Descripción de las Fábricas de Armas (eu)

    From Sorapedia
    Descripción de las Fábricas de Armas
    Descripción de las Fábricas de Armas. Azala.jpg
    Egilea Joseph Tomas del Hierro
    Hizkuntza Castellano
    Urtea 1785
    Argitaletxea
    Hiria Granada


    Izenburu osoa

    Descripción de las Fábricas de Armas de Plazencia y las defensivas que hubo en Egui y que fueron trasladadas a Tolosa

    Soraluzeko Arma Lantegien azalpena, eta Eugin izan zirenena, gero Tolosara aldatuak


    Liburua zertan den

    Eskuizkribua 27 ataletan dago antolatuta: hogei Soraluzeko Lantegiei dagozkie, eta beste zazpiak Eugi eta Tolosakoari.

    Soraluzeko lantegiei buruzko alde guztiak lantzen ditu, orduko egoera zein aurreko mendeetakoak: produktua, prozesua, prezioak, antolamendua, higiezinak...

    1. Preliminar
    2. Descripción de la Villa de Placencia
    3. Establecimiento de la Fabrica de Armas en Placencia
    4. Reximen y Gobierno obserbado en esta Fabrica desde el año de 1576
    5. Claves de Armas de fuego que se construian en la Fabrica desde su ericcion
    6. Metodo que se seguia en el acopio de estas Armas
    7. Ynstrucciones que mediaron para la construcción de Armas de Fuego, e Ynstrumentos de Gastadores, hasta el presente siglo
    8. Edificios propios de S.M. asi en esta Villa como en otras anexas a la Fabrica de Armas de Fuego
    9. Exempciones conque S.M. hondro a los artifices de esta Real Fabrica
    10. Metodo en conduzir las Armas a sus Destinos
    11. Prezios de las Armas e Ynstrumentos de Gastadores en el siglo anterior
    12. Reximen y Gobierno obserbado en esta Real Fabrica en el presente siglo
    13. Ynstrucciones de fabrica desde principios de este siglo hasta el dia de la fecha (Ynstrucción del Araciel)
    14. Prezios de las Armas e Ynstrumentos de Gastadores desde el año de 1704 hasta el año de 1789 que alcanza la ultima contrata
    15. Gobierno de esta Real Fabrica estando por Asiento
    16. Estado actual de esta Real Fabrica
    17. Discurso que mira al fomento de la Fabrica
    18. Piezas de que se compone el Fusil, Carabina y Pistola, y el material que para cada una se necesita
    19. Tareas regulares u ordinarias de los maestros y asentistas en las Piezas que componen las Armas de fuego e Ynstrumentos de Gastadores. Lo que por ellas se satisfaze la Real Compañia de Caracas y utilidad que les produze su trabajo
    20. Estado que demuestra el costo de esta Fabrica en todo el año anterior de 1784 y la utilidad que de ellas resulto del Asiento
    21. Real Fabrica de armas defensibas establecida en el Lugar de Egui
    22. Translacion de la Fabrica de armas defensibas a la villa de Tolosa
    23. Orden conque se establecio la Fabrica de armas defensibas en la villa de Tolosa
    24. Producto que daba la fabrica de Armas en Tolosa
    25. Costo que tenían cada Cuerpo de Armas defensibas y de que Piezas constaban
    26. Competencias de Jurisdiccion entre la Fabrica y la Justicia de la villa de Tolosa
    27. Cesó la labor de las Armas defensibas y continuaron las ofensibas

    Eskuizkribu honekin batera beste agiri batzuk gordetzen dira, horietako bat Soraluzeko Arma Lantegiekin zerikusia duena: 1784. urtean Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiak emandako armen eta lanabesen zerrendak, prezio eta kosteak...


    Pedro López de Lerena
    Juan Francisco de Saavedra y Sangronís

    Historia

    Liburu hau ez zen inoiz argitaratu, baina 116 orrialdeko eskuizkribua gordetzen da, Granadan, Teologia Fakultatearen Artxibo Historikoan.

    1774. urte hasieran Joseph Tomas del Hierro kontularia[1] Soraluzeko Erret Lantegira heldu zen. Itxura denez, artxiboan egundoko anabasa topa zuenez, inbentarioa egitea proposatu zuen (1774/07/06), eta onartu zioten.

    Bildutako material guztia erabiliz, 1784.eko martxoak 27an Soraluzeko Joseph Tomas del Hierro kontulariak Pedro López de Lerena[2] Ogasun eta Gerraren ministroari azterketa hau agindu zion, eta azken honek onartu.

    1785.eko maiatzak 26an Joseph Tomas del Hierro jaunak eskuizkribua bukatu omen zuen, eta Pedro López de Lerena jaunari zein bere idazkariari eskaini zien.

    Urteetara eskuizkribua Juan Francisco de Saavedra y Sangronís[3] jaunaren eskuetara pasa omen zen, eta honek bere liburutegian gorde zuen. Estatu Batuen independentzia gerra garaian errege-komisario ahalguztiduna izana zen, gerora ere karrera politiko oparoa egin zuela: Espainiako Independentzia Gerra garaian Espainia zein Indietako Batzorde Gorenaren lehendakaria eta errege-ordea izatera heldu zen.

    Sevillan hil ondoren (1819), familiak Granadako josulagunei eman zien liburutegia, tartean Joseph Tomas del Hierroren eskuizkribua zela. 1975tik Teologia Fakultatearen Artxibo Historikoan gordetzen da.


    Erreferentziak

    Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.

    1. Contralor. Garai batean diru-zaintzalea, kontu-ikuskaria, kontroladorea...
    2. Pedro López de Lerena. Wikipedia (gazteleraz).
    3. Juan Francisco de Saavedra y Sangronís. Wikipedia (gazteleraz).