Oreka Art (eu)

    Sorapediatik
    Oreka Art galeria: Alberto Ramirez

    Arte galeria hau Alberto Ramirez soraluzetarrak sortu eta bultzatu du, Oreka Art izenarekin hasieran, eta Almacén de arte Oreka Art gero.

    2009ko uztailean zabaldu zuen lehen aldiz, egoitza Gabolats kaleko 28 zenbakian zuela (Banderakoa etxea). Etxeko bi planta hartzen zituen: beheko solairua eta sotoa.

    Asmo bikoitza zuen, Soraluzera arte mugimenduak ekarri eta Soraluze arte bideetan jarri. Laguntza ere izan zuen, batez ere Soraluzeko Udalak, Soraluce Koop.E.-k eta Kutxak emandakoa. Hala ere, zailtasun ekonomikoak zirela eta, bi urte geroago Oreka Art galeriak ateak itxi behar izan zituen, 2011/10/14an hain zuzen. Azken erakusketa Sara Beiztegi azkoitiarrarena izan zen.

    Hamar urte beranduago, 2021ko martxoan hain zuzen, bigarren aldiz zabaldu zuen, Almacén de arte Oreka Art izenarekin[1]. Areto berria Gabolats 9-11ko behean dago.


    Oreka Art galeria: Udane Juaristiren erakusketa (2010)

    Lehen aldiko erakusketak (2009-2011)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Zabalik egon zen bi urte horietan 25 erakusketa antolatu zituen. Gehienak hementxe daude jasota:

    • 2009/07. Alberto Ramirez. Margoak eta eskulturak
    • 2009/10. Klemen Corredera. Basamortuko Loreak (argazkiak)
    • 2009/10. Arturo Andrade. Eskultura
    • 2009/11. Aitor Etxeberria
    • 2009/12. Jesus Churruca. Pintura figuratiboa
    • 2010/01. Jean Claude
    • 2010/02. Victor Arrizabalaga. Pop art
    • 2010/04. Xabier de Zerio. Eskultura
    • 2010/05. Keixeta (Jesus Aguirre Garate). Margoak
    • 2010/06. Luis Lascurain. Margoak
    • 2010/07. Barbara Stammel. Pintura
    • 2010/09. Udane Juaristi
    • 2010/10. Laia Bedós
    • 2010/10. Ralph Horton
    • 2010/12. Juan Manuel Arruabarrena
    • 2011/01. Diego Moyua. Esencia femenina
    • 2011/02. Juan José Altuna
    • 2011/03. Juan Ayesta
    • 2011/03. Bingen de Pedro. Luz oculta
    • 2011/04. Rikardo Azkagorta. Manipulado (akuarelak)
    • 2011/05. Aitor Sarasqueta. Batetik bestera
    • 2011/07. Usoa Zumeta. Serigrafiak
    • 2011/10. Sara Beiztegi


    Bigarren aldiko erakusketak (2021>>>)

    Oharra:Ahal izan denean, argazkiak erakusketei dagozkie; baina ez kasu guztietan.

    2021.eko udaberrian atzera zabaldu zenetik, erakusketa gehienak hemen daude jasoa (azkenak falta daitezke):

    Data Artista Irudia
    2021/03 Askoren artean
    Emakumeari omenaldia
    Oreka Art. Emakumeari omenaldia. Erakuslehioa (Nerea Isasti 2021).jpg
    2021/06 Julio Mendikute
    Baso Isila
    Oreka Art. Julio Mendikute (Egoitz Unamuno 2021).jpg
    2021/07 Juan Ayesta
    Margolanak
    Oreka Art. Juan Ayesta. Iragarkia (2021).jpg
    2021/09 Juan Manuel Arruabarrena
    Diàlogos ìntimos
    Oreka Art. Juan Manuel Arruabarrena. Erakusketa (Egoitz Unamuno 2021).jpg
    2021/10 Vicente Iriondo
    Aztarnak
    Oreka Art. Vicente Iriondo. Erakuslehioa (Egoitz Unamuno 2021).jpg
    2021/11 Manolo Oyonarte (Manuel Ortega Oyonarte)
    Pensando lo impensable
    Oreka Art. Manolo Oyonarte (Egoitz Unamuno 2021).jpg
    2022/01 Keixeta (Jesus Aguirre Garate)
    Konfinatuak
    Oreka Art. Keixeta (Egoitz Unamuno 2022).jpg
    2022/02 Xabier Egaña
    Begiz begi/ Cara a cara
    Oreka Art. Xabier Egaña. Iragarkia (2022).jpg
    2022/03 Victor Arrizabalaga
    Hitzen txokoa
    Gehiago jakiteko, sakatu hemen
    Oreka Art. Victor Arrizabalaga. Iragarkia (2022).jpg
    2022/04 Jon Errazu
    Paisaiak
    Oreka Art. Jon Errazu. Iragarkia (2022).jpg
    2022/05 Rafael Peñalver
    Diskursoari gorazarre
    Oreka Art. Rafael Peñalver (2022).jpg


    Erreferentziak

    1. Oreka Art se estrena con un homenaje a la mujer. Nerea Isasti (Diario Vasco 2021/03/21).