Intxausti baserria (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Intxausti / Irure Intxausti
Intxausti baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
Izen formala Intxausti
Bailara Irure
Altuera 285 m
Hedadura 6 Ha
Kaletik 3,90 km


Bertako familia

Ez da inor bizi.


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

Izenak intxaurrondo tokia esan nahi du.

Aipamen zaharrena[3] XIV mendekoa da, izena Irure Intxausti agertzen dena. Bigarren aipamena 1409. urtekoa da, Yrureynsausti moduan[4]. Beranduago, 1558. urtean, Insausti moduan agertzen da.

Irureko San Esteban ermitaren serora baten izena ezagutzen da, Magdalena de Ynsausti. Abizenari erreparatuz, Intxaustikoa izango zen.

1745. urtean Felipe de Aldazabal zen jabea. Eta 1766 urtean Udalen osaketa legez aldatu zenez, 1776 urtean 16 lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1776/10/13). Tartean Pedro de ALdazabal zen, intxausti baserria aurkeztu zuela.

Intxustikoak 1966. urtean jaitsi ziren Eibarrera bizi izatera.

Urte askotan hondatua egon eta gero, 2000. urtean, Eguren anai-arreben artean (Anjel, Lorentzo, Jose Luis, Migel eta Rosarito) konpondu eta etxe berri eta ederra da orain Intxausti.


Erreferentziak

  1. Soraluzeko baserriak. (123. orrialdea)
  2. Soraluze. Monografía histórica. (251 orrialdea)
  3. Martín Peres de Asola, dueño de la casería Irure Intxausti de Placencia
  4. Eibarko Udalak ituna egin zuen Soraluzeko Irure de Yuso, Irure de Suso, Iraolagoitia eta Yrureynsausti, Eibarko udalerrian lursailak zituztenez zergetan ere parte hartzeko (1409/03/13 Eibarko Udal Artxibategia).