«Sagar-errekako ur jauzia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    42. lerroa: 42. lerroa:




    ==''Harago joan gabe'' atala==
    ==''Harago joan gabe''. Atala==
    2020 urtean Juan Antonio Palacios argazkilari eibartarrak bideo saila hasi zuen, inguruko toki polit eta kuttunenak erakusteko asmoz.
    2020 urtean Juan Antonio Palacios argazkilari eibartarrak bideo saila hasi zuen, YouTubeko bere kanalean, inguruko toki polit eta kuttunenak erakusteko asmoz.


    Lehen atala Soraluzeko Sagar-errekari buruzkoa izan zen, azken minutuan Sagar-errekako ur-jauzia agertzen dela.
    Lehen atala Soraluzeko Sagar-errekari buruzkoa izan zen, azken minutuan Sagar-errekako ur-jauzia agertzen dela.

    19:18, 8 abendua 2020(e)ko berrikuspena

    Ur-jauzia (J. Galarraga 2017)

    Sagar-errekako ur-jauzia, izenak esaten duenez, Sagar-errekan bertan dago, Deba ibaitik 1.250 bat metrotara. Gaztelaniaz la catarata ere esaten zaio.

    Gaur egun erreka osoari Sagar-erreka esaten bazaio ere, garai batean bi zati ondo bereiztuta ziren: Olakorta goiko zatian eta Sagar-erreka behekoa. Bien bitartean, bi zatiak bereizten, ur-jauzia dago.

    Sagar-errekakoa ur-jauzi handia da, segur aski eskualde osoan parerik ez duena. Errekak ur handia daroanean ikusgarria izaten da.


    Kokapena

    Bertara heltzeko, Igaraten Sagar-errekako errepidea hartu eta 1.300 bat metrotara, gure ezkerrean, ur-jauzia agertuko da.

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Inguruan

    Ur-jauzia baino berrehun metro beherago Mutxaneko putzua dago, Mutxaneko gunearen ondoan (presa, erretena, burdinola eta etxe zaharra).

    500 metro gorago, berriz, Soraluze eta Bergarako muga dago. Eta handik gora Sagar-errekako presa, garai batean Eibar urez hornitzen zuena.


    Gaur egun albistegia

    2019ko azaroak 11an, Euskal Telebistako euskal katean, Sagar-errekako ur-jauziaren bideoa agertu zen.

    Aurreko egunetan euri handiak eginda, Sagar-errekak ur handiak zekartzan eta ur-jauzia ikusgarri zegoen. Bittor Murguzurrek grabatu zuen, eta Euskal Telebistara bidali zuen.

    Iluntzeko albistegian eman zuten, eguraldia atalean, Andoni Aizpuruak komentatuta: Badirudi Amazonas dela, baina ez, Euskal Herria da.

    ETB1ko Gaur egun. Eguraldia (Bittor Murguzur 2019/11/11)


    Harago joan gabe. Atala

    2020 urtean Juan Antonio Palacios argazkilari eibartarrak bideo saila hasi zuen, YouTubeko bere kanalean, inguruko toki polit eta kuttunenak erakusteko asmoz.

    Lehen atala Soraluzeko Sagar-errekari buruzkoa izan zen, azken minutuan Sagar-errekako ur-jauzia agertzen dela.

    Harago joan gabe: Sagar-erreka. Juan Antonio Palacios (2020)


    Erreferentziak