Santa Maria la Real eliza (eu)

    Sorapediatik
    Santa María la Real
    Santa Maria la Real parrokia. Eliza eta elizataria.jpg
    Estiloa Gotikoa-Berpizkundea-Barrokoa
    Mendea XVI-XVIII
    Kokapena Herri kaskoan
    Mota Eraikina


    Ramon Leturiondo historialari soraluzetarraren hitzetan: Gaur egun Soraluzen ezagutzen dugun Andre Maria Jasokundearen parrokia-eliza XVI. mendean hasi zen eraikitzen, eta atalez atal joan zen osatzen XVIII mendera arte. Hori dela eta, gaurko elizak Moderno Aroan zehar jorratu ziren estilo desberdinak barnebiltzen ditu: gotiko gardun berantiarra, euskal gotikoa edo kolumnarioa, barrokoa eta neoklasikoa; horrek guztiak, ordea, ez du oztopatu gure garaietaraino heldu zaigun elizak batasun estetiko taxuzko eta ederra lortzea.


    Kanpo aldeko irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Barrualdeko irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Alboko kaperak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Azalpena

    Gaur egun Soraluzen ezagutzen dugun Andre Maria Jasokundearen parrokia-eliza XVI. mendean hasi zen eraikitzen, eta atalez atal joan zen osatzen XVIII. mendera arte. Hori dela eta, gaurko elizak Moderno Aroan zehar jorratu ziren estilo desberdinak barnebiltzen ditu: gotiko gardun berantiarra, euskal gotikoa edo kolumnarioa, barrokoa eta neoklasikoa; horrek guztiak, ordea, ez du oztopatu gure garaietaraino heldu zaigun elizak batasun estetiko taxuzko eta ederra lortzea.

    Lau ataleko nabe bakar eta abside poligonaleko saloi-oinplanoko eliza da, mende pare bat geroago albo-nabeak erantsi zittzaizkiola.

    Nabe nagusia gurutze-gangarekin estaltzen da, bere kargak ezaugarri gotikoekiko irozkaitan utziz absidearen partean, eta errenazentistetan nabearen gainerakoa. Murruak harlanduzkoak dira, kontrahormekin kanpotik.

    Bere atari bikaina nabaritzen da, zurezko egituran eraikia eta apaindurazko motiboen ugaritasun handiarekin dekoratutako piezekin.

    Elizaren ataria kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez. 2011.ko maiatzak 26an, berriz, eliza sartu zuten Eusko Jaurlaritzaren behin-behineko inbentarioa.


    Artelanak

    Aipatutakoak eta gehiago ditu:


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Historia

    Soraluzeko parrokiari buruzko lehen berriak herriari buruzko 1267ko dokumentu batekoak dira: agirian herri zaharrean monastegi bat zegoela eta bere patronatua Gaztelako Alfontso Jakintsu erregeak zeukala esaten da; urte horretan, erregeak Elgoibarko Olasotarren Etxeko Jaun zen Lopez de Ganboari eman baitzion.

    Gaur egungo tenpluaren eraikitze lanak XVI mendean hasiak dira (erdiko habeartea, absidea eta gangak), eta baliteke, gehienetan gerta ohi den bezala, hasierako elizaren kondarren gainean egotea.

    Ezaguna da 1532an Martin de Igarza maixuak traza bat burutu zuela eta urte batzuk geroago, Pascual de Iturriza, 1538tik 1544era bitartean eliza honetako lanekin erlazionaturik agertzen denak, beste traza bat eman zuela, 1541ean hain zuzen. Badirudi Kontzejuko partaideen artean eztabaidak izan zirela traza bat aukeratzeko orduan, azkenean ordea, Pascual de Iturrizarena hautatu zen Geometria artean maixu zelako.

    Errekurtso ekonomikoak urriak zirela dirudi 1540eko hamarkadako dokumentu batzuen arabera eliztarrek konpromezua hartzen baitute elizako lanetarako dirua mailegatzeko. Beste dokumentu batzuen bitartez berriz, maiordomoek beren buruak maileguen zenbatekoa ordaintzera behartzen dituzte.

    Badirudi elizako patroiarekin ere, Olasotarren Etxeko Jauna eskuarki, arazoak izan zirela, ezagutzen bait da eliza eta Kontzejuaren ahalmen bat 1545ekoa, patroi horren kontra aktuazio judizial bat burutzeko.

    Lau ataleko nabe bakar eta abside poligonaleko saloi-oinplanoko eliza da. Nabe nagusia gurutze-gangarekin estaltzen da. Lanak kapera nagusia edo absidetik hasi ziren, nabe nagusiarekin jarraituz. Murruak harlanduzkoak dira, kontrahormekin kanpotik. Gangaren euskarriak gotiko estiloan hasi bazuten ere, metro batetik gora estilo errenazentistan jarraitu zuten.

    Elizak nabe bakarra izan zuen, 1632an alboetako habearteak kaperak eraiki zituzten arte (Juan de Esnaola Ybaiguren). Eta 1686an dorrea eraikitzen hasi ziren (Juan de Aranzeta).

    Korua eusten duen arku eskartzanoa, berriz, 1715. urtekoa da eta barrokoko estiloarekin landutako harearrizkoa da (Antonio de Anguiozar).

    Zurezko atrioa edo elizataria 1666 urtean eraikia izan zen, Antonio de Aziondo Debako arotz-maixuaren trazari jarraituz. Bere piezen taila eta dekorazioa Pedro de Aldazabal, herriko tailistak, burutu zuen, eta badirudi hartutako obligazioak gainditu ere egin zituela. Elizatariaren burdinsarea Antonio Fernandez de Betolaza, Elgoibarko forjariak egina da.

    Gipuzkoako bakarra da oparo tailaturiko bere egurrezko estrukturak duen balioarengatik, eta pilare eta habeen lantzeari dagokionez parerik ez du eta.

    1983 urtean eliz ataria konpondu zuten, egoera txarreko piezak eta latak ordezkatuz lehen eta ondoren erreteilatuz eta euriuren kanalizatuz.

    1999-2008 urteean artean zaharberritze lanak egin ziren elizan bertan, herriaren eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntzaz. Lanaren deskribapena: Eliz estalkiaren zurezko egituraren sendatzea, egoera txarreko piezak eta latak ordezkatuz eta ondorengo erreteilatzea eta euriuren kanalizatzea, dorrea birgaitzea eta alde bateko nabearen estalkiaren zati bat berritzea eta kanpoko hormak iragazgaiztea eta drainatzea. Barrualdea egokitzea. Erretaulu nagusia eta albokoak zaharberritzea.


    Artikuluak