José de Ganuza pintor (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Izenburua José de Ganuza, un pintor soraluzetarra
Egilea/k Ramiro Larrañaga Fernández de Arenzana
Aldizkaria Soraluzeko jaiak
Data 1984
Orriak
Hizkuntza gaztelaniaz
Irakurtzeko sakatu hemen


Laburpena

Itsasondoko gurutziltzatua zaharberritu zenean, Iñaki Linazasorok artikulua idatzi zuen, eskultura margotu zuena Soraluzeko pintorea zela azalduz.

Herriko artxibategiak arakatu eta gero, margolari hori Josep de Ganuza izenekoa zen, XVII mendekoa.

Aita, izen berekoa, Iruñatik Soraluzera etorri zen lanera: parrokiaren orduko erretaula nagusia margotzeko eta Santa Ana komentuko pare bat eskultura urreztatzeko. Soraluzen ari zela, Isabel de Torres y Arizaga andrearekin enredatu zen, eta semea izan zuten, Josep de Ganuza hau ere.

Semeak Etxaburueta kaleko etxe bat erosi eta berreraiki zuen, bertan bizitzeko. Ordutik etxea Pintorekua izenarekin ezagutua izan da. Mariana Enríquez de Churruca andrearekin ezkondu zen, eta gutxienez hiru seme izan zituzten: Domingo Thomas, José Joaquín eta Juan Bautista, denak armagileak.


Irudiak


Erreferentziak