Tronpa jolasa (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Ziba
Izena/k Tronpa jolasa / Ziba jolasa
Tokia Eliz ataria
Materiala Tronpa edo ziba
Adina 6 urtetik aurrera
Partaideak 3 gutxienez


Trebetasun jolasa da. Leku askotan jolasten zen, baina Eliz atarian harlauza berezia zegoen horrerarako.

Zibak egurrezkoak ziren, burnizko punta zutela. Soka baten bidez dantzatzen ziren; eta inoiz sokaren beste puntan bi errialeko txanpona jartzen zen, apaingarri gisa.


Eliz atariko eskudelak edo barandilak (La Voz de España)

Hasiera

Zozketa egiten zen ordena aukerarzeko, zotz egiteko kanta baten bidez.


Arauak

Eliz atariaren erdian dagoen harlauzan dantzatu beharra dago tronpa. Lehen kolpea bertan jo behar du eta bertan dantzatzen hasi, baina ziba-dantza harlauzaren kanpoan bukatu behar zuen.

Partaideak txandaka dantzatzen dute beraien tronpa eta bota ondoren gelditu arte itxoin behar dut

Norbaitek ziba bota eta ez badu harrizko laukiaren barruan sartzen, edo dantza ez badu egiten, edo dantza bukatzerakoan harlauza barruan geratzen bada, ziba harlauzaren erdian jarri beharko du.

Harlauzan zibak badaude, bada jolasteko beste modu bat: ziba jaurtitzerakoan besteon tronpen artean bota. Zibak besteak jo eta laukiaren kanpora irtetzen bada, ondo; bainao so gutxik lortzen zuten hau, soilik trebeenek. Bestela, laukian bertan bere ziba jarri beharko du, beste zibekin batera.

Erdian ez badago zibarik, dantzan daudenak ere kolpatu daitezke, dantzan dagoen ziba ukituz gero ez da derrigorrezkoa norberarena dantzatzea, ontzat ematen da.


Bukaera

Azkenak ziba dantzatu ostean jolasa bukatzen da, eta berriro hasi daiteke.

Inoiz jokaldi berria a la chique jolasten zen; hau da, ziba punta gainean dantzatu beharrean ipurdi gainean dantzatuz.


Taktikak

Lagun baten ziba askatzeko, nahikoa zen haren kontra norberaren tronpa bota eta biak harlauzetik atera.

Helburu maltzur bat besteen tronpak apurtzea zen, burnizko punta erabiliz. Burnizko puntak borobilak izaten ziren, bakna batzuk aitari eskatzen zioten tailerrean zorrozteko.


Erreferentziak