Les delices de l'Espagne (eu)

    Sorapediatik
    Les delices de l'Espagne
    Les delices de la Espagne. Azala.jpg
    Egilea Juan Álvarez de Colmenar
    Hizkuntza Frantsesera
    Urtea 1707
    Argitaletxea Pieter Van der Aa Inprimategia
    Hiria Leiden


    Izenburu osoa

    Beschryving van Spanjen en Portugal / Les delices de l'Espagne et du Portugal

    España eta Portugaleko kutixiak


    Liburua zertan den

    Españako eta Portugaleko azalpena, lau tomotan.

    Aurreko argitalpena 1707 urtekoa izan zen, Beschryving van Spanjen en Portugal izenburuarekin. Bertan Beschryving van Biscaayen eta Novissima et accuratissima tabula Regnorum Hispaniae et Portugalliae laminak daude. Argitaratzailea Pierre edo Pieter Van der Aa (Leiden 1659-1733) editore eta geografoa izan zen.

    Urte berean frantsesez argitaratu zuten, Les delices de Espagne et du Portugal izenez. Oso arrakastatsua izan zenez, frantsesezkoa beste bi aldiz inprimatu zuten, 1715 eta 1741 urteetan, hain zuzen.

    Itxura denez, Juan Álvarez de Colmenar ezizena da; benetako egilea idazle eta bidaiari frantsesa izan zen.


    Soraluzeri buruzkoak

    (87. orrialdea)

    Arrasatetik hiru legoatara Soraluze hiribildua dago, Markina ballaran eta Deba ibaiaren ertzean: oso kokapen atsegina du. Bertan gerrarako tresna mota guztiak egiten dira.

    Aipamen hau, ia hitzez hitz, 1759. urteko beste liburu batean agertzen da, Le grand dictionnaire historique (Mre Louis Moreri).


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak