«San Ignacio musika banda (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    5. lerroa: 5. lerroa:
    ''Círculo Carlista''n ez zen dantzarik egoten, pekatua zelako. Liberalean, berriz, bai; batez ere ihauterietan.
    ''Círculo Carlista''n ez zen dantzarik egoten, pekatua zelako. Liberalean, berriz, bai; batez ere ihauterietan.


    Gerra ostean ''San Ignacio'' musika banda geratu zen bakarrik, ''Paz y Labor'' desegin zelako.
    Gerra ostean ''San Ignacio'' musika banda geratu zen bakarrik, ''Paz y Labor'' desegin zutelako.


    [[Fitxategi: San_Ignacio_musika_banda_01.jpg | center | thumb | 800 px | Atzeko ilaran, ezkerretik hasita, Laureano Tejerua (4), Biribitxonekua (5) eta Plácido Oregui (6). Erdiko ilaran, berriz, Perikillua (1), Arteta (2), Toribio (3), Simón Artolazábal (6), Majonekua (7) eta Fausto Aristi (8). <br> Aurreko ilaran, makurtuta, Jose Mari Ucín (1), Ermu (2), Maiztegui (3), Larrañaga (4), botikako Mari Carmenen aitxa (5) eta eskuman zutik Perico Artolazábal.]]
    [[Fitxategi: San_Ignacio_musika_banda_01.jpg | center | thumb | 800 px | Atzeko ilaran, ezkerretik hasita, Laureano Tejerua (4), Biribitxonekua (5) eta Plácido Oregui (6). Erdiko ilaran, berriz, Perikillua (1), Arteta (2), Toribio (3), Simón Artolazábal (6), Majonekua (7) eta Fausto Aristi (8). <br> Aurreko ilaran, makurtuta, Jose Mari Ucín (1), Ermu (2), Maiztegui (3), Larrañaga (4), botikako Mari Carmenen aitxa (5) eta eskuman zutik Perico Artolazábal.]]

    22:23, 9 maiatza 2020(e)ko berrikuspena

    Gerra aurrean Soraluzen bi musika-banda zeuden, San Ignacio eta Paz y Labor.

    San Ignacio musika banda karlistena zen, eta igandetan musika jotzen zuen, Círculo Carlista bere egoitzan (gaur egun Bolia taberna dagoen tokian)

    Círculo Carlistan ez zen dantzarik egoten, pekatua zelako. Liberalean, berriz, bai; batez ere ihauterietan.

    Gerra ostean San Ignacio musika banda geratu zen bakarrik, Paz y Labor desegin zutelako.

    Atzeko ilaran, ezkerretik hasita, Laureano Tejerua (4), Biribitxonekua (5) eta Plácido Oregui (6). Erdiko ilaran, berriz, Perikillua (1), Arteta (2), Toribio (3), Simón Artolazábal (6), Majonekua (7) eta Fausto Aristi (8).
    Aurreko ilaran, makurtuta, Jose Mari Ucín (1), Ermu (2), Maiztegui (3), Larrañaga (4), botikako Mari Carmenen aitxa (5) eta eskuman zutik Perico Artolazábal.


    Eibarko jaietan

    Juan San Martin-ek Zirikadak liburuan jasoa:

    XI. PLAENTXIA'KO MUSIKAKO BANDIA
    Sanjuanak eltzen diranian, Eibar'ko jaiak dirala-ta, erriko musikerueri be jai emoten detse, eurak pe erriko jaiekin aprobetxau deitian; eta erbesteko musikuak ekartzen dira. Kanpoko banda orren tartian Plaentxia'kua be urtero ekartzen da. Bandarik zelebriena izanda nola ez ekarri, orixe bai; Eibar'ko erria, jaietan, ez dago Plaentxia'ko musikako banda barik pasatzeko, ez orixe.
    Plaentxiar musikalariak, Eibar'en dabien famaz beintzat, Euterpe ta Bako'ren lagun maitaliak dira, eta musikia joten diarduen artian izaten dituen deskantzuetan zaliak dira txurrutari emoten, ta iñoiz, azken ordurako «atal»[1] makalak arrapatzen dituez; euren zuzendari edo diretoriak amaika zeregin izaten dau eurak zaindu eziñik. Ta, ez ori bakarrik, musikiak pe azkenerako ala-alakuak urtetzen dau; baña, plaentxiatarreri ez esan olakorik, euren ustez Eibar'tik pasatzen danik bandarik onena da; orretarako agiririk onena, eibartarrak ez dakiela berak barik pasatzen erriko jaiak; bai, eurak eta Estella'ko dultzaineruak.
    Urte baten, Plaentxia'ko diretoriak deitu zetsan Eibar'kuari, esanaz:
    —I, esaidak aurtengo jaietan ze piezatzuek jotia nai dozuezen.
    Ori entzun da nornaik pentsauko leuke gutxienez Filadelfiako orkestiak besteko repertorioa zeukela.
    Eibar'ko diretoriak onela erantzun ei zetsan:
    —Ara, piezak nai dozuezenak jo zeikiez, baña gauza bat bakarrik eskatzen detsuet: joten dozuena joten dozuela, danok batera amaitzia.
    Biribiltxonekua (2), Esteban Oregui (3), Placido Oregui (4), Jesús Galarraga (5) eta Laureano Tejerua (8). Aurreko ilaran, berriz, Perikilua (2), Jose Mari Ucín (4), Arsenio Maiztegui (5), Simón Artolazábal (7), Miguel Larrañaga "Aixpua" (12) eta Ermu Txikixa (13).
    Aurrekaldean, makurtuta bomboarekin, José Ramón Oregui.


    Irudiak

    (handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Erreferentziak

    1. «Atal», mozkorra esateko.