Sorgiñena (eu)

    From Sorapedia
    Izenburua Sorgiñena
    Egilea/k Ander Ezenarro Urzelai
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Gerardo Ezenarro
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    1

    Pasatu dan urtian
    gure balli onetan
    sorgiñak ez digute
    iñoiz utsi lotan
    Ja ja jai

    Zarrak eta gaztiak
    sarturik matasan
    horrela ibiltzen dira
    erreka eta plazan. (bis)

    ISTRIBILLUA edo LELOA

    Ju ju ju jupa zapi zuzena
    ju ju ju jupa jupa beti
    jupa Mikela Antoni
    jupa sanpansarri

    sorgiñen errege da
    akelarren jarri
    jupa esanaz dago
    beti bizi bedi.

    2

    Ogeita bost serore
    eta bosteun Mari
    denbora gutxi onetan
    sartu dira sorgin
    Ja ja jai.

    Ollo beltz onek daki
    nola diran egin
    milagro au bakarrik
    emakume oyekin. (bis)

    3

    Ollo beltz ederronek
    daukan birtutia
    emakume zar danak
    sorgiñ biurtzia
    Ja ja jai.

    Kara kara egindu
    onek arrautzia
    berua dagon arte
    gaizki da ikutzia. (bis)

    4

    Iya bada sanpansar
    zuk dezun kargua
    gaixo edukitzeko
    erri ingurua
    Ja ja jai.

    Lumazko burukuak
    dauka milagrua
    penaz konsumitzeko
    guri medikua. (bis)


    Azalpenak

    Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Zapatariak.

    Letra Gerardo Ezenarro semeak jaso zuen, eta Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu. Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.


    Erreferentziak