Bilakaera urbanistikoa (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Lanean}} ==1.343 urte aurrekoak== Gainontzeko herri eta hiriek moduan, Soraluze sortzerakoan bertako inguru naturala zein ordurako gizakiak egindakoak erabakigarri izan...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:05, 31 urria 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Txantiloi:Lanean

    1.343 urte aurrekoak

    Gainontzeko herri eta hiriek moduan, Soraluze sortzerakoan bertako inguru naturala zein ordurako gizakiak egindakoak erabakigarri izan ziren: ibai eta errekak, bideak, existitzen ziren eraikinak...

    Ibai eta errekak

    Hiribildu berria Ibaizabal[1] ibaiaren eskumako ertzean sortu zuten, ibaia pasatzeko ibi baten ondoan hain zuzen.

    Hasierako hiribilduaren mugak bi erreka txikik finkatu zituzten, Argarate baserri ingurutik datozenek.

    Erregebide eta bideak

    Hiribildua sortu zenean, hainbat bide nagusi biltzen ziren ibiaren inguruan.

    Erregebide nagusia Gaztelatik itxasora zihoan. Bergaratik Ibaizabalen ezkerretik zetorren, Soraluze pareko ibira heltzerakoan bestekaldera pasatzen zen (aurretik ibitik, XV mendean zegoen zubitik) eta handik San Roketik gora Elgoibar eta Debaruntz.

    Bazegoen adar bat Eibarra zihoana: ibia zeharkatu beharrean aurrera egiten zuen eta, Iruretik barrena, Eibarraino heltzen zen. Bigarren adarrak, berriz, ibia pasa eta mendian gora egiten zuen, Pagobedeinkaturaino, eta handik Azkoitira jeisten zen.

    Honetaz gain hainbat herribide agertzen dira mapan: Osirantzurakoa[2], Erlaegirakoa, Ernizketarakoa eta Altunerakoa. Arregiako estrata ere agertzen da, Arregigoikoatik herrikaskora zihoana.

    Eraikinak

    Hiri-gutunak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak aipatzen ditu. Beraz, bi inguru horietan etxeak bazirela ondoriozta daiteke.

    Horietaz gain baziren bi eraikin garrantzitsuak, mapan agertzen direnak: Soraluzeko monastegia (1.267 urtean aipatzen dena, gaur eguneko parrokia dagoen tokian zegoen) eta Arregitorrea (Erdiaroko eraikina oraindik, Andrés Ibáñez de Irurek XVI mendean jauregia bihurtu zuen).


    1.343 urteko hiribildua

    Hiri gutuna

    1.343 urtean, Algecirasen setioan zela, Gaztelako Alfonso XIk Placencia sortzeko hiri gutuna eman zuen.

    Kaleak

    Hiribilduak bi kale besterik ez zituen, bata luzea, hegoaldetik iparralderutz, eta laburra bestea, ekialdetik mendebaldera. Bi kale hauek hiribilduaren erdian gurutzatzatzen ziren, etxe multzoa lau bloketan banatzen.

    Kale luzeak bi izen zituen, Kalegoen eta Kalebarren. Kale laburraren goiko zatia gaur eguneko Udaletxeko aldapari zegokion, eta behekoa Abadetxe ondoko aldapari, ibaira jeisten dena.

    Orduko eliza, Soraluzeko monastegia alegia, lauki honetatik kanpo geratzen zen. Aurrean espazio pibliko zabala zuen, oso aldapatsua.

    Ateak

    Hiru ate zeuden: Kalegoenekoa (Ormaetxea jauregiaren parean), Kalebarrenekoa (Kalebarren 7/9 zenbakien artean) eta eta zubikoa, ibaiaren gainean.

    Etxeak

    Garaiko ordenantzak agintepzen zutenez, etxeak estuak eta luzeak ziren. Zabalera arautua 6 kanakoa zen[3]; hau da, bost bat metrotakoa. Beheko eta lehen solairua zituzten, eta ganbara. Alboko hormak harrizkoak ziren, eta etxaurreko beheko aldea ere harrizkoa, bertan atea eta lehio bat izaten zutela.

    Alfontso XI erregeak Juan Pérez de Loyola eta Gil López de Oñaz-en beste anai bati (anaiak, nahiz eta abizen desberdinak izan!) lur sailak eman zizkion hiribilduaren barruan, eta honek Loiola etxea sortu zuen.


    Soraluze XV mendean (Javier Elorza 2018)

    XV mendeko egoera

    Soraluze sortu zeneko 675. urteurrena ospatzeko, Soraluzeko Udalak Javier Elorzak landutako Soraluze-Plazentzia XV mendean mapa argiraratu zuen.

    Hedapena

    Hiribildua sortu eta aurki txikia geratu zen.

    Handitzeko, bi motako hedapen izan zituen, harresien ingurukoakan eta arrabalak.

    Kalegoen eta Kalebarren ateetatik kanpo etxeak egin ziren, kaleak luzatuz. Gainera, Kalebarren gainetik Etxaburueta kalea sortu zen.

    Eta hiru arrabal sortu ziren. Kalegoenetik Osintxurutz Irusagarreta auzoa sortu zen, izen bereko etxearen inguruan. Ibaiaren bestekaldean bi auzo berri eraiki ziren, Errabal izenekoa bat eta Arane auzoa, Arana etxearen inguruan, gaur eguneko Baltegietan.


    XVI mendea

    XVIII eta XIX mendeko herri lanak

    XX mendeko bigarren erdia

    Bitxikeriak

    Herri eraikuntza oso trinkoa zen, esparru zabal bakarra elizaren aurrekoa zen. Gerora etxe batzuk bota ziren, plazak egiteko, Labaderogain (XVIII mendea) eta Plaza Barria (XIX mendea).

    Hasierako etxeen zabalera 6 kanakoa zen (5 bat metro), baina Udaletxea eta Abadetxea zabalera bikoitza dute. Kasu bakoitzean, XVIII mendean bi etxe bota zituzten eraikin berria egiteko.

    XV mendean zubia eta zubiko atea ez zeuden parean, herrian sartzeko zig-zag modukoa egin behar zen. Baliteke erasoen kontea babesteko izatea.

    Etxeak egurrezkoak izanik, arriskuak sahiesteko sutegiak[4] hiribildutik kanpo ezartzen ziren. XV mendean sutegia zuten etxeak (Atxuri etxea, Zubiko etxea, Unamuno etxea...) denak Andikokalen zeuden.

    Arrazoi berberarengatik, gaixotasunak uxatzeko ospitaleak herritik kanpo jartzen ziren. Soraluze kasuan, Ospitala Errabal kalean zegoen, ibaiaren bestekaldean.

    Etxeek bazuten ortuak harresietatik kanpo. Baina behar bezelako lur faltan, Andikokalekoek (Errabal, Arana... auzokoek) Soraluze aldean zituzten beren ortuak. Ospitala salbuespena zen, bere ortua alboan zuen eta.


    Erreferentziak

    1. Gaur egun Deba ibaia moduan ezagututa.
    2. Gaur egun Osintxu.
    3. Gutxi gorabehera, kana batek 84 bat zm. zituen.
    4. Forjak.