Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Letra
|
|
|
1
Pasatu dan urtian gure balli onetan
sorgiñak ez digute iñoiz utsi lotan Ja ja jai
Zarrak eta gaztiak sarturik matasan
horrela ibiltzen dira erreka eta plazan. (bis)
|
ISTRIBILLUA edo LELOA
Ju ju ju jupa zapi zuzena ju ju ju jupa jupa beti
jupa Mikela Antoni jupa sanpansarri
sorgiñen errege da akelarren jarri
jupa esanaz dago beti bizi bedi.
|
2
Ogeita bost serore eta bosteun Mari
denbora gutxi onetan sartu dira sorgin Ja ja jai.
Ollo beltz onek daki nola diran egin
milagro au bakarrik emakume oyekin. (bis)
|
3
Ollo beltz ederronek daukan birtutia
emakume zar danak sorgiñ biurtzia Ja ja jai.
Kara kara egindu onek arrautzia
berua dagon arte gaizki da ikutzia. (bis)
|
4
Iya bada sanpansar zuk dezun kargua
gaixo edukitzeko erri ingurua Ja ja jai.
Lumazko burukuak dauka milagrua
penaz konsumitzeko guri medikua. (bis)
|
|
Azalpenak
Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Zapatariak.
Letra Gerardo Ezenarro semeak jaso zuen, eta Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu. Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.
Erreferentziak