Azala

From Sorapedia
Revision as of 23:08, 3 August 2023 by Jcao (talk | contribs)

Soraluze herriaren enziklopedia, oraineko eta iraganeko gordailu. Ezagutu maitatzeko!

Ba al zenekien...
...Soraluze mapamunditan agertu zela?
Coronelliren lurbira globoa (Matteo Alberti 1693). Felix Arizaga.jpg

XVII. eta XVIII. mendeetan Soraluze oso famatua izan zen Europa guztian. Florencio Josepf de Lamotek bere grabatu ospetsuan adierazten zuen moduan:

...Europako gainontzeko printzeek Hiribildu hau beren mapa geografikoetan jartzeko agintzen dute, nagusienetakoa eta oso ezaguna delako...

Eta geografoek halaxe egin zuten XVIII. mendean, Europa osoko hainbat mapetan Soraluze agertzen zela. Honetaz gain, bagenekien Mafrako monastegian (Portugal) gordetzen den mapamundi batean ere agertzen dela.

Baina orain dela gutxi Felix Arizaga soraluzetarrak beste ale bat topa du Munichen, politagoa oraindik: Bavariako printzearena izan zen lurbira-globo batean ere Soraluze agertzen da!

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.


Zer da Sorapedia? Hemen daukazu aurkezpen bideoa. Begiratu Erabiltzailearen gida Sorapedia erabiltzeko. Eta ekarpenak egiteko Laguntzailearen gida irakurri.

¿Qué es Sorapedia? Aquí tienes el video de presentación. Para utilizar Sorapedia consulta la Guía de utilización. Y si quieres aportar lee la Guía del colaborador.


Gaur egun, 2024eko uztailaren 23, Sorapediak 1.632 sarrera ditu, eta 5.831 fitxategi (batik bat argazkiak).