grabatzaile agertzen dira, beraien burnizko bolen gainean makurtuta, bukatutako kainoiei zintzelatuak eta urrezko inkrustazioak egiten. (Jovellanos-ek, grabatua egin eta berrogei urteetara egindako bidaian, grabatzaileak kainoigile gramiokoak zirela idatzi zuen. Irudi hauek baieztatzen dute, hain zuzen). Kainoigileen jazkera ere ederki ikusten da: larruzko amantal handiak erabiltzen dituzte.

    Es el Gremio de cañonistas compuesto de 30 forjadores, 60 martilladores, 60 limadores y 40 barrenadores con instrumentos o máquinas de agua. Estos son los que hacen el cañón de una plancha de hierro y le dan unas galdas tan sutiles con tal arte y maña, que las Naciones no les han podido imitar. Motivo de que en todas partes del mundo son tan estimados.


    Maisu eta langile kopurua

    Hiru momentuko datuak gordetzen dira:

    Honetaz gain, gogoratu behar da maisu bakoitzeko beste 8 lagunek lan egiten zutela. Hala, XVIII mende bukaeran guztira 99 kainoigile zeuden Soraluzen, eta 243 inguruko herritan.


    Erreferentziak

    1. Noticia del número de maestros asentistas matriculados... J.Ignacio Tellechea Idigorasen aipamena (Diario Vasco 1974/03/02)