Arkitektura erlijiosoa (eu)

    Sorapediatik

    Soraluzen 16 erakin erlijioso izan dira gutxienez: parrokia bera, hiru serorategi edota komentu, lau ospitale-kapera, Ezoziako santutegia eta zazpi ermita.

    Herri kaskoarenak

    Soraluzeko herri kaskoan eraikin erlijioso zaharrena parrokia da, hiribildua sortu zutenean aipatzen da eta.

    Bi ermita ere aipatu izan dira. Bata San Salvador edo Espiritu Santua, 1.834ko ufalak eraman zuena. Eta Maala bestea, inoiz eraiki gabekoa.

    Honetaz gain, Santa Ana komentua egon izan da. Aurretik serorak Errukia izeneko serorategian egon ziren, eta handik Ormaetxea dorretxera pasa.

    Eta ez da ahaztu behar Babesetxe-Ospitalak, bere kapera izan dute eta.

    Izena Irudia Mota Aipamena Egoera Beste izenak
    Santa Maria la Real Santa Maria la Real parrokia. Eliza eta elizataria.jpg Parrokia 1.267 Zutik Nuestra Señora de la Asunción
    San Salvador Olabarrena. Presa (Florencio Josep Lamot 1753).png Ermita 1.545 Ufalak eruanda (1.834) Espiritu Santua
    Maala Errekalde kalea. Gurutzea.jpg Ermita 1.625 Inoiz eraiki gabe Santa Maria Magdalena
    Errukia Atxuri kalea. 9. zenbakia (Google 2013).jpg Serorategia 1.531 Etxea zutik
    1.584 urtean lagata
    La Piedad
    Ormaetxea Ormaetxea jauregia. Ikuspegi orokorra (Juan Carlos Astiazarán 2017).jpg Komentua 1.584 Etxea zutik
    1.650 urtean lagata
    Santa Ana Santa Ana komentua. Arku barik 02 (1977).jpg Komentua 1.650 Botata (1.975) Ama Agustinak
    Errabaleko ospitaleko kapera Kapera 1.517 Etxea zutik
    1.695 urtean lagata
    Hirutasun Santuko Ospitala
    Errekaldeko ospitaleko kapera Kapera 1.695 Etxea zutik
    1.759 urtean lagata
    Erruki-Ospitalea / Hospital de la Misericordia
    Madalena / La Magdalena
    Hirutasun Santua / La Santísima Trinidad
    Babesetxe-ospitaleko kapera Ospital zaharra. Ikuspegi orokorra 02 (Indalecio Ojanguren).jpg Kapera 1.896 Botata (1.978) Mesedetako Andramaria
    Ama Mesedetakoa
    Zaharren egoitzako kapera 16 Ospittala. Orain (Kontrargi 2018).jpg Kapera 1.978 2007an desakralizatua
    Jangela moduan erabilia
    Mesedetako Andramaria
    Ama Mesedetakoa


    Bailaretakoak

    Bailara bakoitzak bere ermita dauka, batzuk oso zaharrak (Irureko San Esteban) eta azkena 1.957 urtekoa (Txurrukako San Ignazio).

    Gainera, bi baserrik beren ermitak dituzte: San Martzial eta Santa Ageda.

    Ermita guztiek zutik diraute.

    Izena Irudia Mota Bailara Aipamena Beste izenak
    Ezoziako santutegia Ezoziako santutegia. Ikuspegi orokorra 4.jpg Santutegia Ezozia 1.541
    San Andres ermita San Andres ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg Ermita San Andres 1.584
    San Ignazio ermita San Ignacio ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg Ermita Txurruka 1.957
    San Esteban ermita San Esteban ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg Ermita Irure 1.415
    San Martzial ermita San Martzial ermita. Ikuspegi orokorra 05.jpg Ermita Irure 1.625 San Emeterio eta San Zeledonio
    Santa Ageda ermita Santa Ageda ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Gure Gipuzkoa).jpg Ermita Irure


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak