Osintxu. Erroten ibilbidea (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search

Errekaz eta mendiz inguratutako Osintxun, ibilaldi ederrak egin daitezke: Soraluze aldera, Bergara aldera... Bada bat berezia dena, Muskiritsu errekaren barrena. Bertan, funtzionatzen ez badute ere, iraganaren usaina gordetzen duten hainbat errota ikusi ahal izango ditugu.

Ibilbide hau Osintxun bertan hasi daiteke, edo Soraluzetik trenbidetik etorrita Muskiritsu errekara heltzerakoan ezkerrera hartuz.

Muskiritsu bailara. Hasieran, Bolu eta Bolu barria


Ibilbidea

Osintxuko kaletik irten, zubia zeharkatu eta gero ezkerrera jo, eta Deba ibaiarekin bat egiten duen Muskiritsu errekan gora abiatu gaitezke.

Loading map...


Osintxuko bolua

Osintxuko zubitik 50 metrora, San Emeteri eta Zeledonio elizaren aurrean.

Muskiritsu errekatik hartzen du ura. Badago errota honi buruzko XIX. mendearen bukaerako daturik. Herriaren hornidurarako hartu ziren bere urak 1927an. 1974ra arte ehotzen zuen alea, eta bere makinak gordeta daude oraindik ere.

Azkeneko urtetan alternadorea ere ezarri zitzaion, argindarra lortu nahian.


Atxuriondo bolua

Osintxuko bidegurutzetik abiatu eta Muskiritsu errekari jarraitu, Bolutik 500 metrotara kokatutako errota. Muskiritsu erreka bertatik hartzen du ura. Ezaguna zen 1890erako.

Bere urak Bergara herriaren erabilpenerako hartu ziren 1927an. Erabiltzen ez ziren urekin Valentín Movilla Fernández jaunak Sobrino de Fernández y Cía sozietatearen ordezkari giza Atxuriondo errotan energia elektrikoa lortzeko asmoarekin ur publikoen aprobetxamendurako erregistroan izena emateko eskaera egin zuen, erabilitako kaudala segunduko 60 litrokoa eta ur jauzi erabilgarria 5 metrokoa zela.

Irin-errota publiko bezala 1936tik 1944 urte arte eman erabili zuten. Bi harri bikote zituen eta burdinezko bi sorkik mugitzen zuten. Makina garbitzaile bat ere bazuen eta harriak zaharberritu behar zirenean beraiek arduratzen ziren. Eho-lanagatik kobratzen zutena edo laka ale kopuruaren %10 izaten zen.

1953ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 1927koaren antzeko eskaera egin zuten, baina oraingoan Gonzalo, Francisco, María, Pilar, Carmen eta Valentín Movilla Fernández-en izenean, anai-arreba guztien izenean.

Egitura oraindik han dago, baina makinak kenduta daude.


Billotegi bolua

Atxuriondotik gora Muskiritsu errekari jarraituz, beste bostehun bat metroko paseo lasaia eta atsegina egiteko moduko tokia.

Atxuriondoko kasuan moduan, 1927an bere urak Bergara herriaren erabilpenerako hartu ziren. Erabiltzen ez ziren urekin Valentín Movilla Fernández jaunak Sobrino de Fernández y Cía sozietatearen ordezkari giza Billotegiboluan energia elektrikoa lortzeko beharrezkoa den eskaera egin zuen.

1949an irin-errota publiko bezala alta eman zen. Errota honek bi harri bikote zituen eta burdinezko bi sorkik mugitzen zuten. Eho-lanagatik kobratzen zutena edo laka ale kopuruaren %10 izaten zen.

1953an Gonzalo eta Francisco Movilla Fernández anaiek ur publikoen aprobetxamendurako erregistroan izena ematea eskatu zuten erabilera industrialerako. Eskaera berdina egin zen 1955 urtean.

1956an irin-errota publikoa izateari utzi zion, eta 1969an utzi zion lanari.

Duela gutxi berreraiki da, bere egitura mantenduz.


Laspiur bolua

Laspiur antzinatik ezagutzen den etxe bikaina da, guztiz berrituta. Antzuolako Udalarena zen 1625ean.

Billotegi bolutik gora jarraitu eta 600 metrotara dago.

1950 hamarkadan irina ehotzeri utzi zion. Ondoren, turbina bat ezarri zioten inguruko baserriei argindarra eman ahal izateko.

Azkeneko aldiz berritu zutenean eman zioten gaur eguneko itxura.


Irudiak

Handiagoak ikusteko, sakatu gainean


Erreferentziak