Euskal portua grabatua (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Euskal portua (puerto vasco)
Soraluze. Euskal portua (Ignacio Zuloaga).jpg
Estiloa
Mendea XX
Kokapena Baltegieta kalea
Mota Grabatua/ aguafuertea


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)

Azalpena eta historia

Ignacio Zuloaga eibartarrak (1870-1945) grabatu hau egin zuenean, Puerto (portua) edo Puerto vasco (euskal portua) izendatu zuen.

Enrique Lafuente Ferrari adituak, Ignacio Zuloagaren ikertzaile amorratua, zera aitortu zuen, euskal kosta osoa korritu zuela portu honen bila, eta ez zuela topatu; beraz, asmatutakoa behar zuela.

1975 urtean, Bilboko Artes Gráficas Grijelmo etxeak urteko egutegia egin era zabaldu zuen, Ignacio Zuloagaren lau grabatuekin, horietako bat honako hau.

Egutegia, nolabait Soraluzera heldu zen eta Miguel Olaizolak ezagutu omen zuen: "Hau Otolanekua dok!". Banco Guipuzcoano-ren parean jarri eta egiaztatu zuten Intxaurdieta etxea zela.

Gerora Ramiro Larrañagak zabaldu zuen euskal portu hori Soraluzen bertan zegoela, eta grabatuan agertzen diren portu-etxeak Baltegieta kalekoak direla. Halaxe erakusten dute Juan San Martinen irudiak (Ignacio Zuloagaren moduan, eibartarra hau ere).


Datu teknikoak

Ignacio Zuloagak aguafuerte eta punta lehorraren teknikak erabili zituen.

Plantxaren (irudiaren) neurriak 34,0 x 38,8 zm dira, eta paperarenak 59,0 x 52,5 zm.

Bere sasoian grabatuaren 75 kopiak egin ziren, Guarro papera erabiliz. Banan banan markatuta daude, zenbakiarekin eta artistaten sigiluarekin.


Erreferentziak