Zeletako zubia (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Zeletako / Kanposantuko zubia
Zeletako zubia. Plataforma (Google 2013).png
Ibaia
Urtea 1894 / 19xx / 201x
Mota Porlanezkoa
Luzeera 17 m
Zabalera 9 m
Altuera 4..8 m
Erabilera Errepidea


Azalpen orokorrak

Garai bateko trenbidearen eta gaur eguneko barne zeharbidearen gainetik pasatzen da. Ibilgailuentzat ia bide bakarra Zeleta auzunera eta kanposantura joateko, San Andres eta Txurruka bailaretako baserri gehienetara, eta Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa.

Gaur eguneko zubia diagonalean eginda dago kurbak arintzeko, nahiz eta aldapa handiagoa izan.

(Handiago ikusteko, sakatu gainean)


Kokapena

Loading map...


Historia

Gaur eguneko zubia hirugarrena da.

Aurrena, Durango-Zumarraga trenbidea eraiki zenean egin zuten, 1894 urtean. Harrizkoa, arkuduna, eta nahikoa estua zen, gurdi bat pasatzeko lain. Zubi hau trenbidearen perpendikularra egin zuten.

Gerra ostean, egur-kamioiak gora eta behera hasi zirenean, zubia zabaldu zuten. Porlanezko hegalak egin zizkioten bi aldetara.

Urte askotan halaxe iraun zuen, baina txiki geratu zen: ibilgailuen trafikoa asko handitu zen (Zeleta auzunekoa zein baserrietakoa zein Mendigainera doazenak), oinezkoentzat segurtasun falta zegoen (Zeleta auzunekoak zein ikasleak) eta, azkenik, ibilgailu astunak, egur-kamioiak, gero eta handiagoak izateaz gain atoiekin etortzen dira.

Horregatik, 2010 hamarkadan zubi zaharra bota zuten eta hasieratik zubi berri berria egin zuten. Trafikoa errazteko, poerpendikularra egin beharrean diagonalean egin zuten, modu horretan kurbak leuntzeko. Ibilgailuentzat zabalagoa da, eta oinezkoentzat ere espaloi ederrak ditu.


Kontuak

1970 hamarkadan, aldapa behera zetorren egur-kamioi bati balaztak matxuratu zitzaizkion zubi gainean bertan eta, ez ezkerrera ez eskumara, aurrera egin zuen Kalonje auzuneko aurreko etxebizitza baten sukaldean sartu zen arte. Zorionez, ez zen zauriturik izan.


Erreferentziak