La province de Guipuscoa (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
La province de Guipuscoa: qui fait partie de la Biscaye
Egilea Nicolas de Fer
Urtea 1701
Hiria Paris
Tamaina 22 x 33,5 zm
La province de Guipuscoa (Nicolas de Fer 1710).jpg


Mapa zertan den

Nicolas de Fer (1646-1720) paristarrak 600 mapa baino gehiago grabatu zuen. 1700. urtean L'Atlas Curieux où le Monde représenté dans les cartes générales et particulières du Ciel et de la Terre argitaratu zuen (Atlas bitxia, edo Mundua Zeruko eta Lurreko mapa orokorretan eta partikularretan azalduta).

Agian mapa hau bilduma honetakoa zen.

Geroago, 1705 urtean, bilduma zuzendu eta birralgitaratu zuen. Bertan dago Les Asturies et la Biscaye mapa.


Soraluzeri buruzkoak

Soraluzez gain (Plasencia), beste bi herri agertzen dira maiuskulaz, Donostia eta Ondarribia. Gainera, herria markatzeko irudi edo paisaia txikia erabiltzen da.


Bitxikeriak

Gipuzkoako herri eta auzo asko eta asko agertzen dira.


Erreferentziak