«Sagar-errekako ur jauzia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    t (Sorapedia wikilariak «Ur-jauzia (eu)» orria «Sagar-errekako ur-jauzia (eu)» izenera aldatu du)
    No edit summary
    34. lerroa: 34. lerroa:
    Iluntzeko albistegian eman zuten, eguraldia atalean, Andoni Aizpuruak komentatuta: ''Badirudi Amazonas dela, baina ez, Euskal Herria da.''
    Iluntzeko albistegian eman zuten, eguraldia atalean, Andoni Aizpuruak komentatuta: ''Badirudi Amazonas dela, baina ez, Euskal Herria da.''


    {| class="wikitable" align="center"  
     
    {| class="wikitable" style="margin:auto; text-align:left"
    |-
    |-
    | style="background: silver" | <youtube> waEQy03roC4 </youtube>
    | <youtube right width="800"> waEQy03roC4 </youtube>
    |-
    | ETB1ko Gaur egun. Eguraldia (2019/11/11)
    |}
    |}



    19:06, 8 abendua 2020(e)ko berrikuspena

    Ur-jauzia (J. Galarraga 2017)

    Sagar-errekako ur-jauzia, izenak esaten duenez, Sagar-errekan bertan dago, Deba ibaitik 1.250 bat metrotara. Gaztelaniaz la catarata ere esaten zaio.

    Gaur egun erreka osoari Sagar-erreka esaten bazaio ere, garai batean bi zati ondo bereiztuta ziren: Olakorta goiko zatian eta Sagar-erreka behekoa. Bien bitartean, bi zatiak bereizten, ur-jauzia dago.

    Sagar-errekakoa ur-jauzi handia da, segur aski eskualde osoan parerik ez duena. Errekak ur handia daroanean ikusgarria izaten da.


    Kokapena

    Bertara heltzeko, Igaraten Sagar-errekako errepidea hartu eta 1.300 bat metrotara, gure ezkerrean, ur-jauzia agertuko da.

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Inguruan

    Ur-jauzia baino berrehun metro beherago Mutxaneko putzua dago, Mutxaneko gunearen ondoan (presa, erretena, burdinola eta etxe zaharra).

    500 metro gorago, berriz, Soraluze eta Bergarako muga dago. Eta handik gora Sagar-errekako presa, garai batean Eibar urez hornitzen zuena.


    Gaur egun albistegia

    2019ko azaroak 11an, Euskal Telebistako euskal katean, Sagar-errekako ur-jauziaren bideoa agertu zen.

    Aurreko egunetan euri handiak eginda, Sagar-errekak ur handiak zekartzan eta ur-jauzia ikusgarri zegoen. Bittor Murguzurrek grabatu zuen, eta Euskal Telebistara bidali zuen.

    Iluntzeko albistegian eman zuten, eguraldia atalean, Andoni Aizpuruak komentatuta: Badirudi Amazonas dela, baina ez, Euskal Herria da.


    ETB1ko Gaur egun. Eguraldia (2019/11/11)


    Erreferentziak