Arribiribilletako eskuhartzea (eu)

    From Sorapedia
    Izenburua Arribiribilleta (Elgoibar-Bergara) monumentu megalitikoko eskuhartzea. Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Egilea/k Manu Ceberio & Jesus Tapia
    Aldizkaria Aranzadiana
    Data 2012
    Orriak 123-124
    Hizkuntza euskaraz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    XXI mende hasieran Soraluzek, Bergara eta Elgoibarrekin batera, Arbasoak egitasmoa abiatu zuen. Helburua Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa balioan jartzea da.

    Azterketa lanak Arribiribilletarekin hasi ziren. Bai Barandiaranek aurretik (1.921 urtean) eta Jesus Altunak gero (2.002) trikuharritzat jo zuten: harria ganbararen estalkia izango zen, eta alboan zeuden beste harkaitzak hormak.

    Egindako azterketak hiru gauza erakutsi zituen. Alde batetik, balizko horma horiek azaleratutako basaltoak zirela; hau da, harri naturalak. Bestetik, mendigaineko esparru guzti horretan lur geruza oso mehea da, baina harri handiaren ondoren lurraz betetako zuloa topa zuten, bertan zutik sartuta egon zen seinale; gainera, harri handiaren azpian zegoen harkaitzaren ertzak apurtuta zeuden, harria erortzerakoan puskatuta edo.

    Zantzu hauek kontutan hartuta, Arribiribilleta zutarria edo menhirra dela ondorioztatu zuten, eta ez trikuharria.


    Irudiak

    (handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Erreferentziak