Sorgiñak (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Izenburua Sorgiñak Aratusteko Konpartza
Egilea/k Ander Ezenarro Urzelai
Hizkuntza Euskaraz
Iturria Gerardo Ezenarro
Partitura sakatu hemen
Entzuteko sakatu hemen


Letra

1

Aratuste onetan
Plazentziako plazan
sorgiñen akelarra
presiso ein biar zan
Erregian agindua
antxiñatikan zan

sorgin danak ementxe
egiteko dantzan. (bis)

ISTRIBILLUA edo LELOA

Galdara ortan daukaguz
deabru altzuak
oyek dira erregen
zaindari zintzoak

Jupa jupa jupa
Sanpantzarra
ospatu dezagun
gure akelarra
gure akelarra.

2

Izugarriyak dira
gure altasunak
ollo beltz onek dira
sorgiñen lagunak
onen arrautzak dute
indar ezagunak

sorgin biurtutzeko
aguro personak. (bis)

3

Sapo suba ta lupu
ta santanderiak
oyek dira sorgiñen
betiko aizkidiak
kolkuetan sartuta
beneno pistiyak

oyek ematen digu
birtute guziyak. (bis)

4

Zugarramunditikan
Plazentziara aidian
sorgiñ danak etorri
gerade gabian
giltz zulotik sartuta
txindurri antzian

Sanpantzarren agindu
gabiltza danian. (bis)

5

Jostorraz ontzietan
daukaguzen autsak
eragiten dizkiguz
gaiztakeri baltzak
ganadu ta personen
guk sorturik gaitzak

medikuak alperrik
oratzen dabiltza. (bis)

6

Sorgiñetan bagera
emakume zarrak
sorgin sartu berriyak
neskatxa ederrak
mutil gazte lirañak
ta gizon azkarrak

danerakuak dauzka
gure Sanpantzarrak. (bis)

7

Gure ibilleria
beti da gabian
onduen ikusten degu
illun illunian
eguzkiaren printzak
irtetzen diranian

dana utzitzen degu
dagon dagonian. (bis)

8

Sorgiñak ez gerade
txarrak guztientzat
baizik onak gerade
gure ongiñentzat
osasun ta bakia
nai duenak beretzat

dirua guri emanda
kentzen dira gaitzak. (bis)


Azalpenak

Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Zapatariak.

Letra Gerardo Ezenarro semeak jaso zuen, eta Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu. Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.


Erreferentziak