Baserriko ezkontza (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Izenburua Baserriko ezkontza
Egilea/k Ander Ezenarro Urzelai
Hizkuntza Euskaraz
Iturria Gerardo Ezenarro
Partitura sakatu hemen
Entzuteko sakatu hemen


Letra

Txikitatikan Josek
auzoko alabari
maitasun txit berua
zizkion ekarri.
Gero aunditutzera
ez zan ostu hori
beregandu zuen arte
biyotzeko Mari. (bis)


(leloa)
Atozte atozte onuntza
ikusi dezagun ezkontza
ezteguetara nai bada etorri
lenengo zabaldu boltza.


Amak esaten diyo
askotan Joseri
mutil zertarako duk
neska pobre hori.
Nik billatuak zeukak
dirua ugari
ez dek ederra baino
artu biardek hori. (bis)


Ama ez neri esan
orrelako itzik
ez naiz ni ezkonduko
maitiakin ezik.
Neska zar aberatzak
obeto du etzi
nayago dut emazte
Mari hartu hutsik. (bis)


Mari neska ona da
gañera ederra
pobria izatea
dadukan okerra.
Daki Josek diyola
maitasun ziurra
aman jardunagatik
ez dio ardura. (bis)


Azkenerako etzi
dute gurasoak
damututa alperrik
eindako pausuak.
Aratuste onetan
dira ezteguak
Jose eta Maria
ezkontzera duaz. (bis)


Mariak arrigua
pobria izanarren
ikusi ezazute
zer txukun dakarren.
Makiñatxo bat tresna
diranak biarren
Hau orrela gertatzen
ez da egon erren. (bis)


Aratusteko jayak
arturik eroso
jendiak dantzauko du
dultzainan airoso
ezkontza aberatzak
danak dira oso
Jose eta Maria
bizi gozo gozo. (bis)


Azalpenak

Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Zapatariak.

Letra Gerardo Ezenarro semeak jaso zuen, eta Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu. Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.


Sorolanetan Arritxa baserrian (Indalecio Ojanguren 1949)


Erreferentziak