Armaginak (eu)
Maisu armagileak
Arkabuzegileak
Izena Azalpena Loyola, Martín Abad de 1512 urtean lanean ari zen. Loyola, Domingo Ibáñez de Soraluzeko alkate (1512). Unamuno, Martín Ibáñez de 1522 urtetik aurrera hainbat agiritan agertzen da (Simancaseko artxibategia), arkabuzak eta mosketeak hornitzen ari zela. 1526 urtean arkabuzak egin zituen Carlos I-rentzat, Martin bilobak osatutako txostenaren arabera. Sagarraga, Juan de 1574-1575 urteetan mosketeak eta arkabuzak hornitu zituen, Pedro Menéndez de Avilés almiranteak Santanderren prestatzen ari zen armadarentzat. Loyola, Pedro de 1587-1611 tartean Soraluzen eta Eibarren lanean. Martín de Unamunoren txostenean parte hartu zuen. Loyola, Domingo de 1594 lanean ari zen. Mosketeak hornitu zituen, Pedro Menéndez de Avilés almiranteak prestatzen ari zen armadarentzat. Loyola y Arreguia, Juan de 1598-1610 tartean lanean. 1599 urtean gremioen prokuradorea. Unamuno, Martín de 1574 urtean mosketeak eta arkabuzak hornitu zituen, Pedro Menéndez de Avilés almiranteak Santanderren prestatzen ari zen armadarentzat. 1577-1591 tartean lanean ari zen. 1587 urtean txostena osatu zuen Martín de Ibáñez de Unamuno bere aitonak Carlos I-rentzat 1526 urtean lan egin zuela demostratzeko. Rojas, José de Esquivias-ekoa (Toledo), Madrilen arkabuzegilea izan zen, bere kontramarka elefantea baten irudia zela. 1745 urtean Soraluzeko Erret Lantegietara etorri zen, maisu aztertzaile, eta bertan lan egin zuen hil arte (1772). 1747 urtean infanteria fusilen prezioa jartzeko parte hartu zuen. Orozco, Martín de Mexikora joan zen, eta bertan Armagile Nagusia izendatu zuten (1808).
Kainoigileak
Izena Azalpena Sarasqueta, Ignacio de 1740 urtean lanean ari zen. 1741 eta 1763 urteetan ordezkari gremiala. Soraluzeko alkatea 1740an. Solarte, Juan Tomás de 1712 eta 1749 artean lanean ari zen. 1749 urtean ordezkari gremiala. Soraluzeko alkatea 1745-1747an. Iraola, Juan José de 1717 eta 1748 artean lanean ari zen. 1746 urtean ordezkari gremiala. 1748 urtean, beste ordezkariekin batera, infanteriako 180.000 fusil egiteko kontratua sinatu zuen. Sagastizabal, Manuel de 1717 eta 1748 artean lanean ari zen. 1748 urtean, beste ordezkariekin batera, infanteriako 180.000 fusil egiteko kontratua sinatu zuen. Lasalde, José de 1746 urtean lanean ari zen. 1748 urtean ordezkari gremiala. Soraluzeko alkatea 1758an. Lasalde, Juan Andrés de 1722 urtean ordezkari gremiala. 1748 urtean, beste ordezkariekin batera, infanteriako 180.000 fusil egiteko kontratua sinatu zuen. Goenechea, Andrés de 1740 eta 1764 artean lanean ari zen. 1746 urtean ordezkari gremiala. Iraola, José Ignacio de
(1723-1793)1782 urtean ordezkari gremiala zela, Eibar eta Durango arteko errepidea eraikitzearen alde agertu zen. 1793 urtean, Frantziako Konbentzio gerra garaian, Soraluzeko gerra diruen diruzaina izan zen. Atzerakargako txispa fusil berezia, oso originala, sortu zuen, Bartzelonan gordetzen dena. Iraola, Ignacio de
(1717-1748)1748 urtean, beste ordezkariekin batera, infanteriako 180.000 fusil egiteko kontratua sinatu zuen. Mendiola, Manuel de
(1712-1748)1740/04/18ko kontratu baten arabera, zortzirehun barrenatutako fusil-kainoi hornitzeko konprometitzen da, eguneko lau, 43na erreal kuarto prezioan. 1748 urtean, beste ordezkariekin batera, infanteriako 180.000 fusil egiteko kontratua sinatu zuen. Soraluzeko alkatea 1749an. Mendiola, Manuel Silvestre de Frantsesen lehen inbasioan edo Konbentzioko gerran (1793) Soraluzeko 3. konpainiaren kapitaina izan zen. Eibarko alkatea ere izan zen (1805). Gipuzkoako diputatua Hondarribiako Batzar Orokorretatik (1802) eta Errenderikoetatik (1814). Gipuzkoako Aldundiak armak eskatu zituenean Fernando VIIri emateko, parte hartu zuen.
Txispagileak
Izena Azalpena Obiaga, Domingo de 1712 urtean ordezkari gremiala. Gorosta y Asula, Ramón de
(1834-1889)Soraluzen, Orbaizetan eta Madrilgo Erret Maestrantzan lan egin zuen. Madrilen bertan bi hobekuntza asmatu zituen.
1860 urtean Jesusen Lagundian sartu zen, eta erizain jardun zen hil arte.
Kutxagileak
Izena Azalpena Insausti, Juan de 1593 eta 1610 artean lanean ari zen. San German-eko markesarentzat lan bereziak egin zituen. Irigoyen, Pedro de 1634 urtean ordezkari gremiala. Soroeta, Agustín de
( -1748)1722 urtean ordezkari gremiala. Sagastizabal, José 1722 eta 1748 artean lanean ari zen. 1722 urtean ordezkari gremiala. Maiztegui, Juan de 1743 eta 1764 artean lanean ari zen. 1745 urtean ordezkari gremiala. Juaristi, Miguel de 1799 urtean ordezkari gremiala.
Aparejeroak
Izena Azalpena Igueribar, Juan de 1598 eta 1634 artean lanean ari zen. 1634 urtean ordezkari gremiala. San German-eko markesarentzat lan bereziak egin zituen. Sagastizabal, Francisco 1701 eta 1740 artean lanean ari zen. 1721 urtean ordezkari gremiala. Gorostegui, Francisco de 1722 eta 1748 artean lanean ari zen. 1748 urtean ordezkari gremiala. Goenechea, Joaquín de 1722-1724 urtetan ordezkari gremiala. Goenechea, Antonio de 1722 eta 1749 artean lanean ari zen. 1749 urtean ordezkari gremiala. Vergara, Mariano de
(1768-1824)Gero maisu aztertzaile izatera pasa zen.
Beste armagileak
Izena Azalpena Juaristi, Francisco Antonio de 1782 urtean ordezkari gremiala zela, Eibar eta Durango arteko errepidea eraikitzearen alde agertu zen. Unamuno, Miguel Lehen Mundu Gerran arma saltzaile aritu zen Balkanetan. Buenos Airesen hil zen, 1920 urte inguruan. Ibarra, Tomás de Karabina marraduna egin zuen, 14,8 kalibrekoa. Guar egun Montjuich-eko Museo Militarrean dago. Mugica, Agustín de 1710 eta 1722 artean lanean ari zen. 1710eko maiatzak 15ean Zumaiako Batzar Orokorreen aurrean agertu zen, maisu gremialen Memoriala aurkezteko. 1716 urtean ordezkari gremiala Kortearen aurrean. Zuloaga, Evaristo
(1819- )Ramón Zuloagaren semea, Eusebio Zuloaga lehengusuak Eibarko Kontadorekua eta Matxarian antolatutako lantegiaren arduraduna. Sesma, Pedro 1874 urtean Gipuzkoako Aldundia Tertzioen kapitaina izendatu zuen. Ibarra, José Ignacio de
(1815-1887)Maisu eskopeteroa eta enpresagilea. Soraluzeko alkatea eta Gipuzkoako diputatua Hernaniko Batzar Orokorretatik (1855).
Maisu ikuskatzaileak
Izena Azalpena Orduña, Juan de 1597 urtean lanean ari zen. Recalde Ubilla, José de Elgoibarkoa. 1664 eta 1700 artean lanean ari zen. Lasalde, José de Maisu nagusia eta ikuskatzailea. 1706 urtean lanean ari zen. Soraluzeko alkatea ere izan zen. Iraola, Andrés de Kainoien ikuskatzailea. 1705 urtean lanean ari zen. Iraola y Urquiaga, José de Kainoien ikuskatzailea. 1705 urtean lanean ari zen. Iribe, Andrés de 1705 eta 1725 artean lanean ari zen. Martínez, Alonso 1717 eta 1722 artean lanean ari zen, maisu nagusia eta ikuskatzailea Soraluze eta Tolosako Erret Lantegietan. Madrilen Juan Belén-en ikaslea izan zen. Henoul, Pedro Francisco de Namurrekoa (Valonia). 1712 eta 1747 artean lanean ari zen, giltzen ikuskatzailea. 1748 urtean, infanteriako 180.000 fusil egiteko kontratua sinatu zenean, fusilen prezioa jartzeko parte hartu zuen. Wbiñan, Lamberto
(1686-1746)Cherate (Limburgo, Flandria) herrian jaioa. Rojas, José de Esquivias-ekoa (Toledo), Madrilen arkabuzegilea izan zen, bere kontramarka elefantea baten irudia zela. 1745 urtean Soraluzeko Erret Lantegietara etorri zen, maisu aztertzaile, eta bertan lan egin zuen hil arte (1772). 1747 urtean infanteria fusilen prezioa jartzeko parte hartu zuen. Lamot, Florencio José de
(1701-1779)Baillerbi (Flandria) herrian jaio zen. 1739 urtean Soraluzeko eta Tolosako Erret Lantegien kontularia agertzen da. Geroago ikuskatzailea izan zen. 1756 urtean Mapa Topographica de Plasencia grabatua eta Descripción de las Reales Fábricas liburua argitaratu zituen. Olea, Matías de 1761 eta 1763 artean lanean ari zen. Hierro, José Tomás Badajozekoa. 1787 urtean artilleria ikuskatzailea zen. Sarasqueta, Francisco de Artilleria ikuskatzailea 1794-1800 urteetan. Artilleria komisarioa (1803). Zameza Yturriaga, Manuel Antonio de
(1758-1803)Vergara, Mariano de
(1768-1824)Aurretik aparejero gremioan lan egin zuen. Sustaeta, Agustín Ignacio de
( -1824)Eibarkoa. 1793 eta 1797 artean lanean ari zen. Asturiasera bidali zuten arma lantegi berriak antolatzeko. Maiztegui, José Alejo de 1840 urtean lanean ari zen. Espainiako Independentzia gerran Zaragozako setioan hartu zuen parte. Mendizabal, José Manuel de
(1761-1846)Zolinako markesarentzat egindako txispa pistola gordetzen da. Ibarra, Francisco de 1850 arte lanean ari zen. Maquibar, Andrés de
( -1865)Eibarkoa. 1855 urtean lanean ari zen. Soraluzen hil zen. Maiztegui, José Domingo de
( -1867)Ibarra, Juan Bautista de
(1811-1874)Lora, Diego de Teniente koronela, The Placencia de las Armas Company Limited lantegian ikuskatzailea 1911 urtean.
Erret Lantegien Administrazioa
Zuzendariak
Izena Azalpena Idiáquez, Cristóbal de Superintendentea (1657-1695). Santiago ordenaren zalduna, kapitaina, Azkoitia (1652), Deba (1653) eta Azpeitiako (1656) Batzar Orokorretan ordezkaria. López, Francisco Zuzendaria (1783) Irigoyen, Antonio de
(1684-1742)Koronela. Hernanin jaio eta Soraluzen hil zen. Rivas, Vicente Rodríguez de Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiaren ordezkaria (1760). Rivacoba, Alejandro 1807.an, kapitaina zela, zuzendaria izendatu zuten. Espainiako Independentzia gerran (1808-1814) Jose I.ren alde agertu zen. 1808.eko urriak 27an Espainiako orden berriaren zalduna izendapenarekin saritu zuten, eta hurrengo urtetan teniente-koronela izendatu ere.
Ruiz de Alcalá, José Zuzendaria (1833). Goizueta, Juan Bautista de Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiaren ordezkaria (1760). Lardizabal Oriar, Juan Francisco de Zuzendaria (1742-1753). Ordiziakoa, 1745. urtean Maria Teresa infanta Parisera lagundu zuen ordiziarren eskuadroia agindu zuen. Aurretik Aralargo kobre meategien diruzaina. Lardizabal Oriar, Jose Antonio de Zuzendaria (1753-1777). Ordiziakoa, ekoizpena asko hazi zen, eta armak garatu eta estandarizatu zituen. Lardizabal Oriar, Jose Maria Zuzendaria (1777-1794). Lehen zazpi urte Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiarekin egin zituen eta, honek kiebra jo zuenean, hurrengo hamar urte Filipinetako Errege Konpainiarekin. Larrarte, Luis Bernardo de Zuzendaritzakoa (1760). Iturriaga Zuloaga, José de Zuzendaritzakoa (1753). Erret Armadaren eskuadra burua. Junibarbia, Juan Antonio de Zuzendaritzakoa (1753). Meléndez Vargas, Gil Zuzendaria Hirugarren karlistadaren hasieran (1873) Joaristi, Manuel Francisco de Filipinetako Errege Konpainiaren zuzendaria. Bere testamentuan (Madril, 1796) 1.573.834 erreal koarto laga zion herriari, korrituak erabiltzeko. Fundazioaren patroi moduan parrokoa, abade zaharrena eta alkatea jarri zituen. Baina 1805tik aurrera berak agindutakoa ez zuten bete. Gastón, Luis de Koronel-zuzendaria (1820). Pazos, José Zuzendaria (1853). Salvador, Miguel Francisco Soraluze eta Tolosako superintendentea (1706-1714).
Bestelakoak
Izena Azalpena Pagola, Fausto de Ordaintzailea (1687-1724). Urdangarin, Miguel de Kontularia (1717-1718). Gil, Francisco de Paula Ogasun Ministeritzaren ofiziala (1820). Junguitu, Prudencio de Ordaintzailea (1745). Eskoriatzakoa. Unda Mendibil, Anacleto Administrazio Militarreko ofiziala (1861). Olabegoitia, Juan Ángel de Biltegi-zaintzailea, Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiaren izenean (1745-1781). Sologoen Espilla, Domingo de
(1696-1736)Kontularia (1716). Soraluzeko ordezkaria Tolosako Batzar Orokorretan (1733). Hernizqueta, Juan de Ordezko ordaintzailea (1641). Iraola, Martín de Erret eskribaua (1575-1578). Lamot, Florencio José de
(1701-1779)Baillerbi (Flandria) herrian jaio zen. 1739 urtean Soraluzeko eta Tolosako Erret Lantegien kontularia agertzen da. Geroago ikuskatzailea izan zen. 1756 urtean Mapa Topographica de Plasencia grabatua eta Descripción de las Reales Fábricas liburua argitaratu zituen. Iraolabeitia, Juan de Ordezko kontularia (1701). Lacunza, José Manuel de Ordaintzailea (1722). Mª Teresa de Urreta andrearekin ezkondua. Arrazcaeta, Francisco Antonio de Arma biltegien Maiordomotza eta Tenentziako ofiziala (1709). Olabegoitia, Francisco Antonio Arma biltegien Maiordomotza eta Tenentziako ofiziala (1711). Sarasqueta, Francisco Antonio Gerra komisarioa (1804) Gómez, Manuel Gerra komisarioa (1806) Coll y Bis, Miguel Kontu-hartzaile orokorra (1828)
Asentistak
Izena Azalpena Isasi-Isasmendi, Martín de
(1685-1745)Asentista orokorra Soraluzeko Erret Lantegian. Arrasatekoa, gurasoak Francisco Isasi-Isasmendi eta Mariana de Resusta izan zituen. Teresa de Bujandarekin ezkondu zen, eta 1713 urtean bi seme izan zituen: Juan José (Teresa emaztearekin) eta Juan Andrés (Simona de Arangurenekin). Urte berean kaparetasuna eskatu zuen Soraluzen bertan. Oso auzi luzea izan zuen lau ordezkari gremialekin, Madrilgo Korteak, korregidoreak eta Gipuzkoako Batzar Orokorrek parte hartu zutela. Soraluzen hil zen. Isasi, Juan Sebastián de 1705 eta 1723 artean lanean ari zen. Asentista izateaz gain, ordezkari gremiala ere izan zen. Soraluzeko alkate 1713 urtean. Azpiazu, Juan Francisco de 1728. urtean bera zen asentista. Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiaren Miguel Antonio de Zuaznabarrekin tratutan hasi zen eta 1735ean asientoa Konpainiari pasa zion. Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia 1735 eta 1784 artean asentista bakarra. Filipinetako Errege Konpainia 1784 eta 1794 artean asentista bakarra.