Errekalde kalea (eu)

    From Sorapedia

    Kokapena

    Deba ibaiaren ezkerreko aldean dago. Erlaegi errekan parean hasten da, Atxuri kalea bukatzen den tokian; eta Txurruken gainean bukatzen da, Arantzazuko Ama plaza parean eta Txurruken auzunearen sarreran.

    Kalea 390 metro luze da.

    Mapa kargatzen...

    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Historia

    1.343 urtean, Alfonso XI erregeak Placencia de Soraluce sortzeko agindua eman zuen, Soraluze eta Herlaibiako biztanleak bilduta.

    Esparru itxia Soraluzen egin zen, eta Herlaibikoa esparrutik kanpo geratu zen. Herlaibiako erdia, Erlaegi errekaren eskumaldean zegoena, etorkizuneko Errekalde kalekoa izango zen. 1695ko agiri batean "Herleico Recalde" auzunea esaten zaio[1].

    Mendez mende herria gero eta handiago egon zen eta, normala denez, erregebide bazterretan etxeak egiten hasi ziren: Gabolats, Errabal, Baltegieta, Atxuri eta... Errekalde.

    Errekalde kalea bi boladatan egin zen, etxeen izenek ondo adierazten duten moduan. 20 zenbakia baino aurreko etxe askok izena dute, aurreko mendeetan sortutakoak direlako. Hortik aurrerakoak gerra ostean eraiki ziren, lantegiak lehen eta etxeak gero.


    Etxe eta atariak. Zenbaki bakoitiak

    Alde honetako etxeak nahikoa berriak dira, gerra ostekoak. Aurretik ortuak zeuden, eta gehienek ez daukate izenik:

    • 1. zenbakia. Panaderiakoa, Ospital zaharra. Asilo Hospital egin baino lehen, Errabal kalean egon zen ospitalea, eta gero hemen. Etxe honetan izan zuen lantegia Francisco Uribelarrea elektrizista, eta ostean Ibañez Antolín botika, gero alboko etxera pasa zena.
    • 3.-17. zenbakiak. 2.000 hamarkadan 3. zenbakitik 17. zenbaki arte etxeak bota eta etxe berria egin zuten, 5 zenbakia duena hain zuzen.
    • 5. zenbakia. Beheko solairuan Ibañez Antolín botika dago (albotik etorrita), eta sotoetan garajeak. Hemen zeuden Biribiltxonekoa (3. zenbakia, Angel Bolumburu Furundarena argazkilariaren jaiotetxea), Atorratxurikoa edota Atorratxuri (5. zenbakia) eta Nazarionekoa (13. edo 15. zenbakia).
    • 19. zenbakia. Madinana. Aspaldi bota zuten, eta sotoa zenean Pascual Churruca enpresak biltegia zuen.
    • 21. zenbakia. Pascual Churruca enpresa bertan egon zen 2016 urtean itxi arte. 2018 urtean Udalak erosi zuen inguruko lursailak.
    • 23. zenbakia. Garai batean Alberdi Hermanos enpresa zegoen bertan. Itxi zenean, hirutan banatu zuten: zati bat Pascual Churrucak erosi zuen, erdikoa Udalak Oleako zubia egiteko erabili zuen eta azken pabeloia Anastasio Mendikute lantegiak erosi zuen.
    • 25. zenbakia. Anastasio Mendikute enpresarena. Alberdi Hermanos itxi zenean, alboko pabeloia erosi zuen lantegia zabaltzeko.
    • 27. zenbakia. Etxe tailerra izandakoa. Gaur egun lehen solairuan etxebizitzak daude. Behe solairuan eta sotoetan Benito Anaiak Altzariak biltegia dauka, eta beste erdian Garlan lantegia egon zen.
    • 29. zenbakia. Beste etxe tailerra. Gaur egunean garajeak dira, eta goiko solairuan etxebizitzak.
    • 31. zenbakia. Beste etxe tailerra. Gaur egunean garajeak dira, eta goiko solairuan etxebizitzak.
    • 33. zenbakia. Beste etxe tailerra. Industrias Doje dago bertan, eta aluminiozko injekzioa egite dute.
    • 35. zenbakia. Urteetan janari dena egon zen bertan.
    • 37. zenbakia. Txurrukena baserria izandakoa, gaur egun kalean.

    Etxe eta atariak. Zenbaki bikoitiak

    Alde honetako etxeak, berriz, askoz zaharragoak dira: gorago jaso den moduan, kalea eta ibaiaren artean egin ziren. Bakarren bat bota eta berria egin dute. Oso nabarmen agertzen da etxeen izenetan, alde honetan gehienek izena dute eta:

    • 2. zenbakia. Zeledongoa, Gorostolanekoa, Arandonekoa.
    • 4. zenbakia.
    • 6. zenbakia.
    • 8. zenbakia.
    • 10. zenbakia. Morenokoa.
    • 12. zenbakia.
    • 14. zenbakia. Txingorkoa.
    • 16. eta 18. zenbakiak. Angelenekoa, Kantera. Sasoi batean Anjelenekoa izeneko taberna egon zen bertan. Gaur egun 16 zenbakian garajea dago, eta 18an etxe berria, urtetan bukatu gabekoa.
    • 20. zenbakia.
    • 22. zenbakia.
    • Eskilarak. Gipuzkoa etorbidea Errekaldekin lotzeko.
    • 24., 26. eta 28. zenbakiak. Etxe berria, Errekalde eta Gipuzkoa etorbidearen artean. Beheko solairuetan garajeak eta apartamentuak ditu, eta Gipuzkoa etorbidearen parean enparantza modukoa.
    • 30. eta 32. zenbakia.
    • Igogailua. Gipuzkoa etorbidea Errekaldekin lotzeko.
    • 36., 38. eta 40. zenbakia.

    Ba ziren Errekalde kalean beste bi etxe izena zituztenak: Perkaingoa eta Txaurreskua.


    Erreferentziak

    1. "...en el barrio de Herleico Recalde..." (Soraluzeko Udalaren Eskritura Publikoen Erregistroa 1695/03/29).