Oleako zubia (eu)

    From Sorapedia
    Revision as of 19:33, 10 December 2020 by Jcao (talk | contribs)
    (diff) ← Older revision | Latest revision (diff) | Newer revision → (diff)
    Oleako zubia
    Oleako zubia. Hegoaldetik (Jabi Leon 2018).jpg
    Ibaia Deba
    Urtea 2002
    Mota Porlanezkoa
    Luzeera 35 m
    Zabalera 11,50 m
    Altuera 5 m
    Erabilera Ibilgailuak eta oinezkoak


    Azalpen orokorrak

    Oleako presaren ondoan dago, metro batzuk beherago.

    Ibilgailuentzako bi errai ditu, norabide bakoitzeko bat. Eta espaloiak bi alboetan.

    Zubia 2003 urtean zabaldu zuten, barne zeharbidearen bigarren eta azken zatian.

    Lehen zatia Ezozibideko errotondatik aintzinako geltokiraino. Bigarrena, hemendik trenbidetik aurrera, gero Olearaino jeitsi, Deba ibaiaren gainetik Oleako zubia jaso eta, azkenik, Albesa lantegia izandakoaren orubea zeharkatu Errekalde kalearekin bat egin arte.

    Oleako zubia eraikitzearekin batera Oleako presari pare bat metro kendu zioten.

    Iparraldetik (Hammadi el Kanouni)
    Olea kalea zubitik (J.C. Astiazarán 2020)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Oleatik Errekaldera (Nerea Isasti 2013)

    Kontuak

    Soraluze-Mendaro autobus zerbitzua bertatik pasatzen zen, eta zubia erabiltzen zuen azken geltoki gisa: behin hara helduta, autobusa atzera irtetzeko ordua heldu arte bertan geratzen zen, zain.

    Gerora, zerbitzua Soraluze-Mendaro-Ondarroa egonkortu zenean Oleako zubira heldu eta bertatik irtetzen zen ere.

    2013 urtean markesina bat jarri zuten Oleako aldean, autobusaren zain daudenentzat.


    Erreferentziak