Noticia de Guipúzcoa (eu)

    Sorapediatik
    Noticia de Guipúzcoa
    Noticia de Guipúzcoa. Azala.gif
    Egilea Pablo Gorosabel
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 1899-1900
    Argitaletxea Imprenta de F. López
    Hiria Tolosa


    Izenburu osoa

    Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa: descripción de la provincia y de sus habitantes, exposición de las instituciones, fueros, privilegios, ordenanzas y leyes, reseña del gobierno civil, eclesiástico y militar, idea de la administración de justicia, etc. 

    Gipuzkoaren gauza gogoangarrien berria: probintzia eta biztanleean deskribapena, instituzio, foru, erregalia, ordenantza eta legeean azalpena, gobernu zibil, eklesiastiko zein militarraren aipamena, justizia administrazioaren zertzeladak etab.


    Liburua zertan den

    Pablo Gorosabel tolosarra (1803-1868) politiko eta kulturgilea izan zen. Tolosako alkate izan zen hainbatetan, baita Gipuzkoako korrejidore, diputatu, Gipuzkoako artxibozain eta Monumentu Historiko eta Artistikoen Probintzia Batzordeko kide ere.

    Hainbat liburu idatzi zituen, gehienak historia edota geogeafiarekin lotutakoak. Aipatzekoa da Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipúzcoa, 1862.ekoa.

    Dena den, bere lan nagusia 1868. urtean amaitutako Noticia de las Cosas Memorables de Guipúzcoa o descripción de la provincia y de sus habitantes; exposición de las instituciones, fueros, privilegios, ordenanzas y leyes; reseña del Gobierno civil, eclesiástico y militar; idea de la Administración de Justicia, etc.

    Pablo Gorosabel hil ostean, haren alargunak, Manuela de Irarretak, Gipuzkoako Aldundira jo zuen liburua argiratzeko. Aldundiak baietz... baina bigarren karlistadak prozesua zapuztu zuen, eta bitartean jatorrizko eskuizkribua galdu zen.

    Zorionez, Donostiako Udalean kopia gordetzen zen, eta mende bukaeran Serapio Mujikak aurkitu zuenean hainbat liburukitan argitaratu zuten (1899-1900).


    Soraluzeri buruzkoak

    I. liburukia/ Atala: Eguratsa eta tenperaturaz

    (75 orrialdean)

    Aipatu berri ditudan uholdeek kalte handiak eragin bazituzten, 1834ko ekainaren 30ean Bergaran eta inguruetan gertatutakoak ondorio latzagoak izan zituen.
    Soraluzeko hiribilduan ibai berak hartu zuen hogei oineko altuera, eta hamazortzi oineko altuera zubiaren gainean; eta proportzio berean Gatzaga, Aretxabaleta, Arrasate eta Elgoibar hiribilduetan...
    (Soraluzen izandako kalteak)
    Kalte mota Zenbat
    Ufalak eruandako errotak 3
    Ufalak kaltetutako errotak -
    Ufalak eruandako zubiak 2
    Ufalak kaltetutako zubiak 2
    Ufalak kaltetutako burdinolak -
    Ufalak eruandako eraikinak 22
    Ufalak kaltetutako eraikinak 38
    Ufalak eruandako elizak 1
    Hildakoak 6


    I. liburukia/ Atala: Lurra, ibai eta mendiez

    (82. orrialdean)

    Lehenengoa Deba da, antzina-antzinatik datorren izena... Hemendik aurrera, Bergarako hiribildura doa, eskuinean utziz Anzuolatik jaisten diren urak lehenago jasoz. Placencia eta Elgóibar hiribilduetatik jarraitzen da, Alzolatik eta Mendaro haranetik, ozeano itsasoan ur-emari handiz sartzeko, lehenago Eibartik eta Elgobarren bestaldetik elkartzen den ibai batetik urak hartuz.


    I. liburukia/ Atala: Aldundiak egindako bideez

    (159. orrialdean)

    Horren ondoren, hainbat herrien eskabide baten ondorioz, 1763an Ibero berari agindu zioten Manuel Martín Carrerarekin batera Bergaratik barrena bidearen trazadura[1] aztertzeko. behin eginda, hurrengo urteko Azkoitiako Batzarretan, trazadura berria onartu zen, laburragoa, lauagoa eta "Soraluzeko arma-lantegietarako erabilgarriagoa" zelako. Trazadura hori urte bereko irailaren 2an emandako Errege Aginduaren bidez onartu zen.


    I. liburukia / Atala: Elkarteek eta Estatuak egindako bideez

    (169. orrialdean)

    Deba ibaiaren bidea. Bergara, Soraluze, Elgoibar eta Eibar hiribilduek bultzatu zuten, 1772. urte inguruan, eta horretarako baimena eskatu zuten Errege Kontseiluan. Proiektuaren arabera bide hori Bergarako San Antonio puntuan hasiko zen, alde batetik Eibartik Bizkaiako mugaraino eta bestetik Alzolaraino, Deba ibaia izen bereko porturaino alatan erabilgarri egiten den punturaino.
    Hiribildu bakoitzak bere udalerriari zegokion tartea egin zuen, eta beren arteko hitzarmena ere egin zen, bidea modu berean zaindu eta konpontzeko. Hala ere, betebeharrak behar bezala bete ez zutenez, bidea hondatu eta erabilezina gertatu zen; Soraluzeko Erret Arma-lantegiko Zuzendariak, probintzia ordezkatuz, konponbide bat eskatu zuen. Sei hiribildu interesdunek[2], beste baliabide propiorik gabe, Maltzaga inguruan bidesaria ezartzea erabaki zuten; eta, probintziak emandako laguntzaz, 1819,an Errege baimena lortu zuten. Horretarako sei hiribilduek urte berean Deba ibaiaren bide-ermandadea deitutakoa eratu zuten, zuzendaritza eta kutxa bakarra sortuz.



    Erreferentziak

    1. Camino Real de Coches: Gatzaga >> Bergara >> Zumarraga >> Tolosa >> Donostia >> Irun.
    2. Aurreneko lauei 1787. Deba eta Mutriku bildu zitzaien.