Sorgiñak (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Sorginak
    Egilea/k Ander Ezenarro Urzelai
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Gerardo Ezenarro
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Haratuzte honetan
    Plazentziako plazan
    sorginen akelarrea
    preziso egin behar zan
    erregean agindua
    antzinatikan zan
    sorgin danak hementxe
    egiteko dantzan.
    (leloa)
    Galdara hortan daukaguz
    deabru ahaltsuak
    horiek dira erregen
    zaindari zintzoak
    jupa jupa
    jupa zanpantzara
    ospatu dezagun
    gaurko akelarra
    gaurko akelarra.
    Izugarriak dira
    gure ahaltsunak
    ollo beltz honek dira
    sorginen lagunak
    onen arrautzak dute
    indar ezagunak
    sorgin bihurtzeko
    aguro pertsonak.
    Sapo suge ta lupu
    ta satandereak
    horiek dira sorginen
    betiko adiskideak
    kolkuetan sartuta
    beneno piztiak
    horiek ematen digu
    birtute guztiak
    Zugarramurditikan
    Plazentziara aidean
    sorgin danak etorri
    garade gabean
    giltz zulotik sartuta
    txindurri antzean
    zanpatzaren aginduz
    gabiltza danean.
    Jostarratz ontzietan
    daukaguzen gantzak
    eragiten dizkiguz
    gaiztakeri beltzak
    ganadu ta pertsonen
    guk sorturik gaitzak
    medikuak alperrik
    osatzen dabiltzaz.
    Sorginetan bagera
    emakume zaharrak
    sorgin sartu berriak
    neskatza ederrak
    mutil gazte lirainak
    ta gizon azkarrak
    danerakoak dauzka
    gure zanpantzarrak.
    Gure ibilera
    beti da gabean
    ondoren ikusten
    degu ilun ilunean
    eguzkiaren printzak
    irtetzen direnean
    dana utzitzen degu
    dagon dagonean.
    Sorginak ez gerade
    txarrak guztientzat
    baizik onak gerade
    gure onginentzat
    osasun ta bakea
    nahi duenak beretzat
    dirua guri emanda
    kentzen dira gaitzak.


    Azalpenak

    Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Zapatariak.

    Letra Gerardo Ezenarro semeak jaso zuen, eta Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu. Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.


    Erreferentziak