Beschryving van Biscaayen (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Beschryving van Biscaayen
Egilea Pieter van der Aa
Urtea 1707
Hiria Leyden
Tamaina 11.0 x 14,6 cm (grabatua)
14,7 x 19.0 cm (orria)
Beschryving van Biscaayen (Pieter van der AA 1707).jpg


Nouvelle Carte de Biscaie avec les grands chemins

Mapa zertan den

Lamina hau Beschryving van Spajen en Portugal (Espainia eta Portugaleko kutiziak) liburuan agertzen da, 26. lamina hain zuzen. Zuri beltzean dago. Herri eta hiriez gain, mapa honek bide nagusiak ere marrazten ditu.

Liburu berak Novissima et accuratissima tabula Regnorum Hispaniae et Portugalliae mapa ere dakar, Soraluze modu nabarmenean erakusten duela.

Herbeheretako argitalpena 1707 urtean agertu zen, eta urte berean frantsesez argitaratu zuten. Arrakastatsua izan zenez, 1715 eta 1741 berriro argitaratu zuten, frantsesez hauek ere.


Soraluzeri buruzkoak

Soraluze (Placentia) ez da nabarmentzen letra tipo eta tamainaz, baina komunikazio gune garrantzitsu moduan agertzen da.

Alde batetik bide nagusia dago, Gatzagatik Debarainokoa, Arrasate, Bergara eta Elgoibarretik pasatzen. Gainera, beste hiru errepide irtetzen dira Soraluzetik: Elorriokoa (Udalatik), Tolosakoa (Azpeitiatik) eta Donostiakoa (Zestoatik).


Bitxikeriak

Aurreko argitalpenean maparen izenburua Beschryving van Biscaayen bazen ere (Bizkaiko kutiziak), frantsesezkoan Nouvelle Carte de Biscaie avec les grands chemins moduan agertu zen (Bizkaiko mapa berria bide nagusiekin).

Mendebaldetik Bizkaia Santillanako Asturiaraino heltzen da; hau da, Torrelavega eta Saja ibairaino. Letra larriz dago, hiru zatitan banatua: Bizkaia bera, Gipuzkoa eta Araba. Gaztelak (Castella Vetus) Arabako Errioxa hartzen du.


Erreferentziak