Ezoziako Andramariaren kondaira (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search

Kondaira honek Ezoziako santutegiaren jatorria azaltzen du. Jose Migel Barandiaranek 1921. urtean jaso zuen, Soraluzeko Carlos Orueta-k kontatuta.

Soraluzeko euskaraz

Oiñ dala urte asko, milla urtiak akaso, Irigoin'go gizon bateri urte otxan Ama Birginak eta eza otxan eitxeko eliza bat Irigoin'go soguetan.

Gizon ori azi i zan toki on baten bila, baña Arritxa sogua begitxandu jakon paraje garbixa ta laua. Laguneri esan i otxan, da, danak konprome eresela, eki otxen biarrian Arritxa'ko soguan.

Egunaz eitxen ebena, gabian apurtuta topatzen i eben, da gainera arri ta ol gustiak Ezozi'ra jatxita.

Urrengo goizian, jaso arrixok Arritxa'ko sogora, ekin eitxen eliz ori, da gabian betikua: arri gustiak bera eruanda.

Aspertu zian ala ibiltzen, da Irigoin'go gizona gertau zan gabian zaintzeko.

Alaze, gabe erdixan ikusi i eban Ama Birgiñia zidarrezko jantzixakin da bei bikin arrixok Ezozi'ra jeisten, esanaz:

Aida txurita belegi
Begira daguan orri
Begixa atara bei

Irigoin'go gizon ori begi bakarrakin gelditu i zan, da ameiku gisaldi ero begixan ze o ze izan i dabe.


Euskara batuaz

Orain dela urte asko, mila urte agian, Irigoingo gizon bati Amabirgina agertu zitzaion eta esan zion eliza bat egiteko Irigoingo soroetan.

Gizon hori hasi egin zen toki on baten bila, baina Arritxa soroa begitandu zitzaion paraje garbia eta laua. Laguneri esan omen zitzaion, eta, denak konforme zeudela, ekin zien lanari Arritxako soroan.

Egunez egiten zutena, gauan apurtuta topatzen omen zuten, eta gainera harri eta ohol guztiak Ezoziara jaitsita.

Hurrengo goizean, jaso harriok Arritxako sorora, ekin zioten eliz horri, eta gauean betikoa: harri guztiak behera eramanda. Aspertu ziren horrela ibiltzen, eta Irigoingo gizona gertatu zen gauean zaintzeko.

Hala, gau erdian ikusi omen zuen Amabirgina zilarrezko jantziarekin eta behi birekin harriok Ezoziara jaisten, esanez:

Aida txuri eta beilegi
Begira dagoen horri
Begia atera bekio

Irigoingo gizon hori begi bakarrarekin gelditu omen zan, eta hamaika gizalditan edo begian zer edo zer izan omen dute.