Wall Map of Spain & Portugal (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Wall Map of Spain & Portugal
Egilea Luggert van Anse
Urtea 1740
Hiria Amsterdam
Tamaina 116.5 x 92.2 zm
Wall Map of Spain & Portugal (Reiner & Josua Ottens 1740).jpg


Mapa zertan den

Paretako mapa handi hau osatzeko, berez, lau orri elkartu ziren, Reiner & Josua Ottens editoreek argitatuak. Azalpenak frantsesez eta holandeseraz daude.


Soraluzeri buruzkoak

Bertan Plasencia agertzen da oso nabarmen, bertatik lau bide irtetzen direla: Elgoibarreruntz bat, Bergararutzn beste bat, Elosua eta Azkaratetik Tolosaruntz hirugarrena eta Zestoatik Orioruntz laugarrena. 1707 Pieter van der Aa-k argitaratutako Beschryving van Biscaayen mapan antzeko bideak agertzen dira.


Bitxikeriak

Soraluzetik Bilbora, Eibar erdibidean agertzen da, eta Durango ia Bilbo inguruan.

Soraluze Bizkaiko Printzerrian agertzen da, Bidasoatik Torrelavegaraino heltzen dela. Printzerri honetan hiru lurralde agertzen dira: Biscaja (Castro de Vrdiales, Ordunna, Bilbao, Messana), Alava (Vitoria, Trevinno, Salvatierra) eta Ipuscoa (Placencia, Tolosa).


Erreferentziak