Keixetako Egiya (iparraldea) tumulua (eu)

    From Sorapedia
    Keixetako Egiya (iparraldea)
    Keixetako egia (iparraldea). Ikuspegi orokorra 01 (Eusko Jaurlaritza).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea Neolito-Brontzea
    Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Mota Tumulua


    Azalpena

    Bergara udalerrian dagoen tumulua, Azkoitiaren mugan. Itsas mailatik 785 metrotara dago.

    Tumuluaren diametroa 11 (ekialde-mendebalde) edo 9 (ipar-hegoalde) metrotakoa da, 80 zentimetrotako gehiengo altuerarekin (1921. urtean Aranzadik, Barandiaranek eta Egurenek 150 zentimetrotakoa zela esaten zuten).

    Kraterra, 4 x 2,50 metrotako diametroa eta 70 zentimetrotako sakonera dauzka; gaur egun kontserbatzen den tumulu zatian, Iparralderantz deszentratua dago. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

    Indusketan kapetea (rodetea) agertu zen.


    Ikuspegi orokorra (Jose)

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Historia

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.


    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak

    Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan jasotakoa:

    Kokapena, tamaina eta indusketa
    Keixetako Egiya (iparraldea) trikuharritik ipar-iparmendebaldera dago, 100 bat metrotara, Leiyopago tontorra eta Keixeta ataka arteko muinoan, bi puntu hauek lotzen dituen bidearen ekialdera.
    Gaur egun ez da agertzen trikuharriaren inolako harririk: tumulua besterik ez dago, 12 metrotako diametroa eta 1,5 metrotako altuera dituena. Hego-hegomendebaldetik argazkia hartu genion (16. argazkia).
    Indusketan rodetea topa genuen, Aizpuruko Zabalan topatutakoen antzekoa.


    Erreferentziak