Ordenanzas, reglamentos y autos de buen gobierno (eu)

    From Sorapedia
    Ordenanzas, reglamentos y autos de buen gobierno
    Ordenanzas, reglamentos y autos de buen gobierno. Azala.jpg
    Egilea María Rosa Ayerbe Iribar
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 2019
    Argitaletxea Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioa
    Hiria Donostia


    Izenburu osoa

    Derecho municipal guipuzcoano: ordenanzas, reglamentos y autos de buen gobierno (1310-1950) Vol. 5 Segura-Zumarraga

    Gipuzkoako udal zuzenbidea: ordenantza, arautegi eta gobernu oneko erabakiak (1310-1950) 5. alea Segura-Zumarraga


    Liburua zertan den

    Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioak, besteak beste, garai bateko testu juridikoak jaso, aztertu eta argitaratzen ditu. Horretarako Textos jurídicos de Vasconia[1] bilduma sortu zuen.

    2019 urtean, eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin, bilduma honetan argitaratu zuten Mª Rosa Ayerbek egindako lana, Gipuzkoako udal guztien ordenantza, arautegi eta gobernu oneko erabakiak jasotzen dituena.

    Lana oso handia zenez, bost aletan argitaratu zuten, udalak hurrenkera alfabetikoan antolatua.


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze bostgarren alean agertu zen, Segura-Zumarragari dagokiona.

    Bertan sei agiri jasotzen dira:

    • 1513. Soraluze hiribilduak adostutako ordenantza, bertako bizilagunei biztanleria handitzeko titulartasun publikoko orubeak emateari buruzkoa.
    • 1517. Soraluze hiribilduak foru alkabalaren gainean zituen ordenantza batzuk berretsi zituen.
    • 1526. Soraluze hiribilduko udal-ordenantzak onartzea. Ordenantza horietan aurrekoak jaso direla, 1499/10/09koak.
    • 1545. Soraluze hiribilduak onartutako alkabala kobratzeko ordenantzak.
    • 1695. Soraluze hiribilduaren ordenantzak, Karlos II.ak 1698ko abuztuaren 12an berretsiak.
    • 1899. Soraluze hiribilduaren udal-ordenantzak, gobernadore zibilak 1900eko maiatzaren 11n onartuak.


    Erreferentziak

    Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.

    1. Baskoniako zuzenbide testuak.